Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

entxufe iz argindar sarera tresna elektriko bat konektatzeko gailua, bi osagai dituena; bi osagai horietako bakoitza.

Basamortuan ez argindarrik, ez telefonorik, ez entxuferik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 38. orr.

Etxean guardasol bat desagertzen zela, nire erru egiten zuten denek; entxufe bat kiskaltzen zela, ni nintzen hobendun. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 118. orr.

Ez dakit beste ezer egiten, inutil bat naiz, ez dakit entxufe bat aldatzen ere! Berria - Kultura   2006-01-08

Zuzendaria dirudien emakumea azaltzen da agertokira urrats lasterrez, eta haren atzetik larru beltzez jantzitako gizon gazte bat, hormako entxufean lardaska hasten dena. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 34. orr.

Kartzela zaharra zen, eta isolamenduko ziegak kalabozoen antzekoak ziren; 40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten, entxufe eta gisakorik ez zegoen. Jokin Urain   «Errotarria» - 154. orr.

Gelako bertze muturrera garraiatu behar izan nuen trasteria guztia, ez baitzen entxuferik bazter horretan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 84. orr.

Gero, sarrailak, eskuko lanpararen entxufea, tiraderetako zirrikituak, iturriko tutua itsutu genituen bikeaz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 51. orr.

Zorua garbitzeko makinaren entxufea ez dela atera behar kabletik tira eginez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 40. orr.

Pentsa, gure gurasoen legean, irratia entxufatuz pizten zen eta saioa amaitzeaz batera, entxufea atera eta kitto! Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entxufe bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus