Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edonon (orobat edonun g.er.) 1 adlag nonahi, edozein tokitan.

Edonon daude, geure artean ditugu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Edonon daude Jaunaren begiak gaiztoei eta onei begira.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,3

Erabaki zuten leku hartan bizi zuten pobretasunarekiko atxikimenduan biziko zirela beti eta edonon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Hemen, han eta edonon.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Edonon eta edonori datorkio lagun, edonon eta edonori gerturatzen zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Oraindik ez zen edonon eta edozein eratara erabil zitekeen ametsezko luma hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Maisuk arrazoi bazuen, horregatik zegoen Paul D trapuzko panpina bat eginik, edonon eta edonoiz hartu eta botatzen zuela neska hark.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 177. orr.

Horrenbestez, edonola eta edonon, behin eta berriz oso txintxoak direla esanez arituko zaizkigu enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Edonon daudela ere, eremitorioetan nahiz beste bizilekuetan, gorde bitez anaiak inongo lekurik berentzat hartzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

Gauza bakarra zekien, artxiduke bati -dena delakoa zela ere- tiro egin ziotela Sarajevon -edonon zegoela ere-, eta Alemania eta Frantzia elkarrekin oso haserre zeudela, haren kariaz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.

Oheari dagokionez, edonon ostatuz zegoela ere, ez zuen ohe jantzirik onartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Hobe da egun bat zure atarietan mila egun beste edonon baino.      - 0. orr.

Hondakinak alde guztietatik, hildakoen gorpuak edonon.  Berria - Harian   2005-09-03

Enborrak baino ez ziren ikusten, enborrak edonon.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Kea edonon.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

2 edonon ere

Edonon ere nekez aurkitzen dena ez ezazu bila landetxe xume honetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.

Jendea besteri aztalak jaten abila eta prestua dela edonon ere!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.

Anaiaren bat edonon ere gaixo eror baledi, beste anaiek ez bezate bertan behera utz; baizik eta izenda bedi anaia bat, edo gehiago, behar izanez gero, beraiek zainduak izatea nahiko luketen bezalaxe zain dezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Beste edonon ere egon gintezkeen, leku sorginduren batean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

3 edonongo izlag

Eta beste edonongo anaiak garbitasunetik eta onestasunetik inoiz okertuko balira ere, leku hau bedeinkatua eta Ordena osoaren ispilu eta etsenplu izatea nahi dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 672. orr.

Abisuok, edozein txokorretan agertu dira, edonongo deiak, norberaren gogoan halako pintada zaharrak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

Portu ederra izango da, behin atrakatu ondoren edonongo haizeetatik gordean egongo zaretelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Egunkariak eman nahi izan dio balio sinbolikoa berez edonoizkoa eta ia edonongoa izan daitekeen kamera kliskari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.

Jende (hitz bitan) arrunt eta edonongoa bezalakoa; partikularitate interesgarri batzuekin, hori bai.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus