Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

erre2, erretzen 1 du ad zerbait suaren bidez ahitu; suak edo berotasun gehiegiak zerbait hondatu.

Hainbat baserri erretzen ikusi dituen laborariaren eskarmentua. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 244. orr.

Anarkista hura, bero ikaragarria egiten zuen arren larruzko zamarra beltzez jantzia, herritik alde egin aurretik fabrikak erre behar zirela esaka. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 42. orr.

Gero, komunista eta sozialistek elizak erre, apaizak eta mojak giltzapetu, eta errukirik gabe hil zituzten tiroka. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 50. orr.

Singel eta Vijzelstraat kale kantoi guztia erre da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 108. orr.

Erreko al dugu etxea? Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 232. orr.

Oihana erretzen ari dituk zital horiek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 94. orr.

Sutarako egurrik ez, eta aulkia erre! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 188. orr.

Ea nondik atera zuten egur hura suak erretzen ez zuena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1370. orr.

Sasoi honetan erretzen zuten baita ere ote-zaharra, ihartua, ote-puntta berri gozoa ardiek eta ahuntzek jan zezaten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 122. orr.

Hidrogenoa zen, beraz, garbi: eguzkian eta izarretan erretzen den gai bera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 48. orr.

Argiontziaren gasa erretzen zen tabernako egurats oraindik esnatu gabean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 40. orr.

Moises begira jarri zen: sutan egon arren, sasia ez zen erretzen! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 149. orr.

Ikatza erretzeak sortzen du gehienbat euri azidoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 284. orr.

Fuel guztia erreta itsaso zabalean gelditu zen gauean, argirik gabe, eta gure portura zetorren zamako handi batek jota hondoratu zuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 193. orr.

Jendeak kultu-leku haietan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen jarraitu zuen. Elizen arteko biblia   1 Erg 22,44

Istar zeruko erreginari erreko diogu intsentsua eta eskainiko isur-opariak. Elizen arteko biblia   Jr 44,17

Soroan gelditu diren zorton edo zurtoin erdi-iharrak denak erre, eta bakea! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 280. orr.

Piparen ontzi beteegiari sekulako kea zerion bizarren artetik, belar sorta bat bailitzan makila baten puntan erretzen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 45. orr.

Albaialdea, labean erretzen denean, suaren beroarekin kolorez aldatzen da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3530. orr.

Enbor txiki bat, argizari eta zerrautsezkoa, griselan erretzen ari zen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 118. orr.

Erre nahi duzu, adiskidea? Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 102. orr.

Alemanak izanak ziren ehunka urtean bere familiakoak, esan zion semeari, eta erre zedila infernuan baldin eta tirano ziztrin bati uzten bazion bera erbestera ihesi bidaltzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

Kristinoek karlistak erretzen zituzten eta karlistek kristinoak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 97. orr.

Burdin gori batek, jakina, erre egingo zaitu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 155. orr.

Bere semea oparitzat eskaini zuen, sutan errez. Elizen arteko biblia   2 Erg 21,6

Kontua da epaitu eta kondenatu egin zutela, eta bi heriotza-zigor eman zizkiotela: bat pozoitze ahaleginagatik, lepoa moztera, bestea sodomiagatik, sutan erretzera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 17. orr.

Espainiako mugan ezarriko ninduke, Ofizio Sainduak zikiro baten gisara erre nazan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 262. orr.

Kerosenoz igurtzi eta bizirik erre zuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 101. orr.

Irten zen infernutik, saiatu zen purgatorioa igarotzen, baina bere barruko infernuko sugar ikaragarrietan erre zen, paradisura iritsi gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 12. orr.

Erreko ahal zara surtarako ezpala bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 47. orr.

Fishguard Alleyko tabernatik gertu, non erretzeko alkoholaren edaleek poliziaren besoetan dantzan egiten baitzuten eta arropa mordo bustiak ziruditen emakumeek banpiroak edo suhiltzaileak itxaroten baitzituzten atarietan eta pareta bustiaren zuloetan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 114. orr.

Beheko ezpaina erre zion zigarroaren puntak. -galdetu zion Musiak-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 175. orr.

Erre gabeko edo partzialki erretako erregai pixka bat botatzen dute motor gehienek ihes-hoditik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 213. orr.

Gorputza errea delarik, hautsak nun ezar? Herria   2004-06-17

Inork ez du erreta hil nahi. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 41. orr.

Asko dira zapaltzen dugun lurraz edo erretzen gaituen suaz artez hitzegingo luketenak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 80. orr.

Azken parte hau hemendik igortzen dugu ondarkin pozointsuak tratatzen dituen beste zentro batetara, tratatzen baino, hobeki erraiteko, erretzen dituena. Herria   2005-06-30

2 irud/hed

Kresalak bakarrik erretzen duen moduan zartaturik zeuzkan begi-ondoak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 130. orr.

Zoda kaustikoak oihal guzia jan zuen, erre, suntsitu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 192. orr.

Zurrupaka edan zuen, eta zurrupek eztarria erre zioten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 100. orr.

Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion edo larruei darien laino kiratsak birikak erreko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Alemaniako turista bat, eguzkiak errea eta hautsez betea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 249. orr.

Gelaren berotasunean ronak erre egiten zuen eta ostikoak jotzen zituen, baina burua mendi bat bezain gogorra neukan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 192. orr.

Jauna, Jainko ahalguztiduna, zureganako maiteminak erretzen nau, israeldarrek zurekiko ituna hautsi dutelako. Elizen arteko biblia   Sal 69,10

Gehiegizko beroak erre egiten ditu landa guztiak; oso ganadu gorri gutxi haz liteke; beti daude laborantzarako aski ganadu ez izateko arriskuan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 139. orr.

Maiatza, erdiz hotzak hila, eta erdiz beroak errea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 187. orr.

Idorraren hila, sikutearen hila, agorrarena, euri gutxi samar egiteaz aparte, beroak lurra erre eta estu hartzen duelako. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 305. orr.

Bere ohiko su hotz harekin mintzatu zitzaidan... baina su hotz hark suzko suak baino gehiago erretzen zuen batzuetan, nola erre baininduen mementu haietan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 415. orr.

Kalean izotzak erre egiten zuen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 63. orr.

Bai baitzirudien Sergiori beharrezkoak zitzaizkiola, soberan zuen energia erretzeko-edo. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 60. orr.

Jakina da nolako kezkek erretzen zizkioten barrenak aita koitaduari. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 434. orr.

Zerbait erretzen hasi zitzaion barruan, zeharo edanda zegoen, sugar urdinxka bat atera zitzaion barrutik, eta ahitu egin zen, ahitu eta belztu, ikatza bezala, eta arotz bikaina zen! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 80. orr.

Unean bertan, eskuak ihartu egin zitzaizkion eta bero kiskalgarri batek erretzen zizkion atzamarrak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 869. orr.

Giltzek poltsikoak erretzen zizkidaten eta, eginbeharraren latzagatik ere, horiek jabeari lehenbailehen itzuli bertze deusen irrika ez nuen dagoeneko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 264. orr.

Kasu handiz, ez erretzeko, ogi ihartu berrietariko bat ertzetatik hartu eta gurina hedatu nuen gainean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 63. orr.

Unean bertan, eskuak ihartu egin zitzaizkion eta bero kiskalgarri batek erretzen zizkion atzamarrak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 869. orr.

Edariaren garratzak eztarria erre zidan, eztul egin nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 180. orr.

Begiak izerdiaren gaziz erretzeraino ekiten nion, bada, goizeroko saioari. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 20. orr.

Beldurra gorputzeko zuntz guztietan senti nezakeen eta, harekin batera, lotsa gorri, jasanezin bat, begiak erretzen zizkidana. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 220. orr.

Begiak hartan erre beharrean eman nion segida, xede oraindik jakin gabeko bidaiari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 10. orr.

-Barbarinak labean erreta, eta aurretik entsalada edo zopa. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 21. orr.

Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 240. orr.

Lo eza gero eta nekagarriagoa zitzaion eta betazaletan lamada gisako bat nabaritu zuen, burua bera ere erretzen ziona. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 258. orr.

Armarri haren berri jakiteko gurak erretzen ninduen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 106. orr.

Azido sulfurikoz erretako emakumeak dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 88. orr.

Eta non eta hemen zegoen bera, Matthews jaunari entzuten, edale erretiratu bati, ilunpeari nola deitzen zion arratsaldeko hondartzan, diruak sakela erretzen ziolarik, larunbata ere erretzen eta alferrik galtzen ari zenean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 204. orr.

Lihozko maindireen artean elkar maitatzen erreko dutela gaua. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 15. orr.

Hauspoko azken hatsa erretzeko adore hori. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 215. orr.

Sukaldeko fluoreszentea erre zitzaiguan atzo guri. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 229. orr.

Soilik biraoren bat gauzak nahi bezala irteten ez zaizkionean, edo bekokiko izerdi tantoren bat begiak erretzera sartzen zaion bakoitzean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 23. orr.

Koba guztiak erreta daude eta hau da lekurik seguruena. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 33. orr.

Karrikak, beroak erreak daude, itzalek berek hego haizeak ufatuak dirudite. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 81. orr.

Dirua nolanahi erretzekotan bazabiltzate, har zeuon zakurrok eta New Yorkera! Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 22. orr.

3 janariak suaren eraginpean prestatu, zuzenean nahiz labean ezarriz.

Argazkiaren angelu batean, haragia erretzeko parrilla ikusten da, dena ketan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 137. orr.

'Taloak erretzeko erabiltzen den burdina. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 217. orr.

Idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari. Elizen arteko biblia   1 Erg 19,21

Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamigabeko opilez, zartaginan erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten. Elizen arteko biblia   1 Kro 23,29

Ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk. garunak ilarrekin, saltxitxak azalorearekin, labean erretako oilanda galkatua, luzoker gaziak eta, beti bezala, hostorezko gozopila. Elizen arteko biblia   1 Sm 28,24

Labean erretako ogi txiki goxo-goxoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 191. orr.

4 tabakoaren edo antzeko gaien kea arnasarekin hartu.

Zigarreta bat erre nuen, leihotik kanporantz begira. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 19. orr.

Peta bat gustora erreko lukeela pentsatu du autostopistak. Iban Zaldua   «Traizioak» - 44. orr.

Cesarrek zigarro bat erretzen zuen bitartean azaltzen zizkigun kalkulu integralaren xehetasunak edota karbono molekulen egitura. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 136. orr.

-Ez dut horrelako ohiturarik hartu, beldur naiz; diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 55. orr.

Tabakoa erre eta erre ari nintzen, muturtuta nengoen, bekozko ilunez. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 175. orr.

Tabakoa erre eta ahotik kea egotzi, ez zuen bertze atseginik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 163. orr.

Tabako-belarra erretzeko paperean biltzen ari zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 288. orr.

"Zer tabako erretzen duzu?", galdetu zion Martinek Cesarri lurrean zegoen zigarroari begira. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 141. orr.

Zientzietako guztiek beltza erretzen dute, eta nire kide honek ere bai -argitu zion Redinek-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 141. orr.

Pakete bat erretzetik bi pakete erretzera pasatu nintzen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 178. orr.

Arratsaldean etorri ohi zen eta, Kirxaren kafean beti toki bera hartzen zuelarik, nargilea errez eta tea edanez aritzen zen denbora pasa. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 207. orr.

Jaten eta edaten ematen zien, eta ondorenean haxixa erretzen zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 53. orr.

Sei hilabete baino ez ziren erretzen hasia zela, Martarekin bizitzen zeramatzan sei hilabete haiek berberak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 16. orr.

Asko erretzen zuen, zigarroa beti ahoan izaten zuen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 25. orr.

Leihotik kanpora begira zegoen, erretzen, eta laster zigarroa itzali eta niregana etorri zen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 21. orr.

Aizu, Idoia, oraindik erretzen al duzu? Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 33. orr.

-Ez dut erretzen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 110. orr.

Ez zaramaat hiru urte erre gabe, orain zuen keak jasateko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 19. orr.

Erretzeko gogoa dut, baina ez naiz ausartzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 247. orr.

Galarazita genuen institutu barruan erretzea. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 121. orr.

Erretzeko biziora itzultze horrek eta altzairu tristeez hornituriko leku txiki eta itxi batean hainbeste denbora egoteak sobera deprimitu ninduen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 164. orr.

Bazkaldu ondoren, erretzeko gelara iragaten ziren. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 152. orr.

Urdaileko zera berriro (gehiegi erretzen nuen!). Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 61. orr.

Urteak ziren erretzen ez zuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 27. orr.

Biriketako minbizia du, eta ez du sekula erre ere egin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 116. orr.

Zigarretak eskaini zizkidan, aldamenekoak, baina nik neureetatik hartu, erretzeko gogorik ez neukan arren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 8. orr.

Ikuskizun ikusgarria aitona erretzen ikustea...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 20. orr.

Nire ama haserretu egiten da erretzen ikusten banau. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

Ez genuen besterik egiten larunbat edo igande gauetan: jan, edan, erre eta hitz egin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 301. orr.

Martinek erretzen edo edaten baldin badu, ez da ezer pasatzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

Hamaika bider esana nion erretzeari utzi behar ziola. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 147. orr.

Taberna eta jatetxeetan erretzea galaraziko du Erresuma Batuak. Berria - Gaiak   2004-11-17

Orain kalera atera beharko dute erretzera. Berria - Harian   2005-12-31

5 (era burutua izenondo gisa)

Emakume lehertuak eta ume erreak jasotzen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 42. orr.

Ez da oilasko errea, baina jango dugu hau ere. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 214. orr.

Arratsalde erditsutan, ateratzen zen, sardina erre zenbait eta beste zertxobait erosten zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 198. orr.

Espagetiak, haragi errea, ardoa, postre goxoak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 171. orr.

Matatias lebitarra, Xalum koretarraren lehen-semea, zen beti opil errea egiteko arduraduna. Elizen arteko biblia   1 Kro 9,31

Sagar erreari ekin aitzin, Bordeleko arnoa ezpainetaratu zuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 154. orr.

Azukre errearen gustuaren arrasto bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 189. orr.

Bolbora errearen usaina zerion inguruneari. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 446. orr.

Egur errearen usaina. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 130. orr.

Zintzurrean izigarriko erredura senditzen dut, burdin erre baten ausikia bezalakoa. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 133. orr.

Harrizko pilare, adreilu errezko horma eta harlangaitzezko mehelinen laguntzarekin altuera handiak altxa daitezke. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1250. orr.

Haragi errezko ogitartekoak dastatzeko postu ugariak nahiz multinazionalen hanburgeseriak. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 18. orr.

Zer alde dago Pontotik Cádizera eta kolore erreko herri beltzetara? Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 455. orr.

Honako gogoeta koxkor (eta erre) hauek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 81. orr.

Goizean goiz esnatu gara, lo errea eginda. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 76. orr.

Lo errea uxatu ezinik, bere biluztasunaz harritua bezala, gaueko hamarrak zirela konturatu zen Zorayda Arraras. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 229. orr.

· Bazen baserritarrik, sua itzalitakoan, egur-erre puskak, erdi ikatz egindakoak, soroetan lurperatuko zituenik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 252. orr.

Jakingura, deseroso eta lausoki gogo-errea sentitzen nintzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 54. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Giro dago paseorako, eguzkiaren malda beherak ordu arteko errea arindu baitio beroari. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 10. orr.

7 (era burutua izenondo gisa, irud/hed)

Eguzki erreak berotzen duen hegoaldeko eskualdeetan eraikinek irekiak izan beharko dute eta iparraldera edo ipar-ekialdera begira egon beharko dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2710. orr.

Su bero gozagarria eta su erre kiskalgarria sumatzen dituela neregan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 260. orr.

1995an, udamin gogaikarria gertatu zen, errea eta iharra, dena kiskali zuenekoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 270. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak- Ekainaren 30ak, 37 gradu erre harrapatu zituen Gasteizen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 263. orr.

1981ean, ekainaren 5etik 22ra, ez ziren erraz aguantatzen penintsula mailan egin zituen beroak: bero erre zakarra 3 astean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 233. orr.

Hosto erreen usaina nabaria zen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 242. orr.

Horregatik iruditzen zait zuhurragoa dela adreilu errea erabiliz gastatzea, geretazko hormekin arriskuan egotea baino. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1270. orr.

Zabalgunean molde zaharreko gelditzen diren azken ostatuetarik hautatu genuen, olio errearen eta ardo merkearen erresuma. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 138. orr.

Bizpahiru hots errek erantzun zioten oihuari: [...]. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 31. orr.

Hartarik deus ukigarririk gelditzen bazen, fits bilakatu zuen Kristinaren oihu txunditu-larderiatsu-erreak: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 188. orr.

Potzolok keinu erre batez gaitzetsi zuen nire jakin eza. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 383. orr.

Aita kaputxino batek hartu gintuen, zeina baitzen erre bezain jauzkor, eta hiros bezain haserrekor. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 537. orr.

Sudurzuloetan gora eta behera zebilkion arnasa gorri-erreak eragiten zion txistu hotsa aditu ahal nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 57. orr.

Ederra da gizon honen zimeltasuna, larru-erre, lepo-ahul, izarretik izarrera egindako nekazaria. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 190. orr.

Pagano erreen fama daukagu bidenabar. Itxaro Borda   «%100 basque» - 68. orr.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena, kaotikoa, formagaldua, haragi-izpi guztiei gainez eragiten diena, itzal dardartien mendean eroria, ixila, sorra, haizerik egundo ibili ez den basamortuetan jaiotzen dena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 132. orr.

Espero ez nuen jario zakar erre batez hartu zuen ostera hitza: [...]. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 216. orr.

Orainaldi errearen errautsetan eraiki genuen Geroaren Paradisua, berriak jaioko zirelakoan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 66. orr.

Ametsak erreak, etorkizuna oinarririk gabe. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 37. orr.

8 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Gainerakokan, oinaztuak nolako izaera daukan ondorioek erakusten dute, erre marka sakonak eta airean zabaltzen duten sufre usain nabarmenak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 407. orr.

Erre-punttu batez adierazten zidan hori mutiko autista baten aitak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 243. orr.

Erre koloreko giza enda beltzen artean oso urrun, eguerdi aldean sortua. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 433. orr.

Gaua iritsi zen, urdin eta bero, baina begietako erre-hantura ematu baitzion. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 70. orr.

Belar txarrak erretzeko egin den sua itzali eta gero ere lurreko erre-arrasto beltzak luze dirauen bezala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 155. orr.

9 erre-usain

Erre-usaina... 1771ko maiatzean, arratsaldearen erdian, abiada izugarrian zabaltzen da sutea San Petersburgon barrena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 414. orr.

Suak ez zien ezer egin gorputzean, ileak ere ez zitzaizkien kiskali, jantziak ukitu gabe zeuzkaten eta ez zerien erre-usainik. Elizen arteko biblia   Dn 3,27

Leihotik saiheski erre usaina dator. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 16. orr.

10 erre-opari

-Abereak eramaten utzi behar diguzu, geure Jainko Jaunari erre-opariak eskaini ahal izateko. · Orduan, agindu zuen: -Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldarean erre (6); aldiz erre (4); arte erre (4); atera eta erre (5); aurrean erre (6); auto erre (18); auto erre dituzte (5); auto erre zituzten (10); autoa erre (6); autobus bat erre (5); baina erre (6); baino gehiago erre (6); bakarrik erre (4); bana erre (4); banderak erre (7); banderak erre zituzten (4); bat erre (82); bat erre da (12); bat erre eta (6); bat erre nahi (4); bat erre nuen (4); bat erre zen (6); bat erre zuen (6); bat erre zuten (8); batean erre (9); batzuk erre (7); begiak erre (13); berean erre (5); bero erre (5); bestea erre (7); bestea erre oparitzat (5); betazalak erre (4); bezala erre (8); bizirik erre (11); bota eta erre (4); da erre (16); da tabakorik erre (5); dena erre (17); denak erre (8); dira erre (4); dituzue erre (7); dituzue erre oparitzat (6); du erre (8); dute erre (5); edo erre (8); egin eta erre (4); egoitza erre (4); eguneroko erre (12); eguneroko erre opari (8); eguzki erre (4); eguzkiak erre (4); enbaxada erre (4); erabat erre (9); erabat erre zen (4); ere erre (24); ere erre zituzten (4)

erre ahal (10); erre ahal izateko (4); erre ahala (4); erre arte (9); erre artinoko (4); erre artinoko opila (4); erre aurretik (4); erre bat (9); erre baten (4); erre batez (7); erre behar (39); erre behar izan (5); erre beharko (10); erre beharrean (15); erre besterik (4); erre bitartean (11); erre da (20); erre dadin (4); erre daiteke (5); erre daitekeen (9); erre daitekeen edo (4); erre den (5); erre dira (19); erre ditu (9); erre dituen (4); erre dituzte (22); erre du (8); erre duen (5); erre dute (12); erre duten (4); erre edo (16); erre egin (93); erre egin dut (4); erre egin zela (4); erre egin zen (13); erre egin ziren (4); erre egin zituen (5); erre egin zituzten (10); erre egin zuen (7); erre egingo (46); erre egingo da (6); erre egingo ditiat (4); erre egingo ditu (4); erre egingo du (6); erre egiten (87); erre egiten da (5); erre egiten du (17); erre egiten zituzten (4); erre egiten zuen (8); erre ere (10); erre ere egin (4); erre erre (5); erre eta (139); erre eta erre (14); erre eta kiskali (5); erre ez (15); erre ezazu (7); erre ezin (5); erre gabe (35); erre gabeko (5); erre genituen (5); erre genuen (5); erre izan (7); erre izana (8); erre kixkildu (7); erre kixkildu dira (5); erre nahi (48); erre nahi izan (6); erre nuen (17); erre ohi (10); erre ondoren (15); erre opari (47); erre opari eta (22); erre opari gisa (4); erre oparia (36); erre oparia eskaini (4); erre oparia eta (5); erre opariak (74); erre opariak eskaini (16); erre opariak eskaintzeko (6); erre opariak eskaintzen (4); erre opariak eta (28); erre oparien (23); erre oparien aldare (5); erre oparien aldarea (7); erre oparien ondoan (8); erre oparietako (6); erre oparietako abereak (4); erre oparietarako (7); erre oparigaia (5); erre oparirako (11); erre oparirik (6); erre oparitarako (8); erre oparitarako abereak (5); erre oparitzat (42); erre oparitzat eskaini (9); erre oparitzat eskainiko (7); erre ostean (4); erre usain (11); erre usaina (23); erre zen (34); erre zen atzo (4); erre zenean (5); erre zidan (4); erre zion (7); erre zioten (7); erre ziren (23); erre zituen (30); erre zituzten (76); erre zizkion (7); erre zuen (68); erre zuenean (4); erre zutela (6); erre zuten (49)

eskainiko dituzue erre (7); eskua erre (4); eskuak erre (5); eta bestea erre (7); eta erre (140); eta erre egin (20); eta erre egingo (6); eta erre egiten (5); eta erre oparia (7); eta erre opariak (10); eta erre oparien (4); eta erre oparitzat (4); eta intsentsua erre (5); eta sutan erre (5); etxe bat erre (8); etxe erre (10); etxe erre zituzten (4); etxea erre (19); etxeak erre (4); ez erre (13); ezin da erre (5); ezin erre (4); ezingo da erre (5); eztarria erre (4); furgoneta erre (4); gehiago erre (9); gorpua erre (6); gorpuak erre (5); gutxiago erre (5); guztia erre (10); guztiak erre (14); haragi erre (7); hartu eta erre (6); hektarea erre (12); hektarea erre ziren (6); hiria erre (6); hori erre (4); horiek erre (4); horretan erre (6); hura erre (4); ibilgailu erre (5); ibilgailu erre zituzten (5); ikatza erre (5); inguru erre (6); inoiz erre (6); intsentsua erre (22); intsentsua erre eta (5); jaunari erre (15); jaunari erre oparitzat (9); nola erre (4); non erre (4); nork erre (4); ogia erre (8); ogia erre artinoko (4); okela erre (4); oparigaiak erre (4); osoa erre (7); osoki erre (5); paperak erre (5); pipa erre (6); suak erre (7); sutan erre (21); tabakoa erre (7); tabakorik erre (11); zen erre (6); zergatik erre (6); zigarreta bat erre (5); zigarreta erre (4); zigarro bat erre (8); zigarroa erre (12); zigarroa erre eta (4); zigarroak erre (4); zigarrorik erre (4); zuen erre (10); zuten erre (4)

aldarean erreko (10); asko erretakoa (5); azukre errearen (4); bat errea (5); bat erreaz (6); bat erreko (8); bat erreta (5); batera erreko (5); begiak erreta (6); bere ohorez erretako (10); bero errea (6); bizirik erreko (4); eguzki erreak (5); eguzkiak erretako (4); erabat erreko (6); errea eta (22); errea ez (4); errea izan (15); errea jatera (4); errea zuen (4); erreak eta (7); erreak izan (12); erreak izan ziren (4); errearen usain (7); errearen usaina (14); erreaz eta (6); erreen usaina (7); erreko ahal (5); erreko da (4); erreko den (4); erreko dira (6); erreko ditu (6); erreko dituzte (7); erreko dituzue (4); erreko dituzue jaunaren (4); erreko du (11); erreko dugu (4); erreko dut (4); erreko dute (12); erreko duzu (5); erreko ez (5); erreko nuke (4); erreta dago (8); erreta daude (4); erreta dauka (4); erreta eta (5); erreta hil (12); erreta hil ziren (5); erreta zegoen (10); erretako oparia (17); erretako oparia da (8); eta aldarean erreko (6); eta errea (5); eta erreak (4); eta erreko (5); eta erreta (9); eta erretako (8); etxeak erreko (5); gainean erreko (4); gorputza errea (6); gorputza errea izan (4); guztiak erreta (5); haize erreak (4); haragi errea (9); haragi errearen (11); jakingurak erreta (5); jaunaren ohorez erretako (18); labean erretako (8); liburu asko erretakoa (5); ohorez erretako (30); ohorez erretako oparia (17); oilasko errea (9); ondo errea (5); pazientziak errea (12); sagar erreak (4); suak erreta (5); sutan erreko (8); urdai errea (4); zigarro bat erreko (4)

autobus bat erretzea (5); auzia eta erretzea (8); bat erretzea (14); bat erretzea egotzita (4); bat erretzeagatik (5); bat erretzeko (16); da erretzea (7); dago erretzea (4); erretzea debekatu (18); erretzea debekatu du (6); erretzea debekatua (4); erretzea debekatuko (7); erretzea debekatuta (7); erretzea debekatzeko (4); erretzea debekatzen (11); erretzea debekatzen duen (4); erretzea egotzita (4); erretzea eta (17); erretzea galarazi (5); erretzea galarazita (4); erretzea galaraztea (6); erretzea zela (4); erretzeak ez (4); erretzeak sortzen (5); erretzeak sortzen duen (4); erretzeari ekin (7); erretzeari utzi (19); erretzeari utziko (4); erretzeari uztea (5); erretzeari uzteko (17); erretzeari uzten (7); erretzeko agindu (8); erretzeko agindu zuen (4); erretzeko agindua (5); erretzeko baimena (5); erretzeko debekua (7); erretzeko erabiltzen (4); erretzeko ere (6); erretzeko eskatu (6); erretzeko eta (8); erretzeko gogoa (12); eta erretzea (10); eta erretzeari (5); eta erretzeko (18); eta gasa erretzeak (4); eta intsentsua erretzeko (4); eta jatetxeetan erretzea (4); etxea erretzea (4); ez erretzea (9); ez erretzeko (17); gasa erretzeak (4); gasa erretzeak sortzen (4); hura erretzeko (4); intsentsua erretzeko (15); jatetxeetan erretzea (5); lantokian erretzea (6); lantokietan erretzea (5); leku publikoetan erretzea (18); ohorez erretzeko (9); publikoetan erretzea (19); publikoetan erretzea debekatu (8); sutan erretzeko (4); tabakoa erretzea (21); tabakoa erretzea debekatzen (4); tabakoa erretzeko (4); tabernetan erretzea (5); zaborra erretzeko (4); zigarro bat erretzeko (4)

ari zen erretzen (4); artean erretzen (5); asko erretzen (5); baino gehiago erretzen (4); bakarrik erretzen (5); barrena erretzen (6); barrua erretzen (4); bat erretzen (84); bat erretzen ari (21); bat erretzen du (4); bat erretzen zuen (4); batean erretzen (8); begiak erretzen (16); belarra erretzen (4); berriro erretzen (4); bezala erretzen (12); da erretzen (6); du erretzen (6); dut erretzen (13); edo erretzen (5); erdia erretzen (4); ere erretzen (10); erraiak erretzen (4); erretzen ari (178); erretzen ari da (5); erretzen ari den (10); erretzen ari dira (6); erretzen ari nintzen (4); erretzen ari zela (14); erretzen ari zen (46); erretzen ari zirela (7); erretzen ari ziren (34); erretzen baitu (4); erretzen baitzituen (4); erretzen da (8); erretzen den (11); erretzen denean (15); erretzen dira (10); erretzen diren (7); erretzen ditu (7); erretzen dituen (6); erretzen dituzte (18); erretzen dituzten (10); erretzen du (33); erretzen duen (18); erretzen dut (11); erretzen dute (18); erretzen duten (7); erretzen duzu (9); erretzen edo (6); erretzen egon (6); erretzen ere (7); erretzen eta (40); erretzen ez (26); erretzen ez dutenek (4); erretzen harrapatu (4); erretzen hasi (30); erretzen hasi naiz (4); erretzen hasi zen (10); erretzen hasiko (4); erretzen hastea (4); erretzen hasten (4); erretzen ikusi (8); erretzen ikusten (6); erretzen jarraitu (8); erretzen jarraitu zuen (5); erretzen nau (5); erretzen ninduen (4); erretzen nuen (7); erretzen segitzen (4); erretzen zegoen (4); erretzen zen (7); erretzen zidan (7); erretzen zion (11); erretzen ziren (7); erretzen zituen (21); erretzen zituzten (13); erretzen zizkion (7); erretzen zuela (8); erretzen zuen (50); erretzen zuen bitartean (6); erretzen zuten (25); eta erretzen (41); eta erretzen ari (7); eta intsentsua erretzen (6); eta tabakoa erretzen (4); eta zigarroak erretzen (6); etxea erretzen (5); etxeak erretzen (12); ez du erretzen (5); ez dut erretzen (13); ez zuen erretzen (6); gabe erretzen (8); gazteak erretzen (6); gehiago erretzen (14); gehiegi erretzen (6); gutxiago erretzen (5); hartan erretzen (5); haxixa erretzen (5); intsentsua erretzen (23); kalamua erretzen (5); labean erretzen (4); liburuak erretzen (5); marihuana erretzen (4); mihia erretzen (4); nola erretzen (5); pipa erretzen (25); pipa erretzen ari (5); porroak erretzen (4); puru bat erretzen (5); purua erretzen (9); puruak erretzen (11); suak erretzen (5); sutan erretzen (21); tabakoa erretzen (24); tabakoa erretzen ari (4); zen erretzen (7); zigarreta bat erretzen (11); zigarreta erretzen (7); zigarretak erretzen (10); zigarro bat erretzen (28); zigarro erretzen (14); zigarroa erretzen (26); zigarroa erretzen ari (9); zigarroak erretzen (22); ziren erretzen (5); zuen erretzen (9)

bat erretzera (12); erretzerik izango (4); eta erretzera (5); zigarro bat erretzera (10); zigarroa erretzera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus