Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enpresa 1 iz ondasunak edo zerbitzuak ekoizten dituen merkataritza elkartea.

Enpresa hori inperio erraldoia da, oraindik ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Enpresa bateko kargu ertaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Hiru hilabete diru sarrerarik gabe pasata enpresak kiebra joko duen beldurra daukagu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 122. orr.

Ekonomia arloa eta enpresak erakartzea ere herri elkargoari eman dioten eskumena da.  Berria - Harian   2006-01-13

Enpresek zurruntasunak alde batera utzi eta malgutasuna areagotzea dute helburu nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Nonahi murriztu ziren enpresek eta kapitalek ordaindu beharreko zergak, nazioarteko konkurrentzia areagotu izanaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Paueko Merkataritza Auzitegiak sei hilabeteko epea eman dio enpresako zuzendaritzari finantza egoera berrorekatzeko.  Berria - Harian   2005-03-25

Ehun eta Larru Sintetikoak SL Lodzeko enpresako zuzendari nagusia da Ivan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

Enpresako goi arduradunen artean egindako ikerketa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Enpresako akziodun nagusia.  Herria   2003-04-03

Bigarren bahitua Lorenzo Zabala izan zen, 1972ko urtarrilean, Precicontrol haren enpresako langileak greba luze batean sarturik zeudela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.

Enpresako afaria zuten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Agente komertzial, enpresetako nagusi eta burtsako bisitari guztiak, goizeko orduetan lokala betetzen zutenak beren joan-etorri ardailatsuarekin [...] batera ez bazen bestera alde eginda zeuden.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Bruno Labey Guimard enpresaren abokatua, baina, epaileen erabakiaren aurka agertu zen.  Berria - Mundua   2004-01-16

Eraikuntzako enpresaburuak enpresaren itxiera prestatzen ari dira kontratisten grebari erantzuteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

Gremioak ezabatu ziren, nekazariak askatu, barne-trukeek zituzten muga guztiak ezereztu, banku eta finantza-sistema modernoak eraiki ziren, enpresen sorrera eta Mendebaldeko tekniken inportazioa-imitazioa sustatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Kritika horiek oso agerian uzten dute zeinen garrantzitsua eta iraunkorra den enpresen nazio-lotura. ahalmen horrek beti jotzen du enpresen baliabideak eta ingurune logistikoa hobetzera, funtsezkoak baitira biak inbertsioak (eta, horren ondorioz, enplegua) nazio barnera erakartzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Filialekiko sozietateen sorrerari esker, malgutu egin zen enpresen egitura, haien bidez saihestu egiten baitzen jardueragune batek kiebra jo eta ondoren taldea osorik galtzeko arriskua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Enpresen arteko konpetentzia basatia da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Enpresen arteko itun estrategikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Dirutza baitzuen jarria Birótarren enpresan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Enpresako administrazio bulegoan sartu zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 180. orr.

Espainiako nire enpresako lankide ohi batek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 185. orr.

Soilik zuzendariarekin eta enpresako kontseilari-delegatuarekin erabiltzeko irribarrea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Hemen, New Yorken, aberastu egin zen, burtsan eta higiezinen enpresetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 91. orr.

Vladimirren heriotzaren ondoren, enpresaz jabetu, kooperatiba bat osatu eta fabrika osoki eraldatu zuten langileek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Enpresa handiek ezin dute inola ere beren lehiakideen barne-merkatua luzaroan ahaztu, denborarekin bigarren mailan geratu nahi ez badute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Gure inguruko edozein enpresa handi eta eredugarrik ez du besterik egiten: barneko jendea promozionatzen du, eta zuzendaritza postuetako jendea kanpotik ekarri, kontratu berezi batzuekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 70. orr.

Nazio mailako espezializazioak, beraz, munduko ekoizpenaren enpresa erraldoi pribatuen arteko konkurrentziaren mende daude.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

Industrialde batean kausitu nintzen, enpresa tiki eta ertainen metatoki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Gerra bukatuta Espainian kokatu zen Weber, eta armadako kide ohi batzuekin batera salerosketako enpresa koskor bat sortu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

On-ona zenak enpresa familiarrari jarraitu zion.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 127. orr.

Orduko mertzenarioak «enpresa militar pribatuetako» langileak bilakatu dira.  Berria - Mundua   2006-03-08

Goi-mailako chefak (Arzak, Gagnaire, Luis Aduriz, Guérard, Adriá, Berasategi, etc) hotel-katea eta elikadura alorreko enpresa industrial handien aholkulari izaten segituko du, hori mesedegarria baita bi alderdientzat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Asteazkenean Windowsen segurtasun sistemak hutsuneak zituela onartu zuen enpresa informatikoak.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Hau New York da eta hemen idazle batek idazle bezala lan egin dezake enpresa farmazeutiko batean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Enpresa multinazional deitzen direnak (gehiegikeriaz mintzatuz), kasurik gehien-gehienetan, atzerrian jarduten diren enpresa nazionalak izaten dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Enpresa multinazional zaharra, piramide moduan antolatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Enpresa transnazional agroalimentarioek planeta osoan barrena denetik banatzen dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Erkidegoko Gobernuaren eta Udalaren enpresa publikoetako bulegoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Badituzte jadanik enpresa sustengatzaileak: Etxegintza, Irisarriko Etchart, Baigorriko Manexenea ostatua eta bertze...  Herria   2003-11-06

Enpresa desjabetuen kopuruak 1975ean jo zuen gailurra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Enpresa autogileak mozkin eta likidezia maila apalak» eskuratuko dituela.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Estatuak nazioarteko zuzeneko inbertsioentzat egokia izango den giroa sortzen ahalegintzen dira, aldi berean teknologia transferentziak gehitzen saiatuz, bereziki joint-venture edo enpresa mistoen sorrera eta atzerritar patenteen erostea bultzatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Horren guztiaren atzean lurren gaineko interesak eta enpresa eraikitzaileen kontratuak daude.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Saria Deaplaneta enpresa banatzaileak eskuratu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-07

EVEk gomendatu zizkigun enpresa instalatzaileek iruzur egin zigutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Enpresa lehiakideari produkzioa erosi eta desegitea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Dagoeneko enpresa bazkideak dituzten eskualdeetan ere irekiko dituzte bulegoak.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Erran zion enpresa amerikar batentzat lan egiten zuela eta idazkari gazte motibatuak behar zituztela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Enpresa errentagarria da, eta teknologian aurreratua.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

Eta harrigarria behintzat bada kultur globalizazioaren sustatzaileak nazioz gaindiko enpresak izatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

Eraikuntzako enpresa batek ADSL lotura faltak sortzen duen frustrazioa azpimarratu du.  Herria   2004-02-12

Kuban hedatuta dauden atzerriko enpresek Fidel Castrori langile bakoitzeko 200 dolar ematen dizkiotela hilean, baina langileek hogeina dolar soilik jasotzen dituztela hilaren bukaeran.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Kanpotiar enpresa dirudun askok hor zituzten beren bulegoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Bertako enpresari batek ordaindu ditu denak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 71. orr.

Fagor-Ederlan-ek japoniar enpresa batekin akordioa izenpetu du.  Herria   2005-12-15

Estatubatuar enpresen onurarako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Txinatar enpresa, autoritarioa baina deszentralizatua aldi berean, familia-jakintza metatuan oinarritzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Karpetaz osaturiko bi zutaberen artean ageri zen Potzoloren burua, purgatorioko kontuhartzaile, enpresa ezinezko bateko auditore.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik enpresarial.

Berehala frogatzen dute benetan babesten dutena euren enpresa-askatasuna dela eta ez besterik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Enpresa-izpiritua bultzatzeari, inmigratzaileen lana gogor ustiatzeari, Tubal, Aitor eta abertzaletasuna bezalako faltsukeriak asmatzeari, [...] eta Estatutuaren bidez autodeterminatzeari ekiten diola.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Enpresaburu hasiberrien proiektuak eta, oro har, enpresa egitasmo iraultzaileak bultzatu nahi ditu Sustatuk.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Enpresa proiektu berrientzako Ekintzaile programa abian jarri du SPRIk.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

-Enpresa-ikasketak egin behar ditun, ezta?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.

Enpresa-zientzietako irakasle den emakume gazteak egin dio galdera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

Berrikuntzarik gabe, ez dago enpresaririk; enpresa-lorpenik gabe, ez dago irabazi kapitalistarik, ez bultzada kapitalistarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

Uraren kudeaketan, enpresa ikuspegitik begira, malgu jokatu behar dela esan zuen.  Berria - Gaiak   2006-03-17

Garai hartan ez nuen artean ezagutzen enpresa-agirien anestesia-ahalmen izugarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Halako "holding" edo enpresa multzo bat izango balitz bezala.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Unibertsitatea eta enpresa mundua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Emaitzak merkatu ahalguztidunek aurreikusi dituzten gisakoak direla bermatzeko itxuraldaketa finantzario baldarra: enpresa-kontuen kosmetika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.

Urte Zaharreko jaietara, gabonetako askarietara, urtebetetzeetara, enpresa batzordeen festetara joaten zen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 14. orr.

Bizkaiko Aralar-Zutik koalizioko hautagaiek Navaleko enpresa komiteko ordezkariekin bilera egin zuten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

1200 langile dituen lantegiko enpresa komitea CFDT sindikatak kudeatzen du.  Herria   2002-12-05

Europako Batzordea kontu ikuskaritzen eta enpresen kudeaketa hobetzeko neurri berriak prestatzen ari dela jakinarazi zuen atzo Frits Bolkestein Enpresa komisarioak.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Espainiako Gobernuak [...] Cubiertas y Mzov, Lain eta Sacyr enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkartearen esku utzi zuen Itoitz egiteko ardura.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 34. orr.

Handik bi egunera, arauzko enpresa-bideetatik, W.ren gutun bat iritsi zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 291. orr.

McDonalds-etik hasita, enpresa-jantoki eta eguneroko otordua ematen duten jatetxeetaraino, plater gutxi eskaintzen dute denek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.

Bereizi beharko lirateke, jakina, e-mailen enpresa-erabilera eta norberarena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

Loa galtzen duk, jangura galtzen duk, ultzera edo ekzema ateratzen zaik, eta pauso handi bat ematen duk behin betiko enpresa-neurosirantz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Idazlea zirudiena auto-enpresa bateko jabea suertatzen da, bankeroa iruditzen zitzaiguna bigarren mailako futbol taldeko masajista da, eta ijitoen elkarteko ordezkari itxurako hura rock kantari bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 126. orr.

Tresneria-enpresa bateko departamentua izateko femeninoegia iruditu zaizu beti diseinua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Brooklyn Brewery garagardo enpresak babesturiko zirko underground batean lanean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.

KCNA Ipar Koreako infomazio enpresa ofizialak atzo esan zuenez.  Berria - Mundua   2004-01-07

Lehengoan, esaterako, informatika-enpresa bati egindako erreklamazioa imitatzen zuen bat iritsi zitzaidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako DTS Security zainketa enpresarentzat egiten zuen lan.  Berria - Mundua   2004-04-17

Hewlett-Packard konpainiak (HP) kontratua sinatu du Mandriva software enpresarekin Hego Amerikan software librea erabiltzen duten ordenagailuak saltzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Atezainen areatan eta jokalariek beroketak egiten dituzten hegalean [...] belar zati berriak jarri ditu Cengotita lorezaintza enpresak.  Berria - Kirola   2004-01-24

Nekazaritza enpresak, eraikuntza enpresak, Petrolio, Gas, Osasun, Arma eta Garraio enpresak Bushen alde daude gehienean.  Berria - Mundua   2004-11-03

Gobernu laborista baten azpian, zeinen programa industri enpresen jabetza esku pribatuetatik kentzea baitzen askatasun pertsonalean esku sartu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Ez da jada halako alderik unibertsitatean oinarrizko ikerkuntza delakoan diharduen laborategi baten eta lorturiko ezagueraren aplikazio posibleez arduratzen den industria-enpresa baten laborategiaren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Lucyk erreparatu zuen furgonetak letra handi batzuk zeuzkala pintaturik elektrizitate enpresa baten izenarekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 260. orr.

Garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) oraindik ofizial egin ez badu ere, [...].  Berria - Kirola   2004-05-06

Oihal-enpresa bateko arduraduna.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 11. orr.

Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta-enpresa batean zebilen, zer egiten zuen oso ondo jakin gabe.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

Bitartean, ez ahaztu aldaira-enpresakoei deitzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 255. orr.

Hileta-enpresaren auto beltzarekin batean iritsi ziren hor egoteko arrazoi profesionalik ez zutenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Maddalenek argitu zion Antton banaketa enpresa batean ari zela lanean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.

Remmert garbiketa enpresan ari ziren biak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

Eraikina erabat hutsik zegoen ustez eta hilketa burutu zen tenorean, oroz gain profesionalen bulegoak eta merkataritza-enpresen egoitzak aterpetzen baititu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Tamalez, biktimaren zapatetako bat besterik ez dute salbatu seguritate enpresakoek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Aholkularitza enpresak lehen fasea bururaturik, apirilean publiko eginen ditu bere ondorioak.  Berria - Kultura   2006-03-15

Kultura enpresen etekina ez dira zenbakiak.  Berria - Kultura   2004-01-24

Arazoaldiak aurkitzen ditugu, proletalgo deserrotu eta arranguratsuak ez ezik, kolonizazio-enpresak ere eskala handian sortzen dituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Daewoori emandako laguntzak salatu zituzten Bruselan Anfel, Ceded eta Anie hozkailu enpresa elkarteek.  Berria - Ekonomia   2004-03-14

Enpresa gidaritza masterrak egiteko beka sistema bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Administraritza eta enpresa kudeantza sailean 231 ikasle ditugu jaz bezala.  Herria   2002-09-12

Inportazio-esportazio enpresa bateko bulegari zaildu eta trebatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

6 enpresa buru ik enpresaburu.
7 enpresa gizon (38 agerraldi, 6 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 306 agerraldi; orobat enpresagizon 13 agerraldi, liburu 1 eta 12 artikulutan; ETCn 110 agerraldi)

Juan Pedro Guzman enpresa gizona da, eta betidanik egon da futbolari lotuta.  Berria - Kirola   2004-07-14

2000ko apirilaren 6an zientzialarien mundua hankaz goiti gelditu zen, aho zabalik, aldi berean ikertzailea eta enpresa gizona zen Graig Venter jaunak, Celera Genomics enpresaren izenean aditzera eman zuenean giza genoma atalka identifikatua zuela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

Arimarik gabeko proiektua da, enpresa gizonen neurrira egindakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Enpresa-gizon gipuzkoar bat Magreb aldean zen esne fabrika bat muntatzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

Eta Hitlerrek enpresa-gizon handiekin, aristokratekin eta betiko handi-mandiekin darabilen politika ez da nire kezka-iturri nagusia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

Uria ere enpresa gizon ona izan zen.  Berria - Kirola   2004-09-07

Zer ez liketek esango gure enpresa gizon prestuek IUko sailburu batek gizarte soldata igotzea erabakiko balu!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Ivar Kreuger enpresa gizon suediar boteretsua hilik azaldu zen Parisko hotel bateko gela batean.  Berria - Kultura   2004-04-02

Agian enpresa-gizon bihurtuta bukatuko zituen bere egunak, Hego Ameriketako hiri lasairen batean, maitale beltzaran eztitsuz inguraturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Berlusconik lehen ministro kargua enpresa gizon karguarekin partekatu ahal izateko ezarri zuen legea.  Berria - Mundua   2006-04-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

arabako enpresa (6); argindar enpresa (9); atzo enpresa (12); azken enpresa (6); azpikontratatutako enpresa (8); bai enpresa (7); baina enpresa (15); baita enpresa (9); bat enpresa (11); bere enpresa (21); beste enpresa (77); beste enpresa bat (10); beste enpresa batean (6); beste enpresa batek (7); beste enpresa batzuei (6); beste enpresa batzuek (6); bezalako enpresa (7); bi enpresa (39); bizkaiko enpresa (7); da enpresa (39); dauden enpresa (8); den enpresa (18); dio enpresa (8); dira enpresa (18); diren enpresa (15); ditu enpresa (15); ditu enpresa horrek (6); dituen enpresa (31); dituzte enpresa (14); dituzten enpresa (17); du enpresa (41); duen enpresa (40); dute enpresa (20); duten enpresa (18); edo enpresa (23); edozein enpresa (10); egiteko enpresa (7); ekonomia eta enpresa (8); energia enpresa (9)

enpresa ari (6); enpresa asko (15); enpresa askok (21); enpresa askoren (6); enpresa bakoitzak (21); enpresa bakoitzak bere (7); enpresa bakoitzaren (6); enpresa bakoitzeko (9); enpresa barneko (13); enpresa barruan (9); enpresa barruko (6); enpresa bat (101); enpresa bat baino (6); enpresa batean (63); enpresa batek (91); enpresa batekin (12); enpresa bateko (37); enpresa baten (57); enpresa baten esku (7); enpresa batentzat (14); enpresa bati (35); enpresa batzordea (17); enpresa batzordeak (65); enpresa batzordearekin (6); enpresa batzordearen (7); enpresa batzordeari (6); enpresa batzordeko (37); enpresa batzuei (10); enpresa batzuek (21); enpresa batzuen (6); enpresa batzuetan (9); enpresa batzuk (13); enpresa bera (7); enpresa berean (8); enpresa bereko (6); enpresa berri (14); enpresa berriak (16); enpresa berrien (7); enpresa buru (15); enpresa buruak (6); enpresa buruek (6); enpresa da (29); enpresa daude (11); enpresa edo (16); enpresa ere (7); enpresa ertain (7); enpresa ertain eta (7); enpresa eta (123); enpresa eta langileen (6); enpresa ez (6); enpresa gehienak (13); enpresa gizon (20); enpresa gizona (6); enpresa guztiek (8); enpresa guztietan (10)

enpresa handi (32); enpresa handi bat (6); enpresa handia (7); enpresa handiak (19); enpresa handiei (12); enpresa handiek (17); enpresa handien (28); enpresa handienak (7); enpresa handietan (9); enpresa hauek (9); enpresa honek (8); enpresa hori (24); enpresa horiek (47); enpresa horien (20); enpresa horietan (7); enpresa horrek (65); enpresa horrekin (6); enpresa horren (27); enpresa horretako (10); enpresa horretan (15); enpresa horri (13); enpresa itxi (9); enpresa ixtea (6); enpresa ixteko (6); enpresa izan (12); enpresa jakin (6); enpresa komitea (6); enpresa komiteak (7); enpresa komitearen (6); enpresa komiteko (6); enpresa militar (6); enpresa multinazional (11); enpresa multinazionalek (13); enpresa multinazionalen (19); enpresa mundua (6); enpresa munduan (17); enpresa munduko (7); enpresa nagusia (7); enpresa nagusiak (10); enpresa nagusiek (8); enpresa pribatu (41); enpresa pribatu batek (10); enpresa pribatu baten (12); enpresa pribatua (7); enpresa pribatuak (21); enpresa pribatuaren (7); enpresa pribatuei (6); enpresa pribatuek (21); enpresa pribatuen (29); enpresa pribatuen esku (12); enpresa proiektu (8); enpresa publiko (19); enpresa publikoa (21); enpresa publikoak (13); enpresa publikoen (16); enpresa sortu (23); enpresa talde (13); enpresa taldea (9); enpresa taldeak (9); enpresa taldearen (9); enpresa transnazionalen (6); enpresa txiki (72); enpresa txiki eta (54); enpresa txikiak (10); enpresa txikiek (11); enpresa txikietan (7); enpresa zigortu (6)

enpresaz enpresa (7); eraikuntza enpresa (15); ere enpresa (9); espainiako enpresa (8); eta beste enpresa (8); eta enpresa (228); europako enpresa (6); euskal enpresa (26); euskal herriko enpresa (6); ez enpresa (7); garraio enpresa (7); gure enpresa (8); hainbat enpresa (24); herriko enpresa (10); hiru enpresa (8); hirugarren enpresa (6); informatika enpresa (9); izeneko enpresa (6); kanpoko enpresa (7); lan enpresa (8); lantegiko enpresa (6); navaleko enpresa (10); navaleko enpresa batzordeko (6); nazioarteko enpresa (6); petrolio enpresa (15); pilota enpresa (8); segurtasun enpresa (14); sektoreko enpresa (11); taldeko enpresa (6); telekomunikazio enpresa (8); tokiko enpresa (6); zen enpresa (14); zenbait enpresa (11); zion enpresa (7); zituen enpresa (9); zituzten enpresa (8); zuen enpresa (39); zuten enpresa (12)

argindar enpresak (16); asegarce enpresak (15); aspe enpresak (9); baina enpresak (19); baina enpresak ez (6); basque enpresak (7); bere enpresak (16); bi enpresak (11); bilboko enpresak (6); da enpresak (10); dauden enpresak (7); die enpresak (8); dio enpresak (6); dira enpresak (7); diren enpresak (23); ditu enpresak (20); dituen enpresak (12); dituzten enpresak (13); du enpresak (53); duen enpresak (24); dute enpresak (6); duten enpresak (17); eibarko enpresak (14); energia enpresak (7); enpresak ateak (8); enpresak atzo (7); enpresak berak (21); enpresak bere (32); enpresak beste (14); enpresak bi (9); enpresak dio (6); enpresak dira (12); enpresak dituen (10); enpresak egin (15); enpresak egindako (24); enpresak eginiko (6); enpresak erakartzeko (6); enpresak ere (21); enpresak esan (7); enpresak eta (75); enpresak ez (83); enpresak ez du (22); enpresak ez duela (6); enpresak ez zuen (10); enpresak hartu (8); enpresak izango (6); enpresak jakinarazi (11); enpresak kaleratu (8); enpresak kudeatzen (7); enpresak langileei (6); enpresak nahi (7); enpresak sortu (7); enpresak sortzeko (8); eraikuntza enpresak (17); eta enpresak (74); euskal enpresak (15); eusko basque enpresak (6); ez enpresak (7); fcc enpresak (9); frontis enpresak (13); garabi enpresak (19); garraio enpresak (11); gas natural enpresak (6); hainbat enpresak (9); higiezinen enpresak (6); kontserba enpresak (8); kudeatzen duen enpresak (6); natural enpresak (6); petrolio enpresak (9); sa enpresak (6); zenbait enpresak (6); zituen enpresak (11); zituzten enpresak (7); zuen enpresak (35)

aspe enpresako (7); bere enpresako (6); caballito enpresako (35); den enpresako (8); du enpresako (8); enpresako administrazio (8); enpresako arduradun (8); enpresako arduradunak (6); enpresako arduradunek (22); enpresako batzordeak (7); enpresako beste (7); enpresako bi (9); enpresako buru (8); enpresako burua (6); enpresako buruak (10); enpresako eta (6); enpresako kide (8); enpresako langile (24); enpresako langileak (21); enpresako langileek (40); enpresako langileek greba (6); enpresako langileen (27); enpresako langileen batzordeak (6); enpresako ordezkariek (6); enpresako presidente (6); enpresako presidenteak (7); enpresako zuzendari (18); enpresako zuzendaria (8); enpresako zuzendaritza (8); enpresako zuzendaritzak (35); enpresako zuzendaritzak ez (6); enpresako zuzendaritzari (6); eta enpresako (18); fcc enpresako (15); ferroser enpresako (8); frontis enpresako (10); garraio enpresako (6); noi enpresako (6); petrolio enpresako (8); ruggeberg caballito enpresako (25); zuen enpresako (12)

argindar enpresaren (7); caballito enpresan (8); da enpresaren (8); dio enpresari (11); diote enpresari (9); dira enpresaren (6); du enpresaren (8); duen enpresaren (6); duen enpresari (7); dute enpresaren (7); enpresan bertan (8); enpresan eta (7); enpresan lan (8); enpresaren alde (9); enpresaren arabera (24); enpresaren artean (7); enpresaren aurka (10); enpresaren aurkako (13); enpresaren aurrean (9); enpresaren azken (7); enpresaren bat (9); enpresaren bideragarritasuna (7); enpresaren bidez (6); enpresaren egoera (6); enpresaren egoitza (7); enpresaren eskaintza (9); enpresaren esku (17); enpresaren esku utzi (7); enpresaren eta (25); enpresaren etorkizuna (8); enpresaren inguruko (6); enpresaren izena (11); enpresaren jarduera (7); enpresaren jarrera (11); enpresaren kontra (7); enpresaren kontrako (9); enpresari buruzko (6); enpresari eman (7); enpresari eta (11); enpresaz enpresa (7); eta enpresaren (49); eta enpresari (10); frontis enpresarekin (6); hainbat enpresaren (7); parmalat enpresaren (6); ruggeberg caballito enpresan (8); zion enpresari (7)

abeac garabi enpresen (6); alorreko enpresek (6); atzerriko enpresek (9); baterako lan enpresen (6); beste enpresetan (6); bi enpresek (22); bi enpresen (21); da enpresen (12); dauden enpresen (8); diren enpresek (7); diren enpresen (20); dituzte enpresek (12); dituzten enpresei (10); dituzten enpresek (15); dituzten enpresen (11); dituzten enpresetan (6); du enpresen (8); dute enpresek (21); duten enpresei (12); duten enpresek (12); duten enpresen (20); edo enpresen (7); enpresei emandako (6); enpresei eta (16); enpresek edo (6); enpresek egindako (7); enpresek egiten (8); enpresek ere (16); enpresek eta (31); enpresek euren (6); enpresek ez (23); enpresek ez dute (6); enpresekin eta (6); enpresen artean (34); enpresen arteko (54); enpresen bat (6); enpresen egoera (7); enpresen elkarteak (9); enpresen elkarteko (7); enpresen emaitzak (6); enpresen esku (14); enpresen eta (31); enpresen inbertsioa (6); enpresen kasuan (8); enpresen kopurua (8); enpresen lehiakortasuna (6); enpresen ligak (24); enpresen ligak epel (8); enpresen mozkinen (6); enpresen zerrenda (7); enpresetako langileak (7); enpresetako langileen (6); enpresetako ordezkariak (8); enpresetako ordezkariek (6); enpresetan egiten (8); enpresetan eta (8); eskuzko pilota enpresen (13); eta enpresei (20); eta enpresek (37); eta enpresen (65); eta enpresen arteko (9); eta enpresetako (6); eta enpresetan (13); euskal enpresei (7); euskal enpresek (15); euskal enpresen (16); euskal herriko enpresek (6); euskal herriko enpresen (7); garabi enpresek (39); garabi enpresen (27); garabi enpresetako (6); gipuzkoako enpresen (9); hainbat enpresen (7); herriko enpresek (7); herriko enpresen (7); komunikazio enpresek (6); lan enpresen (7); ontzi enpresen (7); petrolio enpresei (6); pilota enpresen (17); pilota enpresen ligak (12); zenbait enpresen (6); zuten enpresek (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus