Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkor 1 izond idorra, antzua.

Hemen, izan ere, landutako sororik apenas dagoen, eta lurra elkorra da, azalean bai behinik behin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra.  Elizen arteko biblia   Is 35,1

Eguna asko argitu dena, hori gogoan dute gaztelako lurralde elkorretan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.

Hegoaldeko alderdi elkorretan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Olibondo bakan batzuk sail elkor batean, jenderik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Toki elkor eta harritsu bat zen, hatz batzuen gisa zeruaren lau bazterretarantz altxaturiko lau mendi biluzgorriren artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Egidazu beste erregalo bat. Eman didazun lurra elkorra da; emazkidazu urtegiak ere.  Elizen arteko biblia   Epa 1,15

Ivreako mendialdean jaioa zen, lur eder elkor horretan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Zeuen buru gaineko zerua brontzea bezain lehor eta oinazpiko lurra burdina bezain elkor bihurtuko dizkizue.  Elizen arteko biblia   Dt 28,23

Bera da suge pozoitsu eta eskorpioiz beteriko basamortu handi eta ikaragarritik, ur-tantarik gabeko eremu elkor horretatik, eraman zaituztena.  Elizen arteko biblia   Dt 8,15

Paraje ihar elkor haietan sarri ikusi ohi da artzaintzan dabilen artzainik, ardi-borro arre horietako xorta batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.

Haitz elkor batek, pobreak esanda, egarri zen pobretxoari edari ugari eman bazion, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.

Letrazko gerraren hondakin, orri idatziak izatera iritsi ez zirenak, lur eremu lehor eta elkor beraz-.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Uhartea eremu soil-soila zen, hain biluzia, hain elkorra eguzki galda beroen azpian, ezen han bizi izatea are arriskutsuago eta lazgarriago bihurtu baitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

2 irud/hed

Erreformaren hazia astiki, arrunt astiki ari zen kontzen Amikuzeko lur elkorrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

Ezkerreko diskurtsoa entzuten dudanean, elkorra, fosildua, topikoz betea, eskema zaharkitu batzuei itsatsia iruditzen zait sarritan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Axular eta enparauak salbuespenak izan omen ziren eta, sasoi honetan, salbuespen guztiak iparraldean zeuden; hegoaldea Esteban Garibai bezalako apologista elkorren menpekoa zen guztiz.  Berria - Kultura   2004-04-08

Ikuspegi ekonomizista batek, ordea, ezinbestekoa du gure lana elkor, galgarritzat jotzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Bai, elkorra zen Concha, eta oso itxia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Ni ez bainaiz emakumea, baizik eta neskazar petral, erretxin, elkorra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 150. orr.

Terride delakoa, frantximant elkorra Nola ibiltzen duen zaldiak behorra Hala kitatuko du hemen uzki-zorra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Seguraski elkor hutsa izango da antigoalekoak garenokin, pentsatu zuen Bankes jaunak, bihotz-zabal izateko ahalegin guztiak eginez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.

Plá-ren intolerància horrek conquistadore eta campeadore kastillanoen desespiritu agor, idor, ihar eta elkorra itsasten dio hemengo eta nonahiko gogo hezeari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

SNCF konpainiaren erantzun elkorra ikusita, kanpaina gogortuko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

3 ipar gorra; sorra.

Solaskide elkor, itsu eta mutua Gure euskaldun txoriak haien mutilen eta esku-makilen atzaparretarik atera nahi ditugularik, duela berrogei urte bezala, Errepublikaren juje elkor eta mutu beren aitzinean aurkitzen garela.  Herria   2004-10-28

Itsuak eta elkorrak gure hautetsiak.  Herria   2005-03-10

Bakoitza berean dago eta azkenean elkorren arteko elkarrizketa da, batek erraiten duena besteak ez baitu ulertu nahi.  Herria   2004-01-29

SNCF horrek zendako egin behar du beraz hoinbestetaraino elkorrarena?  Herria   2004-01-01

Elkorrarena eginen ote du, orain arte bezala, nahi duena eginez eta ez sekulan kontutan hartuz bertzeen iritziak?  Herria   2004-11-11

Zurrumurru elkor hura, ahoko pipen sartu-atereak irregularki hautsia, gizonak hizketan pozik ari ziren adierazle.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Elge biluzietarik datozkidan ardi marraka elkor bezain txukunak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Ahots elkor eta mehatxagarria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Amaren auhen elkorrak ontsa gogoan zeuzkan amatxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Ilunpearen isiltasunean, hasperen elkorra baizik ez zen entzuten eta zer herrestatu baten oihartzun uhargia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Herots elkorrak aditu zituen ondoko gelatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.

Haizearen xuxurla, uhintxoen klaska hegietan eta batelaren motor azantz elkorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Ukabilka elkorra eman zion sabelean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Hatsartze elkor eta kolpekatuek gizonaren kokotxa dilindan eta ahoa zabalik geratzera behartzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 325. orr.

-Ariketa orduan -tematzen zen haurra, 666 taldearen erritmo elkorrek gela betetzen zutela, apartamentua teilaturik oinarrietaraino inarrosiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

4 (adizlagun gisa)

Elkor eta zurrun jarri nintzen, dentistaren aulkian banengo bezala. Tupustean, oso elkor, biharamunean eguraldi zakarra izango zela esan zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

Gizona punpa eta jauzika ari zen, izuaren eraginez hatsa elkor hartuz; sugea aldiz, ezpalak ozen eta argi, uhinka zebilen, ezker eta eskuin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Aitzinetik jakina zen alta larrepoteak uholdeka zetorrela, eta Afrika mendebalde guzia izurrite baten bezperan zagola! Bainan Amerika eta Europa elkor eta mutu egon dira.  Herria   2004-11-04

Bainan botere publikoak elkor gelditu dira.  Herria   2002-12-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkor eta (17); elkor eta kolpekatua (8); elkor eta mutu (3); elkorrarena egiten (9); eta elkor (9); hatsartze elkor eta (9); lur elkorrean (3); lurra elkorra da (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus