Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egokitu, egoki(tu), egokitzen 1 da/du ad helburu edo erabilera baterako egokia egin edo bihurtu; bat etorri.

Obturadorea egokitu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 26. orr.

Muskulu batzuek egokitzen dute belarriaren sentikortasuna, soinu ozenetatik babesteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Bertan planteatzen ziren aldaketen aurrean munduko instituzioek egokitu beharra izango zutela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Kontzilio Vatikano II. hark, kontu asko taxutu eta egokitu zituen: denen artean bat, liturgia elizakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.

Inguru berrian ugaldu ahal izateko, arrek eta emeek beren anatomia genitala egokitu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Léak, etxeko jantzi irekiak agerian uzten baitzizkion bular biluziak, egokitu egin zuen janzkera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Poloniak, Txekiar Errepublikak eta Hungariak izango dituzte eurora egokitzeko oztoporik handienak.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Geometria egokitu ahal izango balitz giza ekintzen aukera kontaezin eta ilunetara, gogorrenetik ahulenera jaisten den zigor-eskailera bat egongo litzateke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Egutegia egokitzeko orduan, udaberriaren hasiera edo gertuari ez baino, liturgiaren aldetiko arrazoiak hartu zituzten kontuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

Frantzisko erronka berri baten aurrean aurkitzen da: bere bizi-proiektua berrirakurri beharrean, alegia, emakume gazte haien eskakizunetara egokitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Ez egokitu mundu honen iritzietara.  Elizen arteko biblia   Erm 12,2

Ortografia gaurko joeretara egokitu dut irakurlearen lana errazte aldera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Bertsolaritzak, biziko bada, egokitu beharra dauka garai berrietara hedabide berrietan sartuz. harako Prokustoren ohearen antzekoa gertatzen zaigu idatzizko poetika, eta oso gutxitan baino ez da ahozko literatura hartara egokitzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Argitara askoz ere bizkorrago egokitzen da, gainera, begia, ilunetara baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Denbora luzean esfortzu jarraituan jarduteko egokituta dauden muskuluak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Begian, berriz, erretinan irudi fokatua eratzeko, korneak [...] eta kristalinoak osatzen duten konbinazioaren foku-luzera egokitu eta doitu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Umbertoren ahots lodi hura ondo egokitzen zitzaion kontakizunari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Alboetan bina Heinkel 51 zekartzaten, gora eta behera egiten zutenak, zakur ehiztariak bailiran bonbaketarien abiadura mantsoagoari egokitu beharraz urduri.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Bizidunen egitura eta gaitasunak inguruari nola moldatu edo egokitzen zaizkion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Hurbiltasuna lortzen du mezua egokituz entzulegoari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Hain ongi egokitzen baitzitzaion izen berria izan zaharrari!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

Tenplu sakratuaren atalek ere, halaxe, osotasunaren dimentsio totalari egokituta egon behar dute erabat beren neurri partzialetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Zigorra da, ordena hau haien naturari egokitzen ez zaiolako; baina, aldi berean, justizia deritzo, kulpari dagokiolako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 273. orr.

Bertsolariak esan behar duenaren edukia une hartan buruan dauzkan errima-hitzei egokitu beharko dio.Baina ezagutzen zuen egoera bakoitzari zein jokamolde egokitu: onean ongi, baina txarrean gaizki, eta primeran moldatzen zen bietan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 93. orr.

Dermisaren goiko aldea izurtsua da, eta haren formari egokitzen zaio epidermisaren azpiko aldea (geruza basala).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Hortan datza, ordea, azkenaren bereizgarria, inoiz esperientziaren bat ezin zaiola egokitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Emakumeek badakite egokitzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 270. orr.

Frantsesetik antzerkiak egokitzen dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.

2 (adizlagunekin)

Guztiz apala zenez, otzantasunez betea agertzen zen gizaki guztientzat, guztien izateko modura ongi egokituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Gaurko mundu-eskarira gaizki egokitzen zaizkienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Gogoan izanik giza motorra bat-batean abiatzen dela, karga desberdinetara automatikoki egokitzen dela eta erregaiari dagokionez ez dela batere milika, ikaragarria da errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Eta elikatzeko modu horretara aise egokituko gara.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Ezpata bere zorroan bezain garbi egokitu zen zulo angeluzuzenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Estu-estu egokitu zitzaizkion izter-aztalen inguru guztian, are malgutasun-itxura handiagoa emanez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.

Argi bizitatik ia ilunpetara igarotzean, hogei edo hogeita hamar minutu behar ditu begiak guztiz egokitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Buruko musuzapia hobeki egokituta, txiskeroa atera zuen sakelatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Whittaker andrearen janzkera artatsuki egokitzen zen beti abagune bakoitzera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Gaur egungo errutinak agintzen duenaren aurka, helendarren lehen testuak ezin baitzaizkio erraz egokitu urliari edo sandiari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Zaharrena, argiena eta giza arrazoimen arruntari gehien egokitzen zaiona da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Nola den posible matematikak horren biribilki eta beteginki egokitzea errealitateko egite eta gertakariei.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Mintzairaren estudioak bere helbururen benetako izaerara egokitu behar du enpirikoki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.

• 3 du ad jarri, ezarri.

Maria bainutarako aluminiozko eltzetxo bat egokitu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Ordurako, sarrerako guardiek itxia zuten atetzarra, eta burdin-ziriak eta gainerako euskarriak beren zuloetan egokitzen ziharduten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Dabidek hala proposaturik nahi izan zuelako, egongelan egokitu genuen eskultura zulodun hura.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Gaitza egiten zitzaien eguneroko bake arruntaren bizimoduan gerra legeak, kartzelak eta torturak egokitzea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.

Jainkoak ordea une latz honetan ahalmen eta indarren arabera bakoitzari egokitu digun lekuan eutsiko dugun itxaropena dauka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Traba egiten dizu pistolak gerrian, bere lekuan egokitzen saiatu zara disimuluz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Denbora guztian binaka ibili gara eta patuak zorionez Rubenen alboan egokitu nau.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

· Neskari bizkarra emanez egokitu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Arratsean, bakarrik egokitu zen karaoke-tabernako mahaian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.

Gorputzeko beste toki batetik edo hezur-banku batetik hartutako hezur puska bat hartarako moldatu, eta hutsartean egokitu daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Ahalik eta erosoen egokitu gara, aduanako bankuetan edo lurrean bertan, baina ezin oroitu zertan eman dugun denbora.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 56. orr.

4 egokitasun baten bidez elkartu.

Oro harrezko hirukiaren adigaiari inoiz ez litzaioke hiruki baten ezein irudirik egokituko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

Ez ditugu bereizten H1ren sisteman alofono liratekeenak, ezta gure fonema inbentarioarekin egokitzen ez diren H2ren hotsak ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

• 5 da ad gertatu, aurkitu, egokiera izan.

Egokitzen gara drama batekin hamabi urte ditugunean, eta handik aurrera beste era batean begiratzen diogu errealitateari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Badakik nor den, ezta? Raquel Welchekin egokitu zen artzain hura, Sanson esaten genion harekin zihoana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Neurriak hartzen zituen, behar zirenak eta ez zirenak, sendagilearekin ez egokitzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Sua aurkitu izanaren ondorioz, biltzarrak sortu ziren gizonen artean eta elkarketak eta elkarren arteko bizitza jaio ziren, eta leku bakar batean gizon asko egokitu ziren batera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.

Bidaldian Sedanorekin egokitu nintzenez, Aranjuezera txango bat egiteko profitatu genuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 77. orr.

1973. urtea zen, eta Bilbon egokitu nintzen, lapurtera klasikoaren jarraitzaileen gotorlekuan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 231. orr.

Nire gustuak ez dira egokitu zaidan garaiarenak, ezin ukatuko dutHorrelakoetan egokitzen dira elurte sonatu horietakoak ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.

Agirre egokitu zaizu bikotekide.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Hau izaten da lehenbiziko kontuetakoa, ni neu meteorologiako jende adituekin egokitzen naizenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

Zorionez, ez zitzaidan egokitu bidaia Egurenekin egitea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Erretiroa hartu aurretik, Musikaren Historia irakatsi beharra egokitu zitzaion zenbait urtez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Karrera amaitzear nengoela, Euskal Herriko Gerra Zibilaz lan bat egitea egokitu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 83. orr.

Eta zuek beti zaudete hemen, herrian? -galdetu zuen azkenean Txitxikovek, abagunea egokitu zitzaionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.

Lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,9

Elkarrekin giltzatzeko modua izan behar dute hezurrek, hau da, bata besteari loka egokitzekoa, hartara indarra eta energia transmiti daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Beste partikulekiko hamar mila milioireneko soberakin hori hantxe egokitu ez balitz, gure unibertsoa ez zen existituko, edo ez, behintzat, ezagutzen dugun itxura horrekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Nik diosal egin nien ondoan egokitu zitzaizkidan ibiltari eta baserritar guztiei, eta baita neuri haiek ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

6 egoki etorri.

Jatorri klasikoa zuten koadroetako biluziak zuzen-zuzen egokitzen zirela hierarkia handiko pertsonaien gorputz jantziekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Hori lortzeko obraren elementuak egokitu behar dira elkarrekin, altuera zabalerarekin, eta zabalera luzerarekin, eta azken finean elementu guztiak jarri behar dira bakoitza bere proportzioaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Badirudi egindako giza baliabideen kudeaketa ez dela ondo egokitu ikasleen kopuruen aldaketekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

7 zozketa, banaketa edo kideko batean onuradun-edo gertatu.

Zotz eginik, Matiasi egokitu zitzaion eta beste hamaika apostoluekin elkartu zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 1,26

Huskeriaren bat, loteria egokitzea edo?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Gaur niri egokitu zait haren galderei erantzutea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.

Juliori egokitu zitzaion zenbatzea, eta besteok abiada bizian sakabanatu ginen oihan txikian barrena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.

Azken batean, dauden baliabideak askoren artean banatu behar direnez, baliteke bakoitzari gutxi egokitzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

Inor ez da konforme egokitu zaion zortearekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.

Hara non 3223 zenbakia egokitu zitzaidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

Txanda egokitu zitzaidanean, dirua, erlojua, patrikako labana eta beste gauza guztiak euren aurrean mahai gainean utzi behar izan nituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Halako batean, Marius Lippiri egokitu zitzaion txanda.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Aita erdi alkoholiko alde eginaren opari genetiko bat egokitu zitzaion tamalez: baserritarren hezur handiko gorputz horietako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.

Gure trena (Campeche-Palenque-Coatzacoalcos) nik uste baino hobea suertatu zen: diesel-makina eta lau bagoi, aire egokitu eta guzti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Etxekoandreak paratzen zituen bere laborategian eta orain ontziratuta hartzen ditu apalategitik, beren ontzi egokituan, mikrouhin labean hiru minutu egin eta mahaira eroateko pronto.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Alzheimerraren fase bakoitzean botika egokituak behar dira?  Berria - Gaiak   2006-03-16

Egun-pasa ibiltzeko leku egokitua, haritz motak bereizten ikasteko ibilbidea eta naturak bere kabuz sortutakoa ikertzeko basoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Materialari dagokionez, talde eta behar berezietarako ikas-material egokituak egiten jarraitzea eta lan-lerro hori indartzea proposatu du EABk.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

ACB Ligan ikusle kopuru handienaren marka Madrilgo zezen plaza egokituak du, Estudiantesek 15.000 ikusle elkartu izan dituelako Vista Alegren.  Berria - Harian   2006-01-20

Mediatekan zein dantza eta musika kontserbatorioan, guztiek ikus-entzunezko baliabide egokituak ukanen dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-14

Herri Kirol Egokituaren Lehen Erakustaldia eskainiko da ordu batez.  Berria - Kirola   2004-05-15

Itzulpen hori, ordea, modu lasai eta egokituan egin dugu, testua hitzez hitz iraultzeko xederik gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

Donegan-ek eta Stampe-k (1979, 128) diotena ia bere horretan ekarriko dut hona gutxi gorabeherako itzulpen egokituan: [...].     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Egungo gizartearen balioen aitzinean, Samuelek ez du amore eman nahi eta gogor eusten dio desiran bermatutako jarrerari; semea, aldiz, egokitu bat da, eta gizarte modernoaren erosotasunak eta gurikeriak mendean hartu dute.  Berria - Kultura   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alboan egokitu (7); aldiz egokitu (5); arabera egokitu (8); arabera egokitu behar (4); aritzea egokitu (4); asko egokitu (4); aurka jokatzea egokitu (4); aurre egokitu (8); aurrean egokitu (5); aurrez aurre egokitu (8); azkar egokitu (4); bartzelona egokitu (4); bat egokitu (35); bat egokitu zitzaion (7); batean egokitu (17); batekin egokitu (8); batera egokitu (4); bati egokitu (7); batzuk egokitu (4); behar bezala egokitu (7); beharra egokitu (10); beharra egokitu zitzaion (4); beharretara egokitu (16); beharretara egokitu behar (5); berari egokitu (15); berari egokitu zitzaion (7); berrietara egokitu (14); berrietara egokitu behar (4); berrira egokitu (23); berrira egokitu behar (7); berrira egokitu beharko (6); bertan egokitu (4); bezala egokitu (9); bikain egokitu (4); bizitzea egokitu (24); edo egokitu (5); egitea egokitu (21); egitea egokitu zitzaion (4); egoera berrira egokitu (9); egoerara egokitu (4)

egokitu ahal (26); egokitu ahal izango (4); egokitu ahal izateko (15); egokitu al (4); egokitu arte (6); egokitu baitzitzaion (7); egokitu behar (143); egokitu behar da (8); egokitu behar dela (4); egokitu behar dira (8); egokitu behar direla (5); egokitu behar du (12); egokitu behar duela (6); egokitu behar dugu (5); egokitu behar dute (6); egokitu behar ez (4); egokitu behar izan (19); egokitu behar izaten (8); egokitu behar zaio (5); egokitu behar zaiola (5); egokitu behar zaion (6); egokitu beharko (59); egokitu beharko du (4); egokitu beharko dugu (6); egokitu beharko dute (5); egokitu beharko litzaiokeen (5); egokitu beharra (23); egokitu beharrean (5); egokitu da (25); egokitu daiteke (6); egokitu dela (5); egokitu den (6); egokitu dira (13); egokitu dituzte (6); egokitu du (14); egokitu dugu (4); egokitu dute (11); egokitu egin (28); egokitu egin behar (10); egokitu egin beharko (9); egokitu egiten (4); egokitu eta (53); egokitu ez (4); egokitu gara (9); egokitu ginen (13); egokitu izan (22); egokitu izana (4); egokitu nahi (18); egokitu nahi du (5); egokitu nahi izan (4); egokitu naiz (7); egokitu ninduen (4); egokitu nintzen (14); egokitu nuen (4); egokitu ohi (9); egokitu ohi da (4); egokitu ondoren (7); egokitu zaidan (12); egokitu zaie (12); egokitu zaien (6); egokitu zaigu (22); egokitu zaigun (12); egokitu zaio (85); egokitu zaio aurten (6); egokitu zaiola (11); egokitu zaion (26); egokitu zait (31); egokitu zaizkio (10); egokitu zaizkion (7); egokitu zaizkit (4); egokitu zaizu (8); egokitu zaizue (8); egokitu zen (54); egokitu zidaten (5); egokitu zioten (5); egokitu ziren (17); egokitu zituen (8); egokitu zitzaidan (41); egokitu zitzaidanean (5); egokitu zitzaien (38); egokitu zitzaigun (9); egokitu zitzaiola (10); egokitu zitzaion (123); egokitu zitzaizkidan (6); egokitu zitzaizkion (11); egokitu zuen (29); egokitu zuten (9)

egotea egokitu (11); egungo errealitatera egokitu (4); enpresari egokitu (5); ere egokitu (16); erraz egokitu (5); errealitatera egokitu (6); erritmora egokitu (7); eserlekuan egokitu (4); eta egokitu (17); ez egokitu (4); ezagutzea egokitu (6); gainean egokitu (4); garai berrietara egokitu (6); gehiago egokitu (4); gehiagotan egokitu (4); gogorra egokitu (4); guri egokitu (5); haiei egokitu (4); hala egokitu (5); halaxe egokitu (6); han egokitu (6); hantxe egokitu (8); hari egokitu (5); hartan egokitu (4); hau egokitu (4); hobeto egokitu (5); hori egokitu (5); horietara egokitu (4); horretara egokitu (13); horretara egokitu behar (4); horretara egokitu beharko (4); ikustea egokitu (4); izatea egokitu (19); izatea egokitu zitzaion (5); joatea egokitu (6); jokatzea egokitu (7); lana egitea egokitu (5); leinuko senitarteei egokitu (7); moduz egokitu (5); niri egokitu (10); niri egokitu zait (6); nola egokitu (8); ondo egokitu (18); ondoan egokitu (5); ongi egokitu (4); oso ondo egokitu (6); parean egokitu (5); senitarteei egokitu (8); senitarteei egokitu zitzaien (8); sistemara egokitu (5); sufritzea egokitu (6); taldea egokitu (6); txanda egokitu (5); zaila egokitu (10); zer moduz egokitu (5)

aire egokitua (17); arabera egokituko (4); bakoitzari egokitutako (4); bat egokituko (6); bat egokituz (4); bati egokituko (4); beharretara egokitutako (9); egokitua ez (4); egokituak dira (4); egokituko da (10); egokituko dela (4); egokituko den (6); egokituko dira (9); egokituko ditu (4); egokituko dituzte (5); egokituko dute (7); egokituko ez (4); egokituko litzaiokeen (7); egokituko zaie (6); egokituko zaio (22); egokituko zaion (7); egokituko zaizkio (4); egokitutako gidoi (5); egokituz gero (24); errealitatera egokituko (4); sufritzea egokituko (5)

bat egokitzea (6); bat egokitzeko (4); batera egokitzeko (6); bati egokitzea (4); behar bezala egokitzeko (6); beharretara egokitzeko (9); berriei egokitzeko (6); berrietara egokitzeko (13); berrira egokitzea (5); berrira egokitzeko (15); bezala egokitzeko (6); egoera berrira egokitzeko (9); egoerara egokitzea (4); egokitzea da (12); egokitzea ere (4); egokitzea eta (8); egokitzea nahi (4); egokitzeko asmoa (4); egokitzeko aukera (6); egokitzeko beharra (6); egokitzeko denbora (7); egokitzeko eskatu (9); egokitzeko eta (8); egokitzeko gai (5); egokitzeko lanak (4); eta egokitzea (5); eta egokitzeko (8); horretara egokitzeko (6); ondo egokitzeko (4); premietara egokitzeko (4); taldera egokitzeko (5)

aurrean egokitzen (5); bat egokitzen (9); batera egokitzen (4); bati egokitzen (4); beharretara egokitzen (6); beraiei egokitzen (4); berrietara egokitzen (5); egitea egokitzen (8); egokitzen ari (15); egokitzen ari da (4); egokitzen ari dira (4); egokitzen bada (11); egokitzen bazaio (4); egokitzen da (34); egokitzen dela (10); egokitzen den (32); egokitzen den oro (4); egokitzen dena (10); egokitzen dira (25); egokitzen direla (4); egokitzen diren (12); egokitzen direnean (4); egokitzen du (5); egokitzen eta (6); egokitzen ez (38); egokitzen ez dena (4); egokitzen ez zaion (5); egokitzen hasi (4); egokitzen jakin (7); egokitzen zaien (4); egokitzen zaigun (5); egokitzen zaio (25); egokitzen zaiola (5); egokitzen zaion (34); egokitzen zaiona (7); egokitzen zaionean (5); egokitzen zait (4); egokitzen zaizkien (6); egokitzen zaizkio (4); egokitzen zaizkion (9); egokitzen zaizun (4); egokitzen zen (18); egokitzen zena (5); egokitzen ziren (11); egokitzen zitzaion (15); egokitzen zitzaionean (4); egokitzen zitzaizkion (5); egokitzen zuen (5); elkarri egokitzen (6); ere egokitzen (5); eta egokitzen (16); ezin hobeto egokitzen (5); gaizki egokitzen (5); gehien egokitzen (6); hobekien egokitzen (6); hobeto egokitzen (19); hobeto egokitzen zaio (4); horretan egokitzen (4); horretara egokitzen (6); horri egokitzen (4); inguruan egokitzen (4); izatea egokitzen (4); nola egokitzen (4); ondo egokitzen (35); ondoen egokitzen (4); ongi egokitzen (22); ongi egokitzen den (4); ongien egokitzen (4); oso ondo egokitzen (10); soilik egokitzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus