Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efektu (ETCn 15.658 agerraldi; orobat efekto ETCn 28 agerraldi; eta efetu ETCn 70 agerraldi) 1 iz kausa bat aritzearen ondorioa; eragina.

Efektuak ez, kausak borrokatu behar ei dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

Aldaketa guztiak kausa eta efektua elkarlotzen dituen legearen arabera gertatzen dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

Kausen eta efektuen kateatzea da zientzia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.

Lehenagoko pasarte batean ikusi dugu nola Hildebrando amildegira eraman zuen itxuraz ezinbestekoa zen kausa eta efektuen kateaketak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

"Kausalitateak", berriz, lege naturalen bat inplikatzen du eta, horren arabera, kausa eta efektua modu deterministan lotzen ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Ez dela kausarik ez zuen efekturik ikusi, eta kausak oro, dela predestinazioz edo dela ekintza mekaniko hutsez, efektuak sortu eta sortuko dituela, eta efektu hauek, hau garrantzizkoa da, berehala gertatzen direla, kausatik efektura iragate hori behatzailearen oharkabean burutu bada ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Paisaiak herriaren arimaren efektuak dira, ez kausak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.

Tranpa handienetako bat sortzen da gertaera baten aurrean zein faktore den kausa eta zein ondorioa edo efektua bereizten hasterakoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Merkealdiaren efektua igaro orduko %0,8 igo da inflazioa Hegoaldean.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Arreta berezia jarriz lekuaren hautaketan, ahotsaren efektua asko hobetuko da teatroetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.

Munduko prezioek nazio-ekonomien gainean eragiten dituzten efektuak enpirikoki aztertzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Katiluko urak ispiluaren efektua egin zuelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 66. orr.

Ez nuen uste sendagilearen injekzioek efekturik izango zutenik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Kokaina efektua egiten ari zen nerbio sisteman.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sekulako beldurra zion hitz okerrari, puzkarra botatzea bezain efektu txarrekoa iruditzen baitzitzaion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 44. orr.

Efektu mekaniko sinple bat da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Dialogo asko eta efektu espezialik batere ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 57. orr.

Efektu askatzaile ikaragarria izaten zuten oihu haiek ikasleongan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Zinemak efektu estetiko bihurtu zuen hasieran zinematografiako apailuaren ezaugarri berezi bitxi samar bat baizik ez zena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Zehaztasun optiko-geometrikoa hurbilago al dago ideal horretatik efektu "atmosferiko" baten bilaketa baino?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Zer da efektu fotoelektrikoa?  Berria - Harian   2005-02-11

Batzuetan tratamenduak, hainbat arazo direla medio, ez duela aurreikusiriko efektua sortzen, edota, lortu arren, txarrera ere egiten duela eriak tratamenduaren efektu sekundarioengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Gastu publikoaren efektu biderkatzaileak ere bazuen beste efektu sekundario bat kalterako, crodwing out efektua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Hori ere efektu zuzena besterik ez da, eta ez du kontuan hartzen enpleguaren gainean duen zeharkako efektua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Aurkako efektua ere demostratu da laborategian, hau da, tentsio mekanikoa sortzea korronte elektrikoa igarotzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Bi irudien arteko desberdintasunak kontu handiz kalkulatuz, errealitatean gertatzen den sakontasun-efektuaren antzeko sakontasun estereoskopikozko efektu bat eragiten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Bi parametro desberdin horien konbinazioak ikuslearen espaziozko zuinak nahasteko berariazko efektu bat eragiten zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Blairren efektu kolpe ikusgarriena Alan Milburn hauteskundeetarako koordinatzaile postuan jartzea izan da.  Berria - Mundua   2004-09-10

Bat-batean, adagio xalo bat jarraitu zitzaion staccatoari, efektu-kolpe kontrastezko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Rooney efektua bizi izan zuten txekiarrek.  Berria - Kirola   2004-07-02

Boomerang efektua lortzea da kontua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Horietako bat «kolapsatu» egin zen, eta «domino efektua» gertatu zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Halako kontraste-efektu zakarra sumatzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Planetaren berotze efektua saihesteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztera edo ozono-geruzaren suntsitze prozesuari aurka egitera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Negutegi efektuak, berriz, parke natural horien balioa honda dezakeela ohartarazi dute.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Duboisek, berriz, lehen planoak eragiten dituen irrika-efektuak azpimarratzen ditu batez ere, fokatze-efektua, zorabio-efektua ("arrakala egin eta amildegi bihurtzen den harri-kozkorra") eta Medusa-efektua, aldi berean liluratzen eta esti eragiten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Bi merkatu horiek, gainera, erlazionaturik daude erabat feedback edo berrelikatze efektu sakonen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Orainaldiko une bakoitza iraganerantz irristatzen baita, eta orainaldia etengabeko irristatze horretaz eta horrek eragiten dituen oroitzapen eta itxaropen-efektuez egina baita, orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Filmak eragiten dituen gainerako sineste-fenomenoak, fikzio-efektuaren bidez eragiten dituenak batez ere, alde batera uzten dituela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Ponzo-ren ilusioan, adibidez, goiko marra "urrutiago" balego bezala ikusten da, zehar-marren konbergentziak eragiten duen perspektiba-efektuak eraginik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Horri deitzen zaio mozorrotze-efektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Filmaren pertzepzioa ezinezkoa izango litzateke, azken finean, fi-efektuagatik ez balitz, eta erretinako irudi-iraunkortasunaren morrontzatik askatzen gaituen ikusmenezko mozorrotzeari esker, orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Hemen ere irudiek ez dute inolako estereopsia-efekturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Erantzun "bizkorra": oso bizkor aldatuz doazen estimuluekiko erantzun-efektuen multzoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Aurreraxeago azalduko dugu (ikus I.2) nola azalpen hori faltsua den erabat, eta oso bestelako mekanismoek eragina dela mugimendu-efektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

5 (elkarketa kopulatiboak)

Banekien, jakina, bi mundu horiek egoera beraren bi aurpegiak zirela, baina, praktikan, kausa-efektuzko loturarik gabeak ziren niretzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.

Bazegoen lotura bat, kausa-efektuzkoa, paseoetan behatutakoaren eta grabatze saioen emaitzen artean.     «Kuskue tanden», 2004 - 148. orr.

6 pilota edo bola bati ematen zaion higidura birakaria, ibilbide normaletik desbideratzen duena.

Valcarceri erdiratzen saiatu zen, eta baloia, efektu bitxia hartu ostean, Albertoren ate barrura joan zen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Efektuarekin jaurtitzen du edo jaurtiketa luzeak, oso gutxitan motzak.  Berria - Kirola   2004-10-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askoz efektu (3); baina efektu (7); baten efektu (3); bere efektu (4); beren efektu (3); beste efektu (4); da efektu (8); da efektu hori (3); den efektu (3); duen efektu (4); edo efektu (6); efektu bat (21); efektu bat eragiten (3); efektu bera (3); efektu berbera (3); efektu berezi (3); efektu berezia (3); efektu bereziak (14); efektu berezien (6); efektu bikoitzaren doktrina (5); efektu eta (4); efektu ez (3); efektu fotoelektrikoaren (4); efektu gisa (11); efektu guztiak (3); efektu handia (3); efektu hauek (3); efektu hori (20); efektu horiek (5); efektu horren (4); efektu jakin (4); efektu kolpe (5); efektu kolpe bat (3); ere efektu (4); eta efektu (22); hainbat efektu (4); kausa efektu (6); oso efektu (3); sineste efektu (3)

baten efektua (4); bere efektua (3); berotegi efektua (58); berotegi efektua eragiten (36); berotegi efektua murrizteko (3); berotegi efektua sortzen (5); boomerang efektua (3); da berotegi efektua (5); den efektua (4); domino efektua (5); duen efektua (6); duten efektua (5); efektua areagotzen (3); efektua areagotzen du (3); efektua da (9); efektua da hori (3); efektua deitzen (3); efektua egin (3); efektua egiten (5); efektua eragin (5); efektua eragiten (42); efektua eragiten duten (38); efektua ere (3); efektua eta (3); efektua ez (8); efektua izango (3); efektua lortzeko (4); efektua lortzen (3); efektua murrizteko (3); efektua sortzen (13); efektua sortzen du (3); efektua sortzen duten (4); errealitate efektua (3); errealtasun efektua (4); eta efektua (10); kausa eta efektua (8); kontrako efektua (8); negutegi efektua (11); negutegi efektua eragiten (3)

bere efektuak (4); berotegi efektuaren (7); berotegi efektuko (18); berotegi efektuko gasen (15); diren efektuak (3); efektuak dira (3); efektuak sortzeko (3); efektuarekin duen (4); efektuaren arteko (8); efektuaren eraginez (4); efektuko gasen (15); efektuko gasen emisioa (9); eta efektuaren (14); eta efektuaren arteko (6); eta efektuen (7); kausa eta efektuaren (6); kausaren eta efektuaren (7); kausen eta efektuen (3); soinu efektuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus