Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekete iz karlisten erakunde militarreko kidea.

Frecce neri italiarrak eta Nafarroako IV. Brigadako erreketeak hogeita bederatziaren eguerdi aldean sartu ziren herrira.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.

Erreketeak Nafarroatik sartu zirenean, aitaren batean iritsi ziren gure auzora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Hiru errekete heldu ziren, fusilak eskuan urduri.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

Aurrena zetorrenak erreketeen txapel gorria janzten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Horrela inguratu ginen arrats batean, lau hankatan makurturik, sasi eta lokatz artetik, erreketeen kanpamendura.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Ezertaz ohartu zirenerako erreketeen fusilamendu-pelotoi bat zuten aurrean.  Berria - Kultura   2004-02-01

Txatoren aita erreketeetan ibilia zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Erreketekoak zirela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Goizeko ordu biak zirela, erreketez betetako kamioia iritsi zen.  Berria - Harian   2006-04-14

Caparroson, irakasle naizen herrian, 80 herritar fusilatu dituzte erreketeek.  Berria - Kultura   2006-04-01

1936ko kolpisten oinordeko politikoek XXI. mendean erreketeen laguntza izanen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Hiru erakunde tradizionalista sortu zituzten karlismoaren mistikarekin: errekete auxiliarrena, margaritena eta pelaioena.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.

Atzetik guardiako erreketeak zetozela ohartu ginenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

Diktadorearen guardia pertsonala nafar erreketeek osatuko dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

Errekete talde handiak etzaten ziren bazterretan atseden bila.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus