Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disgustatu (orobat desgustatu), disgusta, disgustatzen 1 da/du ad nahigabetu, atsekabetu. ik gaitzitu.

Egia erran desgustatuak ginen eta beste hegazkin bat hartu dugu itzultzeko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 68. orr.

Adiskideetan adiskideenarekin nitaz mintzatzeak disgustatzen ninduen arren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 178. orr.

Kontseilariak ez ditu disgustatu nahi. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 126. orr.

Joanesek gertakizuna arras disgustaturik kontatzen zuen, horrelako kalbario zientifikoen pairatzeko baldin bazen ez zela gehiago inora ere abiatuko erantsiz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 131. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta gatu zainart batek punpa egin zidan altzora "gatxit!" disgustatu ozenaz haren haizatzera behartua nintzelarik, Theresen so aurkari larderiazuaren mehatxupean. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus