Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

elbarri 1 izond eritasun edo ezbeharren baten ondorioz ezin mugi daitekeela gelditzen dena. ik herbal 2.

Emakume itsu bati argia itzuli zion, eta Gubbioko beste emakume elbarri bat sendatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 223. orr.

Gubbioko hiritar batek ere bere semetxo elbarria santuaren hilobira otzara handi batean eraman zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 267. orr.

Agure xahar konkortua eta kasik elbarria, hurbildu eta harri bati egin dion bultza oinarekin. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 190. orr.

Bezero elbarria ez da, baina, gaitzituta dagoen bakarra. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 95. orr.

Araudiaren kontra bada ere, men egiten die kondenatu elbarrien azken ilusio txikiari. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 80. orr.

Le Mansko mirabe elbarria. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 445. orr.

Ni, inorekin jolasten ez zuen haur elbarria, adineko gizon batekin jokatzen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 34. orr.

Erregina Zuriaren begietara ni ez nintzen peoi ttipi, peoi elbarri bat baizik. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 92. orr.

Zaldunak seme bakarra zuen, jaiotzatik elbarri zena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 819. orr.

Hanka elbarriak moztu eta Parisen ia debaldean lortu zituen hanka erresortedunak paratu zituen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 237. orr.

Hanka batetik elbarri izateak ez zion indiarren bizitza herratua egiten asko lagundu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 195. orr.

-Zuzenean niregana etorri behar zenuen! -esan zion amorruz, ordu erdi lehenago onik zegoen besoaren hondakin triste eta elbarri hari helduta-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 148. orr.

Pilotak hautatzeko egunean, esku bakar batekin arituko dira, bi elbarri balira bezala. Berria - Kirola   2004-04-29

2 (izen gisa)

Korrelazio handia aurkitzen dut animaliei eta elbarriei ematen zaien tratuan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 271. orr.

Zangorik gabeko elbarri bat mugitzen zen ohol gurpildun baten gainean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 169. orr.

Hankagabearen kasuak baditu aztergai fisio-psikologiko ugari: elbarriak oraindik ere bi hanken existentzia bizi du garunean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 149. orr.

Ezin da elbarria bere zangoez baliatu, ez eta zentzugabea ere zuhur-hitzez. Elizen arteko biblia   EsZ 26,7

Deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka, eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren. Elizen arteko biblia   Eg 8,7

Hidropikoak eta elbarriak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 440. orr.

Langabetu, elbarri edo kanporatuei laguntzera zuzendutako programa sozialen multzoari. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 143. orr.

Elbarriz bete dute barnetegi osoa. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 89. orr.

Nik, berriz, berdinik ez duen elbarri sendaezin bat asmatu diat, Bunbury izenekoa. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 33. orr.

Elbarri makuluduna berriz etorri da gaur. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 95. orr.

Buonuomo elbarri legenduna Fanon. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 451. orr.

Salaketa Maria Amparo Herrerak egin du, Urdaibaiko Elbarriak Gizarteratzeko Elkarteko lehendakariak. Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Argentinako Mar del Plata-n jokatu diren Elbarri Zerebralen Munduko Txapelketan urrezko lau medaila irabazi ditu. Herria   2003-01-21

3 (adizlagun gisa)

Erditze mingarria izan zen, eta, gainera, elbarri jaio zen haurra. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 10. orr.

Elbarri zetzan Gubbioko andre bat, hiru bider Frantzisko dohatsuaren izenari dei eginik, bere gaitzetik libre eta sendaturik gertatu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 270. orr.

Garbitzen aritu ziren 50.000 langile elbarri gelditu ziren erradioaktibitatearen ondorioz. Berria - Gaiak   2004-08-10

Diru-eskean hortxe izaten omen dute beren kalonjetza elbarri eta besamotz gelditzen direnak. Han Eneas zeritzan gizon bat aurkitu zuen, zortzi urte hartan ohatila batean etzana zegoena elbarri. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 167. orr.

Bunbury gizajoa zeharo elbarri dago. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 39. orr.

Ez zen zutik edo eserita egoteko gai, gerritik behera guztiz elbarri eta indarge zegoelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 266. orr.

Elbarri geldituko naiz. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 80. orr.

Nazionalak heldu zirenean baserriko sabaian ezkutatu zen, handik egunetara elbarri aurkitu zuten hantxe belar artean bertan, beldurraren beldurrez elbarritua. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 103. orr.

Saulen seme Jonatanek bazuen bi zangoak elbarri zituen seme bat. Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Lurrean zimel eta tente bezain zurrun eta elbarri sentitzen zen itsasoko urek bustitako oholak zapaldu orduko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 133. orr.

Baziren bost hilabete hiriko gizon bat, Pedro izenekoa, guztiz elbarri ohean etzana zegoela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 223. orr.

Gubbio hiriko emakume batek bere bi eskuak oso elbarri eta ihartuak zeuzkan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 819. orr.

Elbarri zurrun dago. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 235. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Eritegitik atera zenean eta umezurtz-etxean sartu, "Aitatxoren" ordenuz Sivakumar eskolara joaten hasi zen, elbarri-gurditxo batean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 130. orr.

Gaixo, gaizto edo elbarri rolak egiten dituztenei ematen dizkiete Oscarrak. Berria - Kultura   2004-01-18

· Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan zion: -Jaiki eta atera zaitez erdira. Elizen arteko biblia   Lk 6,8

5 irud/hed

Bere ibilera elbarria geldiarazi zuen nire lagun, nire anaia izanak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 205. orr.

"Bisuts urte, gaitz urte", batez ere, haurdunaldi edo ernarialdi gaizto, ume izate bihurri eta jaiotze elbarri asko sortzen omen direnekoa, gizakietan ala abereetan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 290. orr.

Mundu-ikusleen sortzaile-uste ustel horrek pentsamendua putzu batean kirastera kondenatzen du, begizkoak jotako pentsamendu elbarri bat dakar mundura. Ezin dugu hiruretako bakar bat ere galdu, bestela gure izaera elbarri geratuko da! Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 55. orr.

Hitzak, lekuz kanpoko hitz elbarriak, inoren hitzak, horra orduek eta mendeek utzi zioten miseriazko hondarra. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 133. orr.

Argimutilaren aldamenean kobrezko elbarri koloka bat jartzen zuten; albo batera okerturik zegoen, eta argizari guztia isurtzen zuen handik, ez etxeko jauna, ez etxekoandrea, ez zerbitzariak horretaz konturatzen ez zirela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus