Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabilarazi, erabilaraz, erabilarazten du ad erabiltzera behartu.

Ikus bada nola erabilarazten duen heriotz-zigorra, sekula baino bortitzago, berdin hobengabeentzat ere, bereziki larruz beltzak direlarik, Euskara ikasi nahi ez duenari begirune osoa zor zaio, eta horrela horrek erdara biak ikasaraz eta erabilaraz diezaguke gainerakooi.  Herria   2001-07-19

Fernando aparta da kopetilunek ezarri oztopoak adar-jotze bilakatzen, Grekoa margolariak teologoek indarrez erabilarazi zizkioten gaiak akuilu gisa baliatu zituen bezalaxe, artea eta arima askatu eta biziberritzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.

Magia zuria eta beltza biak egiten omen zituen, esne urdina ematen omen zien behiei eta San Antonioren lagunak erabiltzen zuen bezala erabilarazten zien isatsa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Tom-i gauean begietarako argi-babeski berdeak erabilarazten dizkio eta pisuekin ariketak eginarazten, eta Evari olo-morokila janarazten dio.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.

Euskara ez dakitenei hizkuntzaren ezagutaraztea, ulertaraztea eta ahal den neurrian erabilaraztea!  Herria   2005-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus