Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdibitu, erdibi, erdibitzen du ad 1 du ad bi partetan zatitu, erdi bi egin.

Erdibi ezazue bizirik den haurra, eta emaiezue erdibana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,25

Idoiaren ama erditzen edo erdibitzen ari dela esango luke edonork.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 38. orr.

Metrailadore bala batek bihotza erdibitu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.

Min bat sartu zitzaidan bihotzean, erdibitzera balihoa bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.

Esaten zuen segarekin erleak erdibitzeko kapaz zirela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.

Agiria idatzi eta biok sinatu ondoren, erdibitu egin nuen, biok erdibana izateko.  Elizen arteko biblia   Tb 5,3

Orri bat erdibitu, eta zatietako bat eskaini zidan arkatzarekin batera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

Sena ibaia, Ibaizabal baino zabalagoa, Bilbo baino hiri handiago bat erdibitzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.

Alemania erdibitzen zuen harresia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 59. orr.

Hiru bat aste lehenago Lisboako hotel bateko kafetegian bitan erdibitu ondoren abandonatutako argazkiaren erdia zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 206. orr.

Badakizu zer den zure barruan erdibituta egotea?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 190. orr.

Zuzenki bat, denik eta handiena izanik ere, beste zernahi zuzenki baino txikiago bihur daiteke, denik eta txikiena izanik hura, baldin eta behin eta berriz erdibitzen bada.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Indarren batek bat-batean zartada azkarrez erdibitu eta zati biak bereiz utziko balitu, arimaren indarra ere gorputzarekin batera ebakia eta erdibitua litzateke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.

Angelu bat bi zati berdinetan erdibitzeak erdikariak eraikitzea dakar.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Arma jaitsi huen, arreta handiz, airea erdibitzeak hire asmoak salatu ahal izango balitu bezala: unea pasatua zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

2 irud/hed

Zirrara batek erdibitu nau.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.

Koadro bat marraztu du, lerro bertikalez erdibitu du koadroa eta, bi marra horizontal eginez, sei espazio utzi ditu koadro barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Non edo non ikusita zeneukala haren aurpegi erdibitu beldurgarria.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 112. orr.

Azken batean, arima erdibituak ezinbizia dakarkio gizonari eta, gogoa hain nahasia izanik, ezin, bada, erabakirik hartu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.

Tipoa hilezina zen nonbait, akabatu zutenetik suge erdibitua bezala ugaltzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.

Piztia baten apatx erdibituak utzitako oinatzaren atzetik bidalitako txakur aldrak beraganaino garamatza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Sugearen antzera, Sethek ahoa zabaldu zuen, eta betortzak eta mizto erdibitua ez baizik egia jaurti zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

Katalogotik erauzitakoa bata eta kafetegian ahazturik utzi zuen argazki erdibituaren erdia bestea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Elkar laztandu dugu ia elkar ukitu gabe, leialtasun erdibiturik gabe, denboratik kanpo.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus