Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elbarritu, elbarri(tu), elbarritzen 1 da/du ad eritasun edo ezbeharren baten ondorioz ezin mugi daitekeela gelditu. ik hebaindu; balditu; ezindu.

Hain geldi ze, elbarritu egin ote zen otu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 124. orr.

Baina lanaren ondoren bat-batean eskuak elbarritu zitzaizkion, edozein lanetarako ezindua geldituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Sasoiko gizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik datorkion sifilisak eta amaren aldetik herentziaz datorkion neurosirako joerak elkar indartuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

Bizi osorako elbarritu ez baninduten, goarnizioko soldaduen esku-hartzeari zor diot.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

Neure aita salbatu zuen, eta hori jakiteak elbarritu bezala egin ninduen Telleriaren monumentua txikitzen laguntzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 148. orr.

-Urte asko bizi ondoren, zahartzaroak elbarritu aurretik, Zeusek arte [...] bihurtu zuen Filemon, eta ezki, berriz, Bauzis.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.

Beste bat elbarritu nahian, ezta? -Okinak, axolagabe, erantzun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

Soldadu izan eta neure burua elbarritzen baldin badut, fusilatu egingo naute.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 179. orr.

Lurrun izoztu moduko batek heldu eta bertan burutik behera elbarrituta utzi zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 175. orr.

Rayren aita, arreba eta anaia hilak ziren, eta amak orgatxo batean eserita ematen zuen egun osoa, artritisak elbarrituta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.

Arriskua sumatu eta beldurrak elbarrituta gelditu da zenbait minututan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 47. orr.

Elbarriturik eta mugiezin, Brooklyn Heightsen alokaturik zuen apartamentutik ateratzeko ezgauza, urteak eman zituen zubiaren eraikuntzaren nondik norakoak etxeko leiho ondotik zuzentzen, teleskopio bidez lanak ikuskatzen zituen bitartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Cherokee elbarrituen artean bufalo ilea zeukan azken gizona. Ez zeukan kargu hartzerik bere hanka elbarrituei, haiek ezin zuten-eta ezer egin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.

Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien, gorrei entzumena, mutuei hitza, herrenei ibiltzea, elbarrituei sentimena eta mugimendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Esku haiek hain ahalmen miragarria lortu zuten aurrerantzean, non beraien ukitu salbagarriaz gaixoei osasun sendoa itzultzen baitzitzaien, elbarrituen gorputz-atal ihartuei zentzumena eta bizitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

-Bueno, ni ez naiz hirurogeita hamar urtekoa -esan zuen elbarrituak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 233. orr.

Elbarritu eta inbalieren onetan kartsuki bermatzen diren elkarte kudeatzaile batzuk.  Herria   2005-07-21

Baziren ere bi proiektu berezi, elbarrituendako (handicapés) alki berezi bat eta informatika muble bat.  Herria   2001-03-01

Erien eta elbarrituen besta.  Herria   2003-05-08

Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

Postmodernitatearen gizakia homo digitalis bilakatu da, gogoeta abstraktu eta analitikorako gero eta elbarrituago, gero eta ezinduago.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

Jaitsieran haiekin gurutzatu zirenek aukera izan zuten bota urdin bikainak miresteko elbarritu zaharraren oinetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

Oraindik ez zegoen inolako legerik zaurituei buruz; gerrako elbarrituen egoera askoz geroago arautu zuten, hortik atera kontuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

SNCFi txartel gorria atera dio Elbarrituen Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

3 irud/hed

Gure ama elbarritua zen berbazko afektibitaterako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.

Zuhaitz elbarrituen artetik oinez goaz.  Berria - Kultura   2004-11-12

4 elbarritua egon

Ez zegoen konortegabetua, baina zeharo lozorrotua bai, elbarritua bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Foligno hiriko gizon bat, Nikolas izenekoa, ezkerreko hankatik elbarritua zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Elbarritua zegoen, poliomielitisak hartua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 130. orr.

Arpinoko neskatxo bat hain elbarritua zegoen, non, gorputz-atalak indargabe eta kirioak zurrun, giza funtzio guztiak galdurik baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Elizbarruti bereko bi andre, Verde eta Sanguigna, hain zeuden elbarrituak, non ez baitziren gauza mugitzeko, norbaitek eraman ezean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Psikikoki nahiz fisikoki elbarritua dago etorkizuneko belaunaldi hori.  Berria - Kultura   2004-09-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elbarritu eta (4); elbarritua zegoen (3); elbarrituak eta (3); elbarriturik bezala (3); esan zuen elbarrituak (4); zuen elbarrituak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus