Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erantzarazi, erantzaraz, erantzarazten (orobat erantziarazi g.er.) du ad eranztera behartu.

Neska bat erantzarazi eta inolaz ere nahi izan zuen Edgarrek gibelaldea usna niezaion, ateraldi xelebreak zituen beti gure Edgarrek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Roberto Herasek uste baino beranduago jantzi du urrezko maillota, baina behin soinean duela, nekez erantziko du, edo erantzaraziko diote.  Berria - Kirola   2004-09-17

Haserre sutan, erantzarazi egin zion Andronikori purpurazko soinekoa eta jantziak urratu.  Elizen arteko biblia   2 M 4,38

Ardura handiz santua zaintzen zuten anaietako batek, asmo oneko amarrua erabiliz, tunika erantzarazi zion, astintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.

Hitz eztiz eta ohore artean hartu zuen, baina gero, mila dinar balio zuen soinekoa erantziarazi, eta hamar balio zuen tunika zarpail bat eskaini zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 244. orr.

Arropak erantzarazi, multzotan sailkatu dituzte: galtzontziloak galtzontziloekin, alkandorak alkandorekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus