Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

eskizofreniko 1 izond eskizofreniarena, eskizofreniari dagokiona.

Lobulu frontalen jarduera gehiegizkoek edo patologikoek eragiten zizkietela gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

Komisarioak ondo gogoan du Linoren berria eta ezkonberri eskizofrenikoena orrialde berean irakurri izana. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 71. orr.

Besteak ostera, emakumezkoak, bere pertsonalitatea Paulova dantzariarekin nahasten zuen tartekako brote eskizofrenikoetan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 71. orr.

Ohartu zen bere ohiko estiloa mutazio mingarria jasaten ari zela, ia eskizofrenikoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 177. orr.

Maniako, depresibo, neurasteniko, paranoiko, eskizofreniko eta egoista batekin ezin dut iraun: banoa. Itxaro Borda   «%100 basque» - 157. orr.

2 (izen gisa)

Horietako batzuk larridura eta depresioak joak ziren, beste batzuk eskizofreniko kronikoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urteko berririk bitxienetakoa izan zen hura, inondik ere, hiriko katedral nagusian gotzainak esposatu zuen eskizofreniko bikote baten ezkontza iskanbilatsuarekin batera. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus