Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egitezko izlag egitearen bidezkoa.

Kristoren zaldun kementsuak ez zion errukirik bere gorputzari; berea ez balitz bezala, bai hitzezko eta bai egitezko irain guztien menpe jartzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.

Lagun diezaieten guztiei etortzen lehenik espirituko pobrezia osora, eta Jainko handiak gogoa balu eta hautatu nahi balitu, baita egitezko pobreziara ere.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 99. orr.

Bi hoben mota: bekatu jatorrizkoa eta bekatu egitezkoa bereizten direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Gizakiaren giza ekintza oro (gogapenezkoa izan, hitzezkoa edo egitezkoa) maitatzea dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 24. orr.

Eskuliburuan aipatzen direla anitz bekatu mota eta horrela nabari da batzuk bihotzekoak direla, besteak ahozkoak, egitezkoak edo ohiturazkoak, batzuk lanekoak eta besteak haiekilakoak, batzuk haragizkoak, besteak izpirituzkoak, batzuk eskasez eginak, besteak soberakinez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 95. orr.

Izan nintekeen egitezko euskalduna, baina ez: nahiago dut, horretara jarri ezkero, "euskarazko tipo bat" naizela esatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus