Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

errekor 1 iz norgehiagoketetan, lehiaketetan, kiroletan eta kidekoetan, lortu den emaitza hoberena. ik marka 7.

Errekorra lortzeko ahalegin ludiko batean. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 219. orr.

Bi fotoi gurutzaturen teleportatze distantzian errekorra lortu du Austriako zientzialari talde batek. Berria - Gaiak   2004-08-19

Naroa Agirrek pista estaliko errekorra berreskuratu du. Berria - Kirola   2004-01-10

Hungariako hiriburuan, Budapesten, 8,48 metroko garaierara ailegatu zen Danubio ibaia; 2002ko uholdeetako errekorra gainditu zuen. Berria - Mundua   2006-04-05

Azken jardunaldian munduko bi errekor ondu dituzte, bizkarka 200 metroetan, mutiletan, eta 4x100 estiloetan. Berria - Kirola   2004-10-13

Munduko errekorra hautsi zuen harea pila baten azpian bizirik lurperatua agoantatzen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 171. orr.

Shobukhovak pista estaliko 3.000 metroko errekorra apurtu du. Berria - Kirola   2006-02-18

Errekorren norgehiagoka erabatekoa izan zen hura. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 401. orr.

Merkataritza defizitaren beste errekor bat. Berria - Ekonomia   2004-12-15

Chambersek 25 urte ditu, eta Europako errekorra du 100 metroetan, 9'87 segundorekin. Berria - Kirola   2004-02-25

Thailandian, zeinak 1985 eta 1994 bitartean munduko hazkundearen errekorra izan baitzuen, [...]. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 121. orr.

Telebistako esatariak komentatuko zuen kirol haren jatorria tren batean zegoela eta errekorra sortzaileak berak zeukala oraindik ere. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 12. orr.

Atzoko denborarik onena errekor horretatik segundo bat baino gehiagora gelditu zen. Berria - Kirola   2004-05-08

Errekorra oraingoz, diotsot, Ines Pedrosak dauka. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 288. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Petrolioa errekor historikotik gertu. Berria - Ekonomia   2006-04-11

Errepideko lasterketan eta ibilketan orain artean erabiltzen zen marka onenaren ordez, errekor ofizialak izango dira. Berria - Kirola   2004-01-02

Zure izena egunkarietan azaldu zen munduko errekor berria hautsi zenuenean? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 180. orr.

Hortxe zegoen jolasaren mamia: zenbat eta kristalean gorago jo, orduan eta gaindiezinagoa errekorra. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 12. orr.

Garaiko errekorra. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 97. orr.

Bera da munduko errekorra ondu duen igerilaririk gazteena. Berria - Kirola   2004-08-10

Iruditu zitzaidan postrea amaitu baino lehen buka nezakeela gurutzegrama hura, nire betiko errekorra horrela hautsiz lehenengo aldiz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 93. orr.

Mailu-jaurtiketako munduko errekorra -gizonezkoetan-. Jon Alonso   «Euskal karma» - 87. orr.

Filchen bulegotik zigorrik gabe alde egitea nolabaiteko errekorra izango zen, ziur asko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 111. orr.

Hemezortzi urterekin ezkondua eta hogeita birekin dibortziatua, sekulako errekorra. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 363. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errekor festa. Berria - Kirola   2006-01-24

Kantitatez, errekor-libururako baizik ez du balio. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aspaldi honetan salmenta errekor guztiak hautsi eta fenomeno sozial bilakatzen ari den liburuaren egilea.Zuzengune horretan hautsi dira azken urteetan txapelketako abiadura errekor gehienak. Berria - Kirola   2004-06-06

Loris Capirossiren pista errekorra segundo eta laurden batean hobetu zuen. Berria - Kirola   2006-04-09

Cipollinik Bindaren etapa garaipen errekorra zena are urrunago utzi nahi duelako. Berria - Kirola   2004-05-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus