Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

donibandar (orobat doniandar g.er.) izlag/iz Donibanekoa, Donibaneri dagokiona; Donibaneko biztanlea. (Donibane Lohitzunekoa)

Euskal literaturan ezaguna den Bernard Larreguy-Haraneder donibandar apezak, adibidez, frantsesezko eskuizkribu bat ere idatzi zuen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 61. orr.

Dolabaratz kapitainaren laguntzarekin, Joannis Batkin 20 urteko donibandar arrantzalea sartuko da abentura hortan, itsas-lasterkari gisa... Herria   2004-12-16

Michelle Alliot-Marie donibandarrak Defentsa ministro izaten segituko duela erabaki du Raffarinek. Berria - Mundua   2004-04-01

Ez da Donibandarra baina Baionesa. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 149. orr.

Horra hor bekatu barkagaitzak: Lizarriturriren aita donibandarra zela, batetik; lapurtarra. Txillardegi   «Putzu» - 356. orr.

Piarres Urte donibandarra eta Joanes Etxeberri saratarra. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 36. orr.

Aurten70 urte bete (edo beteko) dituzten donibandar eta ziburutar asko bildu dira elgarrekin bestaño bat goxoan egiteko. Herria   2003-12-18

2 (Donibane Garazikoa)

Joanes Uharte doniandarrak medikuntza ikasketak egin eta ogibide hori praktikatu ondoren idatzi zuen Zientzietarako Argimenen Azterketa (1575). Berria - Kultura   2004-05-04

3 (Pasai Donibanekoa)

B maila, narrazioa: 1° Ane Arbillaga Etxarri pasai-donibandarra ("Amildegiaren amaieran"), 2° Ihintza Erremundeguy baionesa ("Whiskyarekin dantzan"). Herria   2004-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donibandar eta (7); donibandar eta ziburutar (5); donibandarra eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus