Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

doinu (orobat doiñu g.er. eta doñu g.er.) 1 iz kanta daitekeen musika nota segida. ik melodia.

Tartiniren doinu baten bariazioei ekin zien gero. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 286. orr.

Zu kantatzen ari zinen doinu horixe bera entzuten dut ametsetan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 133. orr.

Harpalariak jotzen zuen doinu haren esanetara hasi zen mugitzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 82. orr.

Nik, doinu horretan aritzeko asmorik ez nuenez, [...]. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 93. orr.

Agur Jaunak izeneko doinua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 281. orr.

Biolin bat atera armairutik eta taberna-usaineko doinu bat aireratu zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 159. orr.

Doinu bat ahots apal sakonez kanta-marmariatzen zetorren kilometrotan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 63. orr.

Hotelera itzulita, haizezko musika-tresna batzuen doinuak entzun nituen alboko gelatik, Stephenenetik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 228. orr.

Lehengo doinu bera -sehaska kantu batena-. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 185. orr.

Sorkariengatik 'Jaunaren Gorespenak' eratu eta gero, Frantzisko dohatsuak beste bertso santu batzuk egin zituen, bere doinu eta guzti, Dama pobreen kontsolamendurako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 168. orr.

The Chameleons taldearen doinu hura. Iban Zaldua   «Traizioak» - 33. orr.

Sarriegiren doinuek trinkotasuna ematen diote jaiari, eta doinu horien bidez dute bertakoek nahiz atzerritarrek jaiaren zentzuaz, adierazpenaz, liluraz eta gozamenaz ohartzeko aukera. Askoren artean   «Rataplan» - 66. orr.

Keinu egin zion Davidi, eta Padam Padam doinuaren notek bete zuten eskola. Dragoi bolaren doinuan aritu izan dira gazteak bertsotan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Belarria luzatzen zuen ea doinu militarren batek iragartzen zuen emirraren gudalburua zetorrela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 260. orr.

Doinu dotoreko abesti bat kantatzen hasi zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 47. orr.

Azkenean, orkestra leihoaren ondora iritsi zen, eta ziega osoa doinu alaiz, erritmikoz bete zuen, polifonia harmoniatsuan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 69. orr.

Disko zenbakiduna birarazirik, doinu metalikoaren nota bakarrak erasan zion berriz ere korridoreari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 210. orr.

Damiánek alemaniar deitzen den doinu motel eta bigunari ekin zion, poliki-poliki, eta doinua, bere ibilbidea egin ondoren, itzuli egin zen berehala hasierakora. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 91. orr.

Behin eta berriro doinu nagusira itzultzera eta behin eta berriro doinu nagusitik abiatzera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 71. orr.

Kideekin adostu behar genuke saioan erabilgarri izan daitezkeen doinu ezohiko batzuen zerrenda. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 116. orr.

Doinu egokian kantatuz gero, harekin batean datorren testuaren ebokazioak hitzez dioen baino gehiago adierazteko aukera ematen dio bertsolariari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 185. orr.

Usadiozko doinu herrikoiak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 81. orr.

Léak, bere buruari eutsi ezinik, doinu maltzurrez bota zuen: [...].   - 32. orr.

Doinu benazko eta malenkoniatsua iruditu zitzaidan halakoa eta baleen dantza etorri zitzaidan burura. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 266. orr.

Kathleenek irlandar doinu hautatu batzuk jo zituen, eta txalo beroak jaso zituen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 216. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertso "ikusgarriagoa" egite aldera, doinu-neurriak luzeagotu nituen. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 182. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezin izanen ote nintzateke ni saiatu... jakina, ez litzateke musika doinu bat izanen... Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 283. orr.

Klararen biolin-doinuak udako lehen madariak bezalakoak baitzitzaizkien, bigunak eta biribilak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 260. orr.

Egiazko hasierak, tronpeta soinu baten gisa agertzen, jazz doinu baten lehendabiziko noten gisa, bat-batean, asperdura eteten, iraupena sendotzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 78. orr.

Kantaren pausoak dantza-doinu bat bailitzan markaturik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 176. orr.

Joanito Dorronsorok bi milatik gora bertso-doinu bildu zituen Bertso-doinutegian. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 115. orr.

5 ahotsaren tonu aldaketen segida, hizketa motaren ezaugarri gertatzen dena.

Hizketaren osagai hori, delako doinu hori litzateke azentu terminoaren jatorrizko zentzutik gertuen dagoena. kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da.   - 44. orr.

Berriro esaten zuen izena, eta orduan hizketako doinu hark emaztea iratzarri eta harengana joatera behartzen zuen. Joanttok halako ikara zerbait hauteman zuen haren hitzetan eta, doinu berean segitu zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 196. orr.

Alafede! -baietsi zuen gazteak, agurea izozturik utzi zuen doinuaz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 37. orr.

"Sukaldean jartzeko..." errepikatu diote hamar-hamabi urteko neskatoek, erdi lolita limurtzaile, erdi etxekoandre arduratsuaren doinu eta imintzioz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 40. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

-Zoaz, bada, Ivan Grigorievitxengana -esan zuen Ivan Antonovitxek, doinu samurragoz-. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 212. orr.

Eta Kleopatraren legioak? -galdetu zuen Ruche jaunak, doinu enigmatikoz-. -Nik nahi dudan arte geratuko haiz hemen! -esan zuen don Ottaviok, doinu ikaragarri hotzez.   - 463. orr.

Kapitainak galdegin zion, ez kapitainaren doinu aginte handikoz, adiskidearen doinu irribarretsuz baizik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 59. orr.

Bere hitzek sortutako ondorioaz gogobeterik, doinu atseginez ekin zion Ruche jaunak: [...].   - 152. orr.

Pasarte zirikagarriak gorabehera, doinu serioa zuen gutunak. hark soil-soilik ihardetsi dit, doinu sarkor batez: "Bertze hutsegite bat gehiago da, aitor dizut; baina bertzeekin batera konpondua izanen da.   - 69. orr.

Prokuradoreak haren doinu ironikoari ez zion kasu izpirik eman eta aitzina jarraiki zuen, aho bero. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 68. orr.

Beheranzko doinuak, muin-perpausekin lotzen ditugunak, eta goranzko doinuak, bai-ala-ezko galderekin lotzen ditugunak. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 102. orr.

Ongi zekien ezkutatzen bere hizkerako hungariar doinu arina. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 42. orr.

Eta frantses doinu nabarmenez, hitz hauek esan ditu Erregek: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 262. orr.

Nederlanderaz jarraitu zuen gero, Willemena ez bezalako doinu kantari batez: ez al zara jabetzen, baina? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 166. orr.

Erregutzen dizut, Eszter maitea -eskatu zidan hotsandiko doinuz, zutik jarriz-, [...]. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 134. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erritmo-ereduak, doinu-ereduak, azentu-egiturak eta, oro har, kontsonante eta bokalekin batera ahoskera osatzen duen guztia.   - 105. orr.

Genero libertinoaren estilo baliabideak [...] Laclosek beste estilo desberdinekin nahasten ditu, errejistro eta doinu aniztasuna emanez bere obrari.   - 15. orr.

Bertsolariok erabiltzen dugun doinu-kopurua. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 115. orr.

Ez diogu doinu-aukeraketari behar besteko garrantzirik ematen. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 117. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elkarrizketa hura sekretupean gorde beharko zutela adierazten zion hitz-doinu hark. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 14. orr.

Erabat linguistikoa denaren muturrean, azentua eta esaldi-doinua dauzkagu.   - 129. orr.

Diosala galdera-doinu zorrotzez egin nion: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

Demagun oinarrizko perpaus-doinu nagusi bi eratzen ditugula: [...]. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 102. orr.

Gaitzetsi dizudan liskar doinu horretarik itzurtzeko.   - 393. orr.

Ahots doinu hark, dardarizo jadanik sumagarriaz haren arimaren zirrara salatzen baitzuen.   - 89. orr.

Sutsuki ari da, herexiaren kumeek ohi dutenez, gaskoi doinu nabarmenean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 22. orr.

Baserritarren aipatzeko manera hura, gutiespen doinu hura ez zitzaizkion batere gustatu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 158. orr.

Josuren mintza-doinu betiere neutroak begiak bihurrarazi zikidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 127. orr.

Ausardia-doinu behartu bat zuen nire ahotsak, eta lotsaturik nengoen nire estrategia ziztrinaz. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahots doinu (19); baina doinu (6); baino doinu (4); baten doinu (9); bere doinu (13); bere doinu eta (4); bertso doinu (5); bertso doinu eta (4); beste doinu (12); beste doinu batzuk (4); den doinu (8)

doinu alai (7); doinu aldaketa (4); doinu apur (4); doinu apur bat (4); doinu bat (42); doinu batean (8); doinu batekin (6); doinu batez (9); doinu bati (4); doinu batzuk (5); doinu bera (6); doinu berberaz (4); doinu berean (7); doinu berriak (7); doinu bitxi (4); doinu edo (5); doinu eta (52); doinu eta guzti (5); doinu eta neurri (10); doinu eta neurrian (4); doinu guztiak (4); doinu hark (6); doinu herrikoiak (5); doinu hori (23); doinu horiek (9); doinu horrekin (4); doinu hura (12); doinu librean (4); doinu mota (6); doinu mota bat (4); doinu polifonikoak (4); doinu tradizionalak (5); doinu zoragarri (4)

du doinu (6); eta doinu (62); eta doinu librean (4); euskal doinu (5); gero eta doinu (4); halako doinu (15); neurri eta doinu (5); zion doinu (4); zuen doinu (16)

ahots doinua (6); ahotsaren doinua (6); baten doinua (15); bere doinua (6); doinua aldatu (6); doinua aldatuz (6); doinua baino (4); doinua entzun (8); doinua ere (6); doinua eta (15); doinua ez (7); doinua zuen (7); eta doinua (18); haren doinua (5); mintza doinua (4); zuen doinua (9)

bestelako doinuak (4); biolin doinuak (4); doinuak bildu (5); doinuak bildu ditu (4); doinuak ekarriko (5); doinuak ekarriko ditu (4); doinuak entzun (14); doinuak entzun ahal (4); doinuak ere (14); doinuak eta (24); doinuak eta hitzak (4); doinuak jotzen (4); eta doinuak (19); folk doinuak (5); haren doinuak (4); hitz eta doinuak (4); jazz doinuak (8); musika doinuak (8); musikaren doinuak (4); pop doinuak (4); rock doinuak (4); trikiti doinuak (4)

doinuarekin batera (5); doinuekin batera (7); doinuekin eta (4); doinuekin hasi (6); doinurik gabe (5); doinuz beteriko (4); doinuz eta (5); eta doinuz (4); ez suntsitu doinuan (4); liliak doinuan (4); suntsitu doinuan (4); zuen doinuaz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus