Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

egoista 1 izond pertsonez mintzatuz, bere interesaz baino axola ez duena. ik egotista.

Poeta egoista, harro, intelektuala, Danteren eredua betetzen du Ulisesen Estebanek, beti desastreren baten atzetik. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 20. orr.

Egoista hutsa zara, zeure buruarengan bakarrik pentsatzen duzu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 152. orr.

Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa, eta emakumeekin gizabiderik gabea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 43. orr.

Basatia, egoista, gizamunstroa, zeharo bihozgabea ei nintzen, esan zidanez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 85. orr.

2 irud/hed

Aberria, ze abstraktua bere seme-alabak jaten dituen munstro egoista hori. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 76. orr.

Egoista da gauza atseginak norberarentzat gordetzea. Berria - Harian   2005-11-27

Bistan da jende eskuzabala zaretela, bizitza, etorkizuna, dena ideia batzuengatik emateko prest, benetan gauza harrigarria gaurko mundu materialista eta egoista honetan. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 88. orr.

Esan nezake nahiko lan egoista izan dela, ez nauelako kezkatu besteen iritziak. Berria - Kultura   2004-02-26

Batetik, nazionalismo katalana dago, egoista eta lasaia; presentzia espainiarra onartzen du eta ez da separatista. Berria - Mundua   2004-02-01

Alde askotatik, hobe nuen harengandik urrun bizi, oroitzapenean atxiki, osasun arrazoi egoista hutsengatik besterik ez bazen ere. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 39. orr.

Irabazi nagusia mozkinaren zio egoista herri-zerbitzuaren zio altruistaren mende jartzea izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 386. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoista hutsa (5); eta egoista (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus