Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engoitik (orobat engotik g.er.) adlag 1 dagoeneko, honezkero, ordurako; hemendik aurrera, handik aurrera.

Engoitik herritarren kopurua doblatu da.  Berria - Harian   2005-07-27

Itsasontziak portura iritsi bide dira engoitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

Badakigu engoitik zer gertatu zen Frantziako erreinuan, XVIII. mende hondarrean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.

Kantua engoitik denek ezagutzen dute bainan araberako urratsik ez da biziki egiten.  Herria   2002-09-19

-Amatxi... engoitik zenbatgarren aldia da istorio hori kondatzen didazula.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Ohartua zinen engoitik, herrialde hau zinez biziarazten zuten funtsezko ekintzak garapen orokorraren eskema zehatzetarik kanpo obratzen zirela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.

Engoitik hilik egonen da Omar Lakda.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

Gizondua engoitik, lagun batzuekin zetorren, Irazetan justu kafea zerbitzatu zen unean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Ez da engoitik baserritarretara jolasten zuen lehengo ume hura.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Biak ohe batean, ez amorante engoitik, baizik eta etsai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Ezen badugu engoitik euskaraz idazteko gai den psikanalista bat baino gehiago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

Zorionaren gailurra itxuratzen zuen kolorezko argazki zabal hura ez zen engoitik oroitzapen bat baizik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Beraz, ez nauk engoitik on nagusi izateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 117. orr.

Sakabanaketarekin, presoak ez dira engoitik lehengoak, asko ahuldu dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

Edozein huskeriari buruz galde egiten ikasi baduzu, libre zara engoitik: alaia, irekia, estzeptikoa, sinesgaitza, bihurria, zeure nortasun puxkaren jabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Bainan zer inporta du, ni han nintzan sortu / Eta hantxet nahi dut engoitik zahartu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 10. orr.

Bada, Fénelon-ek aipu duen ene begien atseginerako hautatuko nituzkeen lekuetan sar ezazu engoitik Miarritze ere Tréport, Etretat eta Bourgd'eau-ren ondoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Har itzazu engoitik bizitzaren arrosak. behin hilaren bukaeran salmenta egindakoan, dirua ez zen engoitik arazo izango.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Literatura unibertsaleko pertsonaia bat aukeratu behar duzu, eta hemendik aurrera, fikziozko pertsonaia horren baitan biziko zara eternitate osoan, dela Emma Bovary edo dela Dorian Gray, dela Sherlock Holmes edo dela Robin Hood, eta berak bezala jokatu eta sentituko duzu engoitik, ez duzu zure aurreko bizitzaren arrastorik gogoratuko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Engoitik, ez da beharrezkoa izango funtzionarioak saldoa zuzenean beha dezan: mendi gailurrean gaudela, meatzean gorderik, basamortuan, munduko parkerik arraroenean: orduan ere kontrolpean izango gara. trinketeko bi lagunak, biek ere partida bana galdua, eta engoitik segidarako amets guti.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 54. orr.

Engoitik herrien ardura izanen da eta laur urtez behin hustu beharko dituzte hobi septikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badakigu engoitik (4); da engoitik (5); dira engoitik (5); ditu engoitik (4); du engoitik (3); dut engoitik (3); dute engoitik (3); engoitik ez (6); engoitik ez da (4); engoitik ezin (3); eta engoitik (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus