Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

domina 1 iz metalezko atala, gehienetan biribila, irudi edo idazkun bat daramana. ik medaila.

Arkimedesen dominaren ifrentzua duk hori -azaldu zuen Ruche jaunak ahots hotzez.   - 490. orr.

Lepotik zintzilik zeraman urrezko domina kenduta, neskak ez zeukan soinean eta jantzietan landertasunaz beste adieraz zezakeen ezer. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 190. orr.

Lepoko kate bat urrezkoa Ama Birjinaren dominarekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 141. orr.

Patrikatik zilarrezko domina atera zuen, zilarrezko katea bati lotua, distira berezikoa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 140. orr.

Selinont-ko herritarrek gurtu egin zuten eta tenplu bat eraiki zioten, bai eta dominak irarri ere, non Apoloren irudiaren aurrez aurre kokaturik baitzegoen haren irudia. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 28. orr.

Joseph Trotta pozarren dago, dominak paparrean zintzilik dituelarik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 167. orr.

Hargatik hazi-eramailearen domina darama paparrean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 46. orr.

Goethe domina eman diote Imre Kertesz idazle Nobel saridunari. Berria - Kultura   2004-03-23

Joseba Pagazaurtunduari, [...] Merituaren domina ematea erabaki zuen atzo Andoaingo Udalak. Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Volkswageni emango diote Nafarroako Urrezko Domina. Berria - Ekonomia   2004-11-09

Diputazioak Zientziaren Ohorezko Domina eskaini nahi zidan egun hartan, baina nik nahikoa lan neukan neure buruarekin eta ospakizunera ez agertzea erabaki nuen. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 33. orr.

Domina oroigarriak dira berez, 80ko hamarkadan egindakoak, eta sorta orain arte argitaratu gabea da. Berria - Kultura   2006-03-09

Oraindik gaztea izan arren, dominaz jositako gizon itzaltsua zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 42. orr.

2 (gerretan eta)

Dominak: lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Verdunen irabazia. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 132. orr.

Balentria harengatik eman zioten aitari domina banderadun hura. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 61. orr.

Pepponek azkenik erantzi zuen gabardina, eta orduan ikusi zen 15-18ko gerran irabazitako zilarrezko domina zeramala jaka-paparrean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 329. orr.

Parisen Ohorezko Legioko domina eman zioten, eta, 1925ean. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 10. orr.

Ofizialaren izar, domina eta guzti. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 110. orr.

Ausardiaren Domina Golkoko Lehen Gerran (Norman Schwarzkopf jeneralak berak ezarria), Bihotz Purpura Afganistanen, 27 borroka-mandatu 12 urtetan... Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 40. orr.

Zergatik ez dizkiete ohorezko dominak ematen traidoreei? Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 105. orr.

3 (kiroletan)

Zazpi domina euskal atletentzat Espainiako Txapelketan. Berria - Kirola   2006-02-28

-Boleibol jokalaria naiz, gazte talde nazionalekoa naiz, eta egunen batean olinpiadetako domina bat irabaztea gustatuko litzaidake.   - 138. orr.

Gauean boxeo konbateak izango dira hementxe bertan, miradorean, exhibiziokoak, eta domina bat jarriko zaio Uzkuduni. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 186. orr.

84 proba jokatuko dira, eta 252 domina banatuko dira guztira. Berria - Harian   2006-02-09

Kroaziarrak lau domina irabazi zituen 2002an, Salt Lake Cityn (AEB): urrezko hiru eta zilar bat. Berria - Kirola   2006-02-11

Urrezko domina kolkoratu du 560 kilokoan, finalerdietan Gaztedi mendean hartu ondoan. Berria - Kirola   2004-09-04

4 irud/hed

Zinismo hutsaren domina beste honi eman beharko genioke: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 45. orr.

Bakarren bat hiru "domina" edukitzera iritsiko zen, esaterako Mikel, gaztetatik politikaz kezkaturik, HBko buru izango baitzen urtetan: heldu, guraso eta zinegotzi. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 122. orr.

Odolezko domina ilun bat eratu zen mosaikozko lurrean, gizonaren buruaren ondoan Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 222. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bai zela luzea domina-xingola batez inguratutako kapela zeraman gaztearen lepoa. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 77. orr.

León Abadias kanpaina-desinatzaileari eskatu zion domina-zirriborroa; eta berak "Medalla de Montejurra" izeneko bat aurkeztu zion Erregeri. Txillardegi   «Putzu» - 193. orr.

Bolondresen itzulera egunean Chavez agertu zen eskerrak ematera, ez dakit zer domina motarekin batera. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 39. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

2000. urteko urrian, ohore-domina ere eman zion Espainiako Barne Ministerioak Garzoni, Ekinen aurkako operazioa hasi eta gutxira. Berria - Harian   2005-10-29

Adierazi ohore-dominak eta meritu bereziak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 178. orr.

Ez digute inolako merezimendu-dominarik emango handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako, ez; jakin beharra zaukaagu ez dugula inolako sari edo gorespenik jasoko. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andris nauduzs domina (4); ausardiaren domina (3); bederatzi domina (4); bederatzi domina irabazi (3); bi domina (18); bi domina irabazi (9); bigarren domina (8); bigarren domina du (3); bost domina (11); bost domina irabazi (9); brontzezko domina (46); brontzezko domina bana (4); brontzezko domina irabazi (11); brontzezko domina lortu (10); da domina (3)

domina bana (7); domina bana irabazi (3); domina bat (29); domina da (3); domina du (5); domina edo (6); domina edo medaila (3); domina eman (20); domina eman dio (3); domina eman zion (6); domina eman zioten (3); domina emango (6); domina ematea (4); domina ematearen (3); domina emateko (3); domina erakusten (3); domina ere (3); domina eskuratu (12); domina eskuratu dituzte (3); domina eskuratu zuen (5); domina eta (13); domina eta zilarrezko (3); domina gehien (12); domina gehien irabazi (5); domina hori (4); domina irabazi (91); domina irabazi ditu (8); domina irabazi dituzte (3); domina irabazi du (6); domina irabazi nahi (10); domina irabazi zituen (12); domina irabazi zuen (31); domina irabazi zuten (3); domina irabaztea (6); domina irabazteko (11); domina jantzi (4); domina jaso (12); domina jaso zuen (5); domina jasoko (4); domina jasoko du (3); domina kolkoratu (7); domina leporatu (3); domina lortu (43); domina lortu dituzte (3); domina lortu duten (9); domina lortu zituen (3); domina lortu zuen (16); domina lortzea (3); domina lortzeko (9); domina munduko (3); domina xingola (5)

du domina (4); du domina gehien (3); eta brontzezko domina (7); eta domina (14); eta domina vacanze (4); eta urrezko domina (7); eta zilarrezko domina (6); hainbat domina (4); hiriko domina (4); hiru domina (15); hiru domina irabazi (5); hirugarren domina (3); italiako domina (3); italiako domina vacanze (3); jokoetan urrezko domina (8); kelme eta domina (3); lau domina (15); lau domina irabazi (5); laugarren domina (4); lehen domina (7); lehen urrezko domina (3); medal domina (3); merituaren domina (5); nafarroako urrezko domina (3); nauduzs domina (5); ohorezko domina (8); sei domina (5); soinean urrezko domina (3); txapelketetan urrezko domina (8); urrezko bi domina (8); urrezko bigarren domina (3); urrezko bost domina (9); urrezko domina (154); urrezko domina bat (5); urrezko domina eman (6); urrezko domina emango (3); urrezko domina erakusten (3); urrezko domina eta (3); urrezko domina gehien (3); urrezko domina irabazi (28); urrezko domina irabaztea (3); urrezko domina irabazteko (10); urrezko domina jaso (5); urrezko domina kolkoratu (4); urrezko domina lortu (15); urrezko domina lortzeko (6); urrezko hiru domina (5); urrezko lau domina (11); urrezko laugarren domina (3); urrezko lehen domina (3); zazpi domina (3); zen urrezko domina (5); zilarrezko domina (30); zilarrezko domina irabazi (6); zilarrezko domina lortu (6); zion domina (5); zortzi domina (4); zuen urrezko domina (12)

bost dominak (3); dominak eta (5); dominak irabazi (3); dominak lortzeko (3); dominaren bat (18); dominaren bat irabazteko (4); dominaren bat lortzeko (3); dominarik gabe (5); dominarik irabazi (6); dominarik irabazi turinen (3); dominarik lortu (3); eta dominak (9); eta dominarik (3); eta dominen (3); lehen dominak (3); lehen urrezko dominak (3); urrezko dominak (8); urrezko dominarik (4); urrezko dominarik irabazi (3), dominen bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus