Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraikin (2.445 agerraldi, 163 liburu eta 795 artikulutan; ETCn 44.768 agerraldi) iz eskuarki bizitzeko edo kideko zereginetarako egiten den eraikuntza. ik eraikuntza.

Donostiako Real Club Nauticoren eraikina da Aizpuruak arkitekto gisa egin zuen lanik ezagunena.  Berria - Kultura   2004-12-24

Achrafie auzoan dago enbaxada, eta han dauden bestelako eraikinei ere eraso zieten, tartean, eliza, banku, denda, etxe eta autoei.  Berria - Mundua   2006-02-07

Eraikina berriro okupatzeko asmoa daukatela azaldu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Eraikin bat hustu dute Berriozarren etxepeak su hartu duelako.Tenpluaren mendebaldean, eraikin bat zegoen hutsartearen azkenean: berrogeita bost metro zen luze eta hogeita hamabost zabal; hormak, berriz, bi metro eta erdi lodi.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Bi ikastetxeek eraikin bera partekatzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Gizakiak sortutako kutsadurak eraikinen hormak belzten ditu, eta horrek, uste ez arren, bertan bizi edo lan egiten dutenengan eragina du epe luzera.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Eraikinaren estalkia konpondu beharko litzateke lehenik eta behin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Eraikina egiteko orubea Donostiako Udalak jarri zuela.  Berria - Kultura   2004-06-17

Eraikina erori baino minutu batzuk lehenago.  Berria - Mundua   2006-02-26

Eraikina eraitsi baino lehen.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Nazio Batuen Erakundearen egoitza izandako eraikina txikitu zuten leherketek.  Berria - Mundua   2004-04-29

Eztandak hamar eraikin suntsitu zituen.  Berria - Mundua   2004-12-30

Eraikina gero eta endekatuago dago, baina akademiako aretoak erakunde askorenak dira, eta horiek ez dira ados jartzen nork zer ordaindu behar duen erabakitzeko.  Berria - Kultura   2004-02-21

Botanikotik irtetean -Sabatinirena da eraikina-, ea zerbait hartu nahi zuen esan nion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 128. orr.

Bi etxebizitzako eraikin baten jabea da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Eraikinaren zatiak kalera eror zitezkeelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Zaharberritze lanek garbituriko eraikinaren harriak distira zabaltzen zuen begi hotz baten antzera sartzen ari zen eguzkiaren argitan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Pabiloia osaba Juanek zaldientzat prestatutako eraikina zen, dena egurrean egindakoa, "Ameriketan bezala".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

Burua bueltatu eta eraikinaren sabaia arrakalatu egin zela ikusi zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Azoka jarri zuten eraikinaren atarian.  Berria - Kultura   2006-03-05

Eraikinaren barrualdean zaharberritze lanak egingo dira.  Berria - Harian   2005-07-22

Mendi magalean kokatua, arkitektoak maldaz baliatu ziren eraikinaren sail ezberdinak zenbait mailatan banatzeko; eskailera eta tranpagainez beteriko korridoreek elkartzen zituzten sail horiek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Eraikinaren mantentze kostuak gutxitu beharko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Kalezuloko bigarren eraikineko lehen solairuan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Eraikinaren ezkerreko hegalean, gaitzeko kalostrapea: elizaren sabela zilatzen duela dirudi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Greziar estilo peto-petoko eraikinak, lorategiz inguratuak eta barruko patio itzaltsuz ongi hornituak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Eraikin eta obra publikoen helburua, bestalde, hiru eratakoa izaten da: bata defentsarako egiten dena, bestea erlijiosoa, eta hirugarrena egokierari dagokiona.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Unibertsitateko campusera iritsi eta bilatu nuen, bada, Animalia Zientzien Eraikina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Aitak bulegoa zuen eraikinean zegoen ezkutalekua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Dutxen eraikina tren geltokitik hamar bat minutura zegoela konturatu gara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

Euren historia ez da harriz harri jasotako eraikin baten eraikuntza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Oraindik baditu komunikazio-zientzietako eraikineko giltzak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Ikasgeletako eraikinetik irten eta liburutegirako bidea hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Laster aurkitu zuen Ostatu Zaharra, urteek higaturiko harri grisezko eraikina, alboetan hegal bana zuena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Bi solairuko eraikin bat New Orleanseko Elysian Fields kale kantoian.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.

Sei pisuko eraikina zen, leiho estuekikoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Uharte mehar batean pilaturik, mila leihoko eraikinak tente ageriko dira, distiratsu, piramide bat bestearen gainean, ekaitza behean uzten duten hodei zuriak bailiran.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.

Astelehen gauean, Roi Dore kaleko eraikin batek su hartu zuen.  Berria - Harian   2005-08-31

2.200 metro karratuko eraikinak 12 enpresen egoitza izateko lekua du.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Behiala udaletxe izandako Liburutegiko eraikinean.     «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Bolumen bakarreko eraikina izango da: «Edifizio neutro, kolore bako, garden eta funtzionala», arkitekto nafarrak definitu duenez.  Berria - Kultura   2004-05-25

Energiaren Euskal Erakundeak Eraikinen Energia Eraginkorraren Ziurtagiria ematen diete ezaugarri bioklimatiko jakin batzuk betetzen dituzten etxeei.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ogasun Sailaren egoitza nagusiaren eraikina adimenduna da, eta barrutik bakarrik ireki daiteke.  Berria - Harian   2005-06-14

Harrizko etxe zuriek jauregiak dirudite, ezin konta ahal tximinia dituzte, begiratokiak, haize-orratzak, bizitegiak eraikin nagusiaren inguru guztian, eta mota guztietako egoitzak gonbidatuentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Irekiera hitzaldietan hizlariek gogoratu zuten Washingtonen dauden ia 400 eraikin historikoetatik bat bera ere ez dela amerindiarren omenetan egin, orain arte.  Berria - Mundua   2004-10-23

Ospitaleetan, itxaron-geletan, tren geltokietan eta eraikin ofizialetan ezin da tabakorik erre.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Eraikin publiko eta kafe etxeetan erretzea mugatzearekin aski ez, eta zenbait eraikuntzen atarietan zigarro bat pizteko ere arazoak izan ditzake erretzaileak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.

Hainbat mezkita eta eraikin sunitari eraso zioten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Dorreen azpian beste eraikin biribil bi zeuden eta zulo bana zeukaten eraikin biribilek erdian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.

Azeri Begi iritsi zenean Enperadore Horiaren aginte-etxera, eraikin handi eta itsusi, adreilu gorriz apaindu batera, paperak aurkitu zituen milaka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Luiziek eskola, etxeak eta eraikin sendoenak ere lurperatu zituztela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-18

Labe Garaietako eraikin erraldoiek betetzen zuten paisaiaren erdia luze.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 39. orr.

Lau pisu besterik ez dituen arren, barrioko eraikinik altuena da fabrika hau eta teilatutik Manhattango zerulerro guztia ikusten da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 72. orr.

Hiriko eraikin grisak pasatzen ikusi ditu leihotik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Eraikin txikiak eta lorategiak nahasian, han-hemen; trakets lauzatutako kale estuz gurutzatuak eta ehun urteko zuhaitzez inguratuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Parisko udaletxe ikusgarria hurbil-hurbil zegoen eta, apur bat aurrerago, karrikari izena ematen zioten Artxiboen eraikin erraldoia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Atxuriko estazioko eraikin iluna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Eliza asko oso eraikin politak dira, Varsoviako arkitekturaren parte.  Berria - Mundua   2004-04-25

Habana Zaharreko bihotzean, eraikin ederra da Apezkiku Katolikoaren etxea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.

Eraikin erosoa izango da, baina, aldi berean, zirraragarria.  Berria - Kultura   2004-04-08

Eraikin gris ilunetako labirinto amaigabea dirudi.  Berria - Harian   2005-08-17

Ezin daiteke sar gaur etxe pribatua den eta zakurrek zaintzen duten eraikin gotikoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Hau idazten ari garela izan dugu aukera ikusteko EHUren liburutegiaren eraikin berria Gasteizen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Duela lau urte berritua den eraikin gotiko hau xirristaren freskurari dagokio.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Adreilu gorrizko eraikin eklektiko bat da, arkitekto ingeles batek diseinatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Kale zabalak, parkeak, eraikin arrazionalak eta, han-hemenka, oraintsu eraikitako beste batzuk.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 277. orr.

Hemezortzigarren mendeko eraikin apal ederrak, europar zibilizazio kosmopolitaren distiraz iparraldeko gau zurian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Karrikaren sakonenean, bi eraikin bikien leihoak itxiak ageri ziren, arratseko freskuraren babesean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Hor izango dira oraindik hiria izan zitekeenaren hezurdura idortuak, moila zurkaiztua, burdinazko eta harrizko eraikin hondatuak, bagoneta eskoratuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Solairu bakarreko eraikin hondatu hurren haren aurreko horman.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Burua itzuli gabe urrundu da eraikin arraildutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Etxetto zapal goibel hura egoniko lekuan egurrezko habe eta adreilu pila itxuragabea agertu omen zen, inguruko eraikin porrokatuetatik nekez bereizten zena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 15. orr.

Erdi eroritako eta bukatu gabeko eraikin hutsak eraisten.  Berria - Mundua   2004-07-13

Eliza, xarma gabeko barroko antzeko estiloko betoizko eraikina zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.

Gune alai eta biziak, eliza, erromatar eraikin, terma, bainuetxe eta Avon ibaiaren inguruan biltzen dira geghienbat.  Berria - Kirola   2006-04-18

Gotiko, barroko eta berpizkundeko eraikinak ondare unibertsal izendatu zuen UNESCOk 1994an.  Berria - Mundua   2004-04-23

Baduke bertzerik ere alta Durango hiri industrialak, bereziki bere Erdi-Aroko eraikinak: Uribarriko Andra Mari eliza, San Agustin komentua, Krutziagako kurutze famatua...  Herria   2005-12-01

Hiri ezezagun bat, zurezko kupula zaharrekiko eta erpin belztuekiko elizak, enborrezko etxe ilunak eta harrizko eraikin zuriak. Kartoizko eraikinen gainean, zeruak berun irabiatuzko ganga bat irudikatzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Bakailaoa manufakturatzeko eraikina zen Ziriza.  Berria - Kultura   2004-05-23

Baita kaltetutako eraikinak konpondu eta hondakinak ateratzen ere.  Berria - Harian   2005-07-09

Gaur egungo atxiloketa kopuruari eusteko, behin-behineko eraikin bat baliatuko du Administrazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Jatorrizko eraikinaren bila, adabakiak kenduz.  Berria - Harian   2005-07-22

Atzeko Etxea ez dela sail honetakoa, aldameneko eraikinarena baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kaleak hondamen itxura zuen, denetan auto xehatuak, eraikin puskakinak, hildako kiskalituak eta gorpu zatiak sakabanatuta zeudela.  Berria - Mundua   2004-07-29

Eraikin sail bat ematen du hor Francok, haren ikuspegitik batasun estetiko bat osatzen duena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Ibiliaren ibiliaz, espaloi berrien eremu batera heldu zen, adreilu horizko eraikin-ilara baten parera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Ezker-eskuin dituen bi eraikin-lerrokadak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 79. orr.

Industrialdeko eraikin-multzoaren atzeko aldean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Hegoaldera, eraikin-multzo bat zegoen, hiri baten antzekoa.  Elizen arteko biblia   Ez 40,2

Eraikin-multzoak bi liburutegi zeuzkan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oklahoma hiriko Alfred P Murrah gobernu-eraikina bonbaz suntsitu zuen atentatuan.  Berria - Mundua   2004-08-10

Grebari ekin zioten Basauriko udal eraikinak garbitzen diharduten FCCko 60 langileek.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Beste batzuk ibaiaren ekialdeko ertzean defentsa-eraikinak presaka eraikitzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Bizikletaz pixkanaka denen artetik pasatu eta kontrol-eraikinera hurreratu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 87. orr.

Da Ruak bazekien merkataritzak -eta batez ere Itsas Beltzeko kolonietatik ekarritako esklaboen sal-erosketak- egin zuela libre eta aberats Venezia; batzuen behin betirako askatasun ezak eman ziola hiriari bere karrika-eraikinak edertzeko eta artea lantzeko dirutza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Davidek hilabeteak bila eman ostean aurkitu zuen lanik onena Market kaleko bulego-eraikin batean gauez zaindari aritzea izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

Mulhousen, Frantziako ipar-ekialdean, apartamentu-eraikin batean gertatutako gas isuri baten ondorioz.  Berria - Mundua   2004-12-28

Antzinako loria nola, halatsu amaitzen zen kalezuloa ere, bat-batean, hiruna solairurekiko bi albo eraikinetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

5 irud/hed

Ezagutzaren eraikina altxatu nahian, sustraiak garbi-garbi gura zituen, inolako kutsu aristoteliko edo sen onaren kutsadurarik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Pedagogoen mugimendua da XVIII. mendeko eraikin burgesaren zutabe nagusia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Errealitatea ez dago behatzez seinalatzerik, zeren errealitatea adreilu idealez jasotako eraikin edo asmakina baita. Ortziaren eta itsasoaren arteko harkaitz handi hartan txikiagotu ordez, eraikin arnasadun baten neurrikoa sentitu nuen neure burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

"Latindar Inperioaren" eraikin zaharkitua behera erori zen Konstantinoplan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Armiarma da arkitektorik jeloskorrena, euli batek bere eraikin kostata egindakoa zapaldu orduko, armiarmak euliarengana jotzen baitu, eta hil ondoren jan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Hariz eta listuz jositako eraikina zen, eraikin geometrikoa, bere txikian ezin hobea, bere edertasunean ezin berdindua, euli eta eltxoentzat, armiarma baino txikiagoak diren izakientzat, heriotza zigorra ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

Egiazko apaltasunean oinarritzea merezi izan zuten, oinarri horren gainean bertute guztien espirituzko eraikina jasotzeko egoki prestatuta egon zitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

6 eraikin tzar ik eraikintzar.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina eraikin (8); basauriko eraikin (10); basauriko eraikin publikoetako (5); bat eraikin (6); bere eraikin (4); beste eraikin (20); beste eraikin bat (4); bi eraikin (11); da eraikin (15); da eraikin berria (4); dagoen eraikin (6); den eraikin (14); diren eraikin (4); dituzte eraikin (4); du eraikin (9); duen eraikin (5); dute eraikin (4); duten eraikin (5)

eraikin asko (6); eraikin barruan (4); eraikin bat (58); eraikin bat okupatu (4); eraikin batean (31); eraikin bateko (6); eraikin baten (28); eraikin batetik (6); eraikin bati (6); eraikin batzuk (8); eraikin berean (16); eraikin berean bizi (5); eraikin berri (15); eraikin berri bat (4); eraikin berria (34); eraikin berriak (19); eraikin berrian (7); eraikin berriarekin (4); eraikin berriaren (6); eraikin edo (4); eraikin erraldoi (5); eraikin erraldoia (5); eraikin eta (21); eraikin gehienak (4); eraikin guztia (6); eraikin guztiak (9); eraikin handi (11); eraikin handi bat (5); eraikin handiak (8); eraikin hartan (5); eraikin hau (10); eraikin honen (4); eraikin honetan (6); eraikin hori (12); eraikin horiek (7); eraikin horren (7); eraikin horretan (9); eraikin hura (5); eraikin mota (4); eraikin multzo (5); eraikin ofizialetan (4); eraikin osoa (15); eraikin osoan (5); eraikin osoaren (5); eraikin pribatuen (4); eraikin publiko (10); eraikin publikoak (20); eraikin publikoak garbitzen (5); eraikin publikoen (7); eraikin publikoetako (9); eraikin publikoetan (6); eraikin suntsitu (4); eraikin txiki (6); eraikin zahar (7); eraikin zaharra (4)

eta eraikin (59); etxe eta eraikin (4); ez eraikin (8); hainbat eraikin (13); harrizko eraikin (5); hiriko eraikin (6); hiru eraikin (5); inguruko eraikin (6); solairuko eraikin (6); zegoen eraikin (9); zegoen eraikin bat (4); zen eraikin (5); zenbait eraikin (6); zeuden eraikin (4); ziren eraikin (5); zituen eraikin (6); zituzten eraikin (4); zuen eraikin (10); zuten eraikin (8)

baina eraikina (4); bere eraikina (4); dago eraikina (4); dira eraikinak (4); du eraikina (5); duen eraikina (7); duen eraikinak (4); dute eraikina (5); eraikina bera (6); eraikina botatzeko (7); eraikina egitea (4); eraikina egiteko (7); eraikina erabat (5); eraikina eraisteko (4); eraikina eraisten (4); eraikina eta (9); eraikina ez (8); eraikina husteko (5); eraikina hustu (6); eraikina ikusi (4); eraikina izan (4); eraikina osorik (5); eraikina zaharberritzeko (5); eraikina zen (6); eraikinak egiteko (9); eraikinak ere (6); eraikinak eta (8); eraikinak ez (7); eraikinak garbitzen (4); eta eraikina (24); eta eraikinak (16); handiko eraikina (4); udal eraikinak (5); udal eraikinak garbitzen (4); udalak eraikina (4); zen eraikina (6); zuen eraikina (5); zuten eraikina (6)

baina eraikinaren (5); eraikinaren aurrean (10); eraikinaren aurreko (7); eraikinaren barruan (8); eraikinaren egitura (6); eraikinaren egoera (5); eraikinaren jabe (4); eraikinaren jabe den (4); eraikinaren kanpoaldean (4); eraikinaren kanpoko (5); eraikinaren kontra (4); eraikinaren ondoan (4); eraikinari buruz (4); eta eraikinaren (24); mundu eraikinaren (4); ziren eraikinaren (4); zuen eraikinaren (5)

basauriko udal eraikinetako (13); bi eraikinen (4); dagoen eraikinean (4); duen eraikinean (4); eraikinean bertan (6); eraikinean sartu (4); eraikineko lehen (4); eraikinen artean (5); eraikinen arteko (6); eraikinera sartzen (4); eraikinetako garbitzaileek (6); eraikinetan ez (4); eta eraikinei (4); eta eraikinen (11); udal eraikinetako (17); udal eraikinetako garbitzaileek (6); udal eraikinetan (5); zuten eraikinean (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus