Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elbarritasun 1 iz higikortasunaren edo sentiberatasunaren galera. ik perlesia.

Hankagabe bat bere elbarritasunaz ahanzterainokoa, ederra da gero!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Elbarritasunak haginkada txikietan gorputz zorigaiztoko hori ezintzen duen heinean, eriaren inguruko pertsonak bihurtzen dira makulu, esku, beso, hanka, begi, mihi, belarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Elbarritasunik gabeko eskekoa hutsaren hurrengoa da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Noiz edo noiz galdegin egiten zien zertan ziren haien elbarritasunak, eta gisa honetan zuzentzen zitzaien: "Eta, zer moduz itsutasuna?", "Eta hi, zer moduz herrenarekin?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

Eskekoen eskariz, elbarritasunak sortzen espezializatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Gaixoa, ordea, bere lanak bukatu eta, ez bide zen bere elbarritasunaz gogoratu, eta jaikitzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Elbarritasun bat zeukan arren oso ongi ibiltzen zen mendian.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 36. orr.

Adrian oso astuna jartzen duk krokodiloaren kontu horrekin, eta gehiegi edaten dik, eta desastre bat duk, baina berak sufritu egiten dik, ezin dik gainditu bere elbarritasuna, eta lagun bezala berarekin egon behar diagu. buruko gaitzak oso kontuan hartu beharrekoak direla, munduan, elbarritasun gehien eragiten duten gaitzak direlako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 328. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egungo dirulaguntza sozialen aldean ekimena baldintzarik gabeko laguntza izango zen, hau da, ez litzateke izango ez adina, elbarritasun fisiko edo psikikoa, langabezia, edo antzeko giza egoera jakin batzuei loturiko laguntza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 152. orr.

Haren helburua, gutxieneko mailara iristen ez ziren altzairugintzako langileei erretiro eta elbarritasun duina izateko pentsioak iristea zen.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Gaixotasunak heriotza eragiten ez duten arren, «elbarritasun larriak» eragiten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Elbarritasun erabatekoa eta iraunkorra zuen Gorostidik lehendik, 1993ko apirilean Cabo Verden legionella harrapatu eta 55 egunez koman egon zenetik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Compañía Vascongada de Segurosekoekin tirabiretan, erretiro aurreratua edo elbarritasun osozkoa lortu ezinik.     «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.

Buruko gaitza du, %67ko elbarritasuna aitortu diote eta, gainera, droga-mendekotasun arazo larriak ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

3 (hitz elkartuetan)

Derrigorrezko Zahartzaro eta Elbarritasun Aseguruak (SOVI), berriz, %4,8 egingo du gora guztira.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

Helburua da edozein elbarritasun mota duten pertsonek aisia edo kulturarako eskubidea izatea.  Berria - Kultura   2006-02-03

4 irud/hed

Siziliako grekoek beren lehiakide feniziar eta etruskoen aurka zertutako eraso huts eginaren emaitzak elbarritasun politikoaren forma leunagoa hartu zuen,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus