Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

erretzaile (orobat erretzale g.er.) 1 iz tabakoa edo kidekoak erretzen dituen pertsona.

Erretzaileen artean 22 aldiz handiagoa da biriketako minbizia izateko arriskua. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ezaguna da amerikar gehienek erretzaileei dieten ezinikusia. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 58. orr.

Erretzaileak poztuko dira, tabakogileen akziodunak ez hainbeste. Berria - Ekonomia   2006-02-01

Erretzaileok gero eta piztia bakartiagoak bilakatzen ari gara azken bolada honetan, galtzeko zorian dagoen espeziea, bitxikeria zoologikoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

Bi ordu erre gabe egotea gehiegi da erretzaileentzat. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Goiko zatia erretzaileentzat eta behekoa erretzen ez dutenentzat. Berria - Harian   2005-12-31

Bertan, erretzaileek lasai demonio erre dezakete, ingurukoen begirada erasokorrik nozitu beharrik izan gabe. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 59. orr.

Hala, bada, umetatik izan naiz erretzaile. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 101. orr.

-Aizu, jauna; bagoi hau erretzaile ez direnentzat da. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 191. orr.

Emakume handi bat zen, erretzailea garai hartarako, zigarroa beti ezpain-ertzean; hamar seme-alaba izan eta alabak umetan neskame bidali behar izan zituen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 14. orr.

Esaten nien nola ni neu ere erretzailea nintzen, eta tratu bat egin genezakeela, egunero zigarro bat gutxiago errez eta kontsumoa, apurka, erdira jaitsiz, gero beste erdira eta beste erdira, ohitura txar hura errotik kendu arte. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 101. orr.

Boz bat, hortzik gabea eta marrantatua, lau zigarro paketeren erretzailearena bezain, anaiari galdezka: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 342. orr.

Ardo koloreko besaulki batez oroitzen nauk, erretzaileen gelan egoten baitzen. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 127. orr.

Orain arte ondo konpondu gara erretzaileen guneetan. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Gizona ez da edatuna, baina maite du noizean behin pattar on bat, erretzaile izan gabe bazkalosteetan tabakoa erretzea gogoko duen zio berarengatik; plazer hutsagatik. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 207. orr.

Bagoia ez erretzaileentzakoa zen eta Veronicaren ondoan eseri zen emakumeak lau hatzekin zigarro bat sustengatzen zuen arren, zigarroa itzalita zegoen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 207. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kazetari burua zen Farr jauna, takigrafo trebea, erretzaile amorratua, edale garratza. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 176. orr.

Erretzaile porrokatua izan arren, ez zuen nire aitaren aurrean, ordea, zigarrorik ateratzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 429. orr.

Ez erretzetik erretzaile konpultsiboa izatera pasa zen Julia oso denbora gutxian. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 110. orr.

12:00ak jotzearekin batera, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, erretzaile bakan batzuk irten ziren zigarroa erretzera. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Erretzen hasteko batez besteko adina 13,1 urtekoa da, 14 urte betetzerako mutilen %4 eta nesken %7 ohiko erretzaile dira. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere eskuek erretzaile keinu bat egin dute. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 112. orr.

2000-2001ean, Hegoaldean, %50,6ek tabakoa erretzen zuten: gizonetan %33,3 eta emazteetan %24,4; 25 urtetik 34erainokoetan dugularik erretzaile kopuru handiena. Herria   2003-01-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inguruetako xelebre guztiak hurbildu zitzaizkidan, hala marihuana-erretzaileak nola burutik nahastutakoak edo salgai zeuden aldizkarietan orripasa bat egiten uzteko eskatzen zidaten eskale edo eskaleondoak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 237. orr.

Haxix erretzaile madarikatu horrek zoramena eman dik oinordetzan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 151. orr.

Basotik datorren arrotza, zikina, gaizki jantzia, pobrea, gaiztoa, herriko umeak beldurtzen dituena, lapurra, triperoa, mozkorra, pipa erretzailea, eta betiere ikazkina. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 166. orr.

Zarandona txapelduna harmailean zegoen eta haren janzkera deportiboak kontraste bitxia eragiten zuen inguruan zituen puru-erretzaile gorbatadunen alboan. Josu Landa   «Odolbildua» - 155. orr.

Puru erretzaile batek eduki behar dituen tresna sofistikatuak -purua moztekoa, supizteko egokiak, larruzko toxak... Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 55. orr.

Beatlesak, Bob Dylan, Joan Baez, Simon and Gardfunkel, eta beste hainbeste; haietarik anitz ziren, finean, belar-erretzaileak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 88. orr.

1991eko legeak [...] arau zorrotzak ezarri zituen indarrean erretzaile eta ez-erretzaileen guneak sortzeko gune publikoetan. Berria - Harian   2005-11-04

5 (izenondo gisa)

Salbuespena denda txikiak dira: langile erretzaileentzat gune bat egokitu ahal izango dute, betiere jendea ibiltzen den tokietatik aparte. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Ikerketaren arabera, emakume erretzaileen arriskua askoz handiagoa da: %138 eta %143 artean handiagoa. Berria - Gaiak   2004-10-27

Apaiz erretzaile amorratu batek errezuan ari zen bitartean erretzeko baimena eskatu zion behin bere gotzainari. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 178. orr.

6 adierazten dena erretzen duen pertsona.

Haragia hauta zen, Pinaki tokiko zikiro erretzaileak zuen prestatua. Herria   2004-09-23

Gorpu-erretzaileek ez dituzte emagalduok erre nahi. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 221. orr.

Hitz horietan gisulabe erretzaileak kolpez hartzen du eta suaren erdirat aurtikitzen. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 198. orr.

· 7 izond erretzen duena.

Gauza jakina da suak objektu batzuk urtu egiten dituela, beste batzuk gogortu, egosi, erre, zuritu eta belztu egiten dituela, eta norbaitek suari "zuritzaile", "beltzaile", "erretzaile", "egosle", "gogortzaile" eta "urtzaile" delako atributuak egotz baliezazkio, egia lerrake. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 130. orr.

Gure kanpalekuaren hegoaldean 3 airekok kezko zerku handi bat egin zuten, eta bonbardier taldeak, batzuk besteen ondotik, gain behera sartzen ziren, eta beren fozforadun bonba erretzaileak botatzen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretzaile amorratua (4); erretzaile ez (10); erretzaile kopurua (4); erretzaile porrokatua (4); erretzailea naiz (4); erretzaileak dira (3); erretzaileak eta (3); erretzaileak ez (3); eta erretzaile (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus