Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eranskin (orobat eraskin g.er.) 1 iz zerbaiti eransten zaion gauza. ik gehigarri.

Tenpluaren eranskinak.  Elizen arteko biblia   Ez 41,5 tit

Eliza hau S. Klararen basilikaren eranskin bihurtu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Atalondoaren albo-hormetan, saredun leihoak eta palmondo-irudiak zeuden, bai eta tenpluko eranskinetan eta aterpetxoetan ere.  Elizen arteko biblia   Ez 41,26

Sakristia ez zen erromanikoa, askoz geroago eraikitako eranskina baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Eranskinen kanpoko hormak bi metro eta erdiko lodiera zuen.  Elizen arteko biblia   Ez 41,9

Delhi ezagutzen duen edonork esango dizu Delhi berri hori ez dela Indiako administraziorako eraikitako atal edo eranskin bat besterik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 93. orr.

Hirugarren (Napoleonen) borrokaldian Errusia da gerra-egile nagusia, eta agian Amerikako Estatu Batuak ere sar daitezke bertan, "1812ko gerra" gerra napoleonikoaren eranskintzat hartzen bada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Jainkoaren atributuetatik "akzidente" izendapena baztertzean, ez da horren ideia ezerezten, esentziari gaineratzen zaion guztia, eranskin hutsa izanik, ez baitu bere errealitatea osatzen: horixe da, hain zuzen, "akzidente" hitzaren esangura.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Aingeruak eta arima arrazoidunak aldiz, berrien bitartez, hau da izatez beren substantzietarik bereizten diren eranskinez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 79. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizon bat, gorreriak joa, gaixoa eta behartsua, bere ondoan, eranskin gogaikarri baten modura, bera baino hogeita zazpi urte gazteagoa den emakume bat duena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 51. orr.

Erran dugu iragankorra, baztertzeko ohiturak, hauek eranskin iraunkorrak direlakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

Grazia hau, alabaina, ez da ez Izpiritu Saindua ez gure arima bera, haiek substantziak baitira, hau aldiz eranskin berezi bat da, arimari datxekiona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Badira, halaber, beren baitan xede berezirik ez duten gauzak ere, baina beste atal batzuen osotasunerako beharrezko eranskin gisa haiei lotuak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Washingtongo Etxe Zuriari egindako eranskin berriak Theo-Dorikoak dira, Dorikoaren Ordena eliztarrekoak, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 93. orr.

Azkenean erraten dut, aipatu diren elizaren bost botereak sartzen direla aitzineko eranskinean eman definizioan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 127. orr.

Hamargarren eranskina penitentzia da, eta bitarikoa izan daiteke: barnekoa eta kanpokoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.

3 idazlan baten bukaeran osagarri gisa eransten den zatia.

Nik ez nuen idatzi testamentua, eta ez naiz gogoratzen eranskinik ba ote duen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 500. orr.

Ingeles-gramatikako erregela zerrenda, 12. kapituluko II Eranskinean bilduta eta ordenatuta daude.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 159. orr.

Honela erantzuten dio galdetegiaren hamabigarren itemari, artikuluaren eranskinean ageri denez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Aurreko kapitulua argitzeko eranskina.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 49. orr.

Eranskina: Informazio gehigarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Eranskina: Hainbat erabaki terminologiaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Hemen idatziak izan daitezke Gogojardunak liburuaren zenbait atal: "Hiru bikoteak" 149-157, "Hiru apaltasun-moduak 164-168, [...], "Eranskinak" 73-90 eta "Elizarekin sentitzeko arauak" atalaren puntu batzuk 352-365.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 10. orr.

Txostenari adibidez betetako eranskina gehitu diote abokatu bizkaitarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Lau eranskin datoz orain arinago kentzeko bekatu edo hutsune berezi hura.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 49. orr.

Konpara itzazu eranskin moduan gehitu ditugun bi idazlanak, bata ikasle batek eta bestea beste batek idatzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Zeren eta ohitura guztiak kalitateak eta arimaren esentziatik eta substantziatik bereizten diren eranskinak baitira.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Txostenaren eranskinean, h zuten hitzen zerrenda aurkeztu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 154. orr.

1963ko argitalpenaren I. eranskinean beste 118 ariketa proposatu zituen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.

Lehen Zatiko Eranskinean erakutsi dugu, alabaina, Naturak ez diharduela helburu batengatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 383. orr.

1. Taulak erakusten duen bezala (ikus eranskinean), botoa gizonek bakarrik zuten hasiera batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 46. orr.

Eskrituraren kanonari baimenik gabe jarritako eranskinean oinarrituz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

Emakumeen munduari eranskina eskaintzen zaion unetik beretik huts egiten du asmorik onenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Bigarren zatian, eranskin historikoak ditugu begipean, kondairaren nundik norateko guziekin.  Herria   2004-12-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gramatika eranskinean alfabetoa, zenbakien idazkera, deklinabidea eta aditz laguntzaile eta izenordainen taulak agertzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

"25.000 sarrera ditu", zioen hitzaurrearen egileak, "eta koloretako 72 orri informazio eranskin gisa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Ordu arte Mendebaldeko erresumen legeria barbaroen tribu-kode zaharren kristau-eranskin gisako bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Kreatzailearen zoriona, Jainkoa bera da, Izpiritu huts dena eta mugarik gabeko gozoarekin ezagutzen eta maitatzen dituena bai bere burua bai bere kreatura guztiak, beren esentzia hutsarengatik, hartaz beste ezagutza edo maitasun eranskin zinez bereizirik gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eranskin bat (7); eranskin gisa (5); eranskin honetan (3); eranskina da (4); eta eranskin (5); eta eranskinez (3); lehen zatiko eranskinean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus