Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarbizitza 1 iz elkarrekiko bizitza.

Elkarbizitza arautzen duen ordenamendu morala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Han egingo zuten elkarbizitza guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 295. orr.

Elkarbizitzak sortzen dituen tentsioak eta arazoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 272. orr.

Ezkontzak, edo elkarbizitzak, amodioa hilkutxa hotz baten parekoa bihurtzen du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Horixe da kontua: holakoxe hamaika mila ziurtasun absolututan oinarritua dagoela elkarbizitza, hots, deklaratu gabeko mila balio absolutu dagoela praktikan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 66. orr.

Elkarbizitza berri bat balioen "politeismoan" bideratzeko praktikan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Bikote baten elkarbizitzak errezela bat du beti erdian, bataren zein bestearen pentsamendu eta sentimendu benetakoak ezagutzea galarazten duen muga iraganezina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 163. orr.

Gaur egungo gizartea oso memoria kaxkarrekoa da eta aise ahantzi du kulturen arteko elkarbizitzaren aldi gogoangarri hura. Krisiak elkarbizitzaren fundamentuak berak -instituzioak bezala arauak- apurtu dituenean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 87. orr.

Begirunea eta elkarbizitzaren bidetik eraiki dute frantziarrek Europako harrobirik oparoena, heziketa zorrotz eta eraginkorrean oinarriturik.  Berria - Kirola   2004-02-24

Euskadiko elkarbizitzaren normalizazioa errazteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

Elkarbizitzako arau bat agintzeko eta legeak egiteko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 449. orr.

Elkarbizitzarako borondatea gauza nahiko razionaltzat eta positibotzat hartzekoa dela, inork ez du zalantzarik egingo.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 41. orr.

Elkarbizitzarako bake-bideak.  Berria - Harian   2005-11-13

2002. urteko maiatzean sinatu zuen Eudelek Elkarbizitzarako Ituna.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

-Ados nago: elkarbizitza landare bat da, egunero zaindu beharra dago, baldin eta plastikozkoa ez bada.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 172. orr.

Jainkoarekin duen elkarbizitzak haren jatorri bikaina goraipatzen du, gauza guztien Jaunak baitu maite.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,3

Beren bihotz-maitasun osoa elkarbizitzan iraultzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Elkarbizitza berri bat balioen "politeismoan" bideratzeko praktikan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Balkanetan jasotzen dena gogoan harturik aniztasun hori elkarbizitza baketsuaren berma modukoa datekeelakoan, nik uste. oso garrantzitsua da gizarteak duen bake esperantza ez zapuztea, eta elkarbizitza egokia lortzeko prozesuari ekin behar zaiola uste du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 90. orr.

Elkarbizitza egonkorra, ezin da mehatxuz, irainez, indarkeriaz edo nortasuna ukatuz inposatu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Herritarren erabaki demokratikoa errespetatzea da elkarbizitza iraunkor bat lortzeko giltza oinarrizkoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Indarkeria amaitzen bada, lehendakariak eta EAJk erantzukizun handia izango dute elkarbizitza soziala eraikitzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Bera beren elkarbizitza sekretuko oroitzapenez beterik, samurtasun eta poz eta desiraz beterik zegoen bitartean, Grettak beste bat zuen buruan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Garapenari eta bakezko elkarbizitzari buruzko eztabaida aldakorrak historia garaikideak eman duen aurrerapen intelektual eta politikorik adierazgarriena da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.

Gizartea egoteak berak suposatzen duen hainbat eta hainbat ditugu horrelako balio absolutuak, negatiboak eta mugak ezartzen dituztenak batik bat: edozein elkarbizitzaren aurretiazko isilpekoak izan litezke; gizarteko ekanduak soil izan litezke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 67. orr.

Horrelako elkarbizitzak ezinbestean dakartzan kexu, haserre eta oztopoek, laster gogaitu ninduten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 68. orr.

Erabakitako elkarbizitza hartarako, hamaika gauza egin behar izan nuen, txintik ere atera gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 92. orr.

Ezpainak amodioz hurreratu zizkion eta etorkizuneko elkarbizitzaz mintzatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Elkarbizitza arauen urraketa ekar zezaketela.  Berria - Kultura   2004-05-26

Helburu hori oinarrizkoa da jasaten ditugun indarkeria eta elkarbizitza arazoak konpontzeko.  Berria - Harian   2005-10-27

Euskal Herriarentzako nahi duten «elkarbizitza ereduan» bat ez datozela onartu dute biek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Une historiko jakin batean euskal gizartearen gurari politiko legitimo bat aurrera eraman eta elkarbizitza proiektu baten inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Bullying: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskoletako elkarbizitza giroarekin zerikusia duten gaiak zehaztasunez aztertuko dira.  Berria - Harian   2005-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus