Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradiografia iz X izpien bidez lorturiko argazkia.

Azkenean, erradiografia batean, Rouengo espezialistak polipo bat aurkitu zion urdailean, berehala kendu beharrekoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Atzoko etapan izandako erorketaren ostean Charleroiko ospitalean ingresatu zuten txirrindulari italiarra, bertan hainbat erradiografia egingo dizkiote haustura duen edo ez ziurtatzako.  Berria - Kirola   2004-07-06

Auzi-medikuak epaileari jakinarazi zion Otegi Elgoibartik Mendaroko ospitalera eramango zutela erradiografiak ateratzeko, biriketan «soinuak» entzun zizkiolako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Skinnerren sabelaldearen erradiografian, 17 zentimetro luzeko artaziak ageri dira.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Erradiografian ez zen ezer agertu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.

Ageriko zauririk ez badago ere, gutxienez hamabost egun igaro behar dira etzanik, eta guztiaren erradiografiak egin, zerbait badagoen ikusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.

Eztarriaren erradiografia egin didate oraintxe bertan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Lehenik, mina asmatu zuen Txominek; hurrenik, medikutara joan behar zuela; azkenik, erradiografia eskuan zuela, esan zion amari: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 96. orr.

Bukatu zuenean, hatzak xurgatu eta eskuzapi batez garbitu zituen eskuak, eskuzapi zurian esku bien erradiografia abstraktu bat utziz, Izara Santuaren eskuen arrastoen antzekoa zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.

Dutxaren ostean banan-banan erradiografia egingo ei ziguten, "beren beregi horretarako egindako aparatu batekin".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 99. orr.

Galtza beltz estuak zeramatzan eta erradiografia batean bezala bizkarreko saihetsak bistaratzen zizkion elastikoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Kardiogramak igortzeko ez ezik, erradiografiak bidaltzeko ere erabili nahi dituzte teknologia berriak, Indian tuberkulosia duten gaixo asko dagoelako.  Berria - Harian   2005-11-11

Shank buru izan duen taldeak egindako lanaren nondik norakoak ezagutu ahalko ditu ikusleak erakusketan, olio bien eta X izpien bidez lortutako erradiografiaren aldamenean, kontserbatzaileek egindako lan prozesua azaltzen duten oholak baitaute.  Berria - Kultura   2004-09-14

Erradiografiak hobeto ikusten dira beruna duten margoekin.  Berria - Kultura   2004-09-11

2 irud/hed

Eta oraingoan bai, oraingoan Barriek bere izaeraren erradiografia paregabea egin zuen, psikologo eta psikoanalista freudiarren gozamenerako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Sendi baten erradiografia egiten du filmak.  Berria - Kultura   2004-09-19

Euskal Herriari buruzko «erradiografia eguneratua eta zorrotza» eskaintzea da helburua, baina ingurua ahaztu gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Hilketaren kronika baino hiltzaileen erretratu psikologiko miragarria, gizartearen erradiografia kupidagabea eta heriotza zigorraren kontrako alegato zorrotza da, oraindik ere, Truman Capote-ren Odol hotzean, "fikziorik gabeko eleberria".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 51. orr.

Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da: agerian daude jabearen ametsak eta desioak; haren ahulezien erradiografia egiten du, haren hezibideak dauzkan hutsune izugarriak salatzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Txapelketaren erradiografia.  Berria - Kirola   2004-06-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erradiografia bat (5); erradiografia batean (3); erradiografia egin (7); erradiografia egiten (3); erradiografia egiten du (3); erradiografiak egiten (3); eta erradiografia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus