Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ebakiondo 1 iz ebaki edo zauri batek osatu ondoren azalelan uzten duen seinalea. ik orbain.

Orban, orezta, ebakiondo edo anputazioren bat? Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 212. orr.

Kapitaina, aldiz, itsusia zen, aurpegia ebakiondo luze batek gurutzatzen zion, gaztetan muturrez aurrera pertz herdoildu baten gainera erori balitz bezala. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 39. orr.

Bazen edade ertaineko mulata bat, gizentxoa, bekokian ebakiondo bat zuena eta Willemi begirik kentzen ez ziona. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 146. orr.

Ezinekoa iruditzen baitzitzaion, osagilerik onenen eskutan sendatua izanda ere, aurpegia eta soin guztia ebakiondo eta seinalerik gabe izatea. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 16. orr.

Begi gainean ebakiondo bat zuen eta hortik odol-tanta batzuk isurtzen ziren masaila, jaka eta alkandoraraino. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 435. orr.

Ebakiondo belztu batek ezker-eskuin zeharkatzen zion bekokia. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 12. orr.

Gordin gorririk baitirau oraino hire ebakiondoak daniar ezpataren menean. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 166. orr.

2 irud/hed

Haritzezko enbor puska eskerga zen, txit astuna, ebakiondoz eta ildoxkaz josia. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 126. orr.

Hainbeste urte igaro ondoren ere, trintxera zaharren ebakiondoak nabaritu zituen lurrean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebakiondo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus