Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuin iz 1 so egilearen bihotzaz bestaldeko aldea. ant ezker.

Urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.

Eta ezkerra eta eskuina ez dira inoiz bat izaten, ezta futbolean ere -aurrera egin zuen amak, amonaren argudioan oinarriturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 48. orr.

Ez ote naiz, bada, ni Ninibe handiaz errukituko, non ehun eta hogei mila gizaki baino gehiago bizi diren, eskuina ezkerretik bereizten ez dakitenak, eta non ezin konta ahala abere dagoen?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 167. orr.

Arkupea ere, [...] mutur batetik bere luzera osoan ikusita, apurka-apurka konoaren punta zorrotzeraino estutzen da, sapaia zoruarekin eta eskuina ezkerrarekin elkarturik, konoaren mutur ilunean denak bat egin arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Gure eraikinaren eskuinean Zaandam-eko Keg enpresaren eskumendeko bat dago, eta ezkerrean zurgindegi bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

-Hemendik dela uste dut -esan zuen Hermionek, eskuinean hutsik zegoen korridorera begiratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Urrungo edo hurbilagoko zentro horretatik erabakitzen da, adibidez, zer dagoen eskuinean eta zer ezkerrean, eta erabakitzen da ez diola axola urak nondik norako bidea egiten duen, baina bai zer gelditzen den hiriburutik eskuinetara eta zer ezkerretara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Beste kaleburuan, eskuinetik, azoka-gunea eta trenbidea sumatzen ziren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

Okamendiko Villafranca agertu zait, bai eta ere, hor berean, bide bazterrean, eskuinetarik, San Felices kaperaren absidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Gure mugimenduak geldiak dira eta gure geldialdiak mugituak; guk ez dugu ez ipar ez hegorik, ez ekialde ez mendebalik; ibiltzen garenean ez dugu ez aurrera ez atzera jotzen, ez ezkerrera ez eskuinera egiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe. farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,12

Bidez eskuinera baserri zahar baten teilatu zartatua ageri zen ezpondaren goialdean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Han, ezker-eskuinera errepideak bitan banatzen zuen Highgate-ko kanposantuaren burdin hesi beltzak ageri ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Gaztelua iraganda Arando Aundi barrako bidea ezker utzirik eskuinera jo dute berrehun milioi urteko jakinduria omen daukaten iratzeetan barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Noiz jo eskuinera, noiz ezkerrera erakutsiko dizue.  Elizen arteko biblia   Is 30,21

Aurrez aurre ditu biak, Xereal egunkari atzeratuen pila ondoan, eta Xankapo eskuinerago, leihopean ia.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Bigarren kalea eskuinetara hartu eta lehenengo plazaren kantoiraino zoazte.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

Eskuinetara begiratuz, berriz, San Bizenteko elizako kanpandorrea ageri zitzaigun, puntta batean bakarrik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Atariko bulegora sartzera nindoalarik, kamioi hori batek gurutzatu du eskuinetara, Valcorneja aldera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

Iluntasuna itsasoaren ur azaleraino iristen zenean Alcatraz uharteko argiak ikusten nituen eskuinetara, eta Golden Gate zubikoak ezkerretara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Zerua urdina zen; itsasoa, eskuinetara, mugiezina, eguzkia, neure bizkarrean, urrikigabea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

-Bista eskuinetara! -esan zuen Rayk-.  Berria - Kultura   2004-06-05

Hain zuzen ere, bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera, eta, hara, gradurik gradu, eskuinetarantz makurtzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Victoria, Joseba eta Susana besotik hartuta daude, zutik, ezkerretara; gero, erdian, eserita, Redin -monsieur Nestor- eta Cesar irakasleak; hurrena, eskuineko aldean, Adrian, bera ere eserita, eta ni neu bere atzean zutik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Errepidearen eskuineko aldean, hartu behar nuen bidean, daude harri lauza batean Errolanen urratsen hatzak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Aaronen semeei ere, hurbilaraziz, eskuineko belarria eta eskuin eskuko eta eskuin oineko erpuruak odolaz igurtzi zizkien.  Elizen arteko biblia   Lb 8,24

Aitzolen aurpegia zatorkidak gogora, dena maspildua, eskuineko begia hutsik, kaperan ikusi nuen moduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Hala iruditzen zitzaidan niri behintzat eta nekez ken nezakeen hori burutik, bere eskuineko eskua arrotza zuela, besterena, txertatua-edo.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.

Eskuineko hanka atzean gelditzen zitzaion pausoa ematean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Hitz egina zidan lehenak, eskuineko besotik heldua nindukanak, mendean hartu zuen noizbait xaribari hura guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Denbora alferrik galdu genuela biok sinetsirik, antza, Errobi ibai eskuineko jatetxe batean sartu ginen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 65. orr.

Ezkerreko motorra murrizten badut, eskuineko motorraren albo ekarmena berdindu beharko dut, hegazkinak ezkerrerantz joko baitu, jakina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Bere zapatak ere, desberdinak, normala eskuinekoa eta hiru bat zentimetroko zolarekin ezkerrekoa, urdin argiak ziren, oso politak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Baina lokian eman zion, eskuinekoan -ehorzlea ezkerra delako, argitzen zuen guardia zibilak-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 395. orr.

Horman, berriz, bi margo, bi bodegoi: pitxer bat ezkerrekoan; eta fruta-mordoxka bat eskuinekoan; erdi ilunean ozta-ozta ikusgarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gabarrak Ishim ibaiaren eskuin ertzean utzi zituen tarantasa eta zaldiak, eta ziztu bizian abiatu ziren berriro ere estepako bidean aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.

Aurrealdeko eskuin gurpila matxuratu zaio zundari.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Tomek sutan ekiten dio eskuin-hegalaren aurka, Amerikaz jabetu dela-eta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.

Irkutsk hiria Jeniseiren ibaiadar horren eskuin hegian zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Orduan, tximistaren pare, zartako ikaragarri bat eman dio neskari eskuin masailean, eta, hurrena, kemen berberaz, ezkerrekoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Leloari ekin zion, oihuka, oihuen erritmoa keinu itsusi errepikatu batez markatuz, eskuin eskua ezker besondoan jarriz eta besaurrea goraka behin eta berriro katapultatuz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 20. orr.

Ezker eskuaz emakumearen eskuinari oratuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Hil aharia eta, haren odoletik harturik, igurtzi Aaronen eta beronen semeen eskuineko belarria eta eskuin eskuko eta eskuin oineko erpuruak, eta isuri gainerako odola aldare inguruan.  Elizen arteko biblia   Ir 29,20

Bi besoak agerian jarri zituen, eskuin besoa burkoaren gainean ezarrita, eta eskuin masaila eskuin eskuaren gainean pausatuta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Charlyren trufei kasurik egin gabe, amorante bati bezala itsatsi nintzaion bizkarrean, eskuin besoan tatuaturiko bihotz geziz zauritua sudurpean nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Kanoikada batek betikoz maingu utzi zion eskuin zangoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Ibai aldera abiatu ziren biak, gizonezkoa eskuin hankatik herrenka, eta emakumezkoa ezkerrekotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.

Iduri zait bazter edo eskuin so batzuk ene gainean daudela, sentimentuak asmatuz eta ikertuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

3 eskuineko eskua.

Beste eskua, Safok eskuina eta Egeak ezkerra, elkarri emana zuten, bata besteari lotuta baitzebiltzan, bizitzan ez ezik, bizitzako unerik gehienetan ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.

Jakobek bere eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru gainean, eskuak gurutzatuz.  Elizen arteko biblia   Has 48,14

Hantxe itxaron zion besteari, eskuina gerrian, ezkerra hagari helduta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 25. orr.

Partidan haren eskuina bilatuko dut, baina ezin naiz horrekin itsutu.  Berria - Kirola   2006-04-27

Zure eskuina, Jauna, / handi da eta indartsu; / zure eskuinak, Jauna, / etsaia du txikitzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 173. orr.

Istant horretan, Joxek zamarrako sakelan sartu du eskuina eta labana ia ukitu orduko ireki da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

-Bai, duela lau urte -eskuina altxatu eta urrezko eztei-eraztuna erakutsi dio Imanoli-.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 176. orr.

Horrexek galtzen nau oraindik ere: ezkerreko eskuari jaramon egin beharragatik, eskuina kemenik gabe edo desgaraiz edo brastakoan erabiltzeak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

Poliki mugitu du eskuina ere, pistola ateratzeko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Ene hitzak aditu bezain fite, zutitu zen kapitaina; paratu zuen mahai gainean ezker eskua, zeinean baitzeraman pipa; luzatu zuen eskuina; jarri zidan hura besagainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.

Bolantea ezker eskuarendako utzita, Ximurrak jarlekuaren azpira luzatu zuen eskuina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Ukitu zituen Sansonek etxeari eusten zioten erdiko zutabe biak, eskuak ipini zituen haien kontra, batean ezkerra eta bestean eskuina, eta oihu egin zuen "Hil nadila, filistearrekin batera".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.

Ezkerrak nagusi eta eskuinak laguntzaile behar dutenetan sortzen zaizkit arazoak, eskuina baldartu egiten baitzait eta kontrakarrean segitzen baitio ezkerrari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak.  Elizen arteko biblia   Mt 6,3

Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,2

4 izond eskuineko aldean dagoena.

Aldentzerakoan, Klarak esku eskuina altxatu zuen.     «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Haren esku-eskuina, felpazko eskularru batean sartua, bularra igurzten hasi zitzaidan, garbitzen ari balitz bezala, baina nik nire baitan nabaritzen nuen inoiz ez bezala berotzen ari nintzela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

Beso eskuina galdu zuen Santo Domingon, bi urte lehenago, esklaboen jazarraldietan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 195. orr.

Atzo arratsaldean, izter eskuina tiraka hasirik eta gaur gehiago, utziko dut hemen ibilaldia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 210. orr.

Emaztea, lerrako bat eginik, harri baten gainean jarririk dago, zango eskuina luzaturik txorkatila hantua dauka kondatu didate O Cebreirora heltzen ari zirela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Gure aitzinekoak gehiegi fidatu ziren, beharbada, Lege Zaharrari eta Jainko onaren... esku eskuinari!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

5 izond pertsonez mintzatuz, idazteko eta, batez ere eskuinaz baliatzen dena. ik eskuintiar.

Pertsona eskuin batek ezkerreko burmuin-hemisferioa du nagusi.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Jokalari bat eskuina bada, normala da eskuinarekin hobeto jokatzea baloia -E... ba, ni eskuina naiz -esan zion Harryk.  Berria - Kirola   2004-03-26

6 adlag eskuinetara.

Kastillan, ezker garia, eskuin garia, aurrean garia, atzean garia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Nork ikusi ditu behin ere holako bolantak suzko uhainen gainean dantzan? "Erdizka lauetan! Eskuin! Ezker! Jauzi!”.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

Bada bat beherean, zokoan eskuin, zure aintzinean; bestea lehen estaian da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Ezker ama, eskuin aita, ama isilik bezain elasturian sartua, dena zirto.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Eskuin, bere etxe xuriekin, herri bat, frango ttarroa: Arre.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Abel ikustean mugitu da, eskuin, pagadian sartu eta gailurretik aldentzen den bidexidor garbitik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 15. orr.

Hor berean, eskuin, errepidetik ehun bat metrora, iturri xuri bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.

Ezker Iruñea, eskuin Sierra del Perdón, lainoek hartua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Minutu erdi baten dudak plantatu nau hor berean eta, azkenean, eskuin hartu dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Geroztik bada beste zubi luze bat egina, "Burdin zubi" eskuin utziz Iruñerakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.

Pentze handi eder bat utzi dugu eskuin eta zuhaitzen erdian hasi gara igaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Ardi bulunbak entzuten hasi dira, larreak eskuin eta oso hurbil dituztelako seinale.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Antzoki Handiaren parean arribatu ginen, eskuin hartuz, ibaiari buruz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Zutitu denean eskuin jo du, hegian barrena lasterka.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.

Frango eskuin behatuz, horra Gainekoletako bordaldeak eta Luzaideko mendia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

7 iz Legebiltzarrean, alde ez aurrerakoia, eskuindarren multzoa.

Duela hamar urte Destra e sinistra (Eskuina eta ezkerra) liburua eman zuen argitara, bere libururik salduena izan dena, eta erreferentzia garrantzitsua izan da Italiako politikagintzan.  Berria - Kultura   2004-01-10

Txilen bi ezker eta bi eskuin daudela diote batzuek.  Berria - Harian   2006-01-17

Ezkerrak eskuinak eskaintzen ez duena eman behar du.  Berria - Kultura   2004-09-22

Hor gaindi eskuina da nagusi baina etiketak ardura agertu gabe, horrengatik ez da aise erraiten ahal hau edo hura UDF edo RPR den.  Herria   2001-03-08

Orotarat, 92 alki, eskuinak 71.  Herria   2001-03-22

Nor zen orduan gobernuan? Eskuina, dakidanez.  Herria   2001-03-22

Gérard-ek politika ez du batere jarraitzen eta ezkerreko jendea ez du hainbertze estimatzen Kattalinek betidanik eskuina arbuiatu du Sophie-ri hori ez zaio hainbertze axola bere ideiak baditu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Eskuina ez du kontuan hartu; soilik ezkerrarentzat agintzen du.  Berria - Mundua   2004-04-27

Kontutan hartu beharko da zeren Dupont-Aignan-en inguruan baitaude Europaren kontra direnak, jakobino errabiatuak, hots, eskuinaren eskuina.  Herria   2002-11-21

Eskuin espainolak eta eskuin nazionalistak baztertu zuten.  Berria - Kultura   2004-12-02

Andres Hurtado hartu zuten banderatzat gerora (oraindik orain) eskuin espainolistaren gobernuaren ganbelazale bihurtuta ikusi ditugun batzuek -batzuk besteak baino pikaroago, alde gutxirekin hala ere-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Aukera dugu eskuin abertzalekoak ez diren botoak berriro ere eskuin abertzalera joatea eragozteko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Eskuin Kristau horretako maniakoez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.

Presidentetzarako lehia irabazi zuen herenegun, Sebastian Piñera RN Berrikuntza Nazionaleko (eskuin liberala) hautagaiari nagusituta.  Berria - Harian   2006-01-17

Aurten ez da hauteskundeetara aurkeztuko eta, beraz, eskuin-zentroko hautagai bakarra Caset da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Parisen zegoen Charles X. erregea, gogoz eta bihotzez "ultra"; orain erran genezake "eskuin burukoa".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 153. orr.

Israelgo eskuina, Ariel Sharon buru, beti bere bidean aitzinatu beharrez dabila: [...].  Herria   2004-01-08

Izan ere, bi erakundeek botere handia dute eta batean zentro-ezkerra eta bestean zentro-eskuina nagusitu izan balitz litekeena da bozak berriro egin behar izatea.  Berria - Harian   2006-04-12

Neonaziak edo eskuin-eskuinekoak diren taldeak arbuiatzen dituzte gehien.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Ez da ezker edo eskuinik gelditzen munduan, txiste xoragarri horretxek erdibitzen ditu gure muinak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.

Gaur abertzalekeria kritikatzen zaio: eskuinik atzerakoienaren diskurtsoa bazkatu izana.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

8 eskuin alde ik eskuinalde.
9 eskuin ezker

Nire edari saminetik edan bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea.  Elizen arteko biblia   Mt 20,23

9a eskuin mutur muturreko eskuina.

Ezezkoa Alderdi Sozialistak, aipaturiko zentro-ezkerreko alderdietako hainbat kidek, alderdi kristauek eta eskuin muturrak eskatu zuten.  Berria - Harian   2005-06-02

Eskuin muturraren gorakada.  Berria - Mundua   2004-09-21

Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental batean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Eskuin muturreko ideologo bat zen, eta lehendakari kargua hartu bezain laster, ero arriskutsuen esku egongo omen zen gobernua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

10 ezker edo eskuin

Aspekoak bikain sakatzen du, ederki irauten dio kantxa erdiko pilota hartu-emanari eta beste inork ez bezala sartzen da airez; berdin ezker edo eskuin, berdin boleaz zein sotamanoz.  Berria - Kirola   2004-04-11

Ezker edo eskuin begia bezain zeurea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

11 ezker ala eskuin

Ezker ala eskuin, askok egiten duten oharpena: alderdieri denetz baitezpada neren hautagaiaren hola hautatzea, hori alderdi baten egitekoa denetz… Hortaz ere bada eztabada frango ez idurika.  Herria   2005-12-08

Erreka bitan banatzen bada ere, urak erabakitzen duela, eta ez guk, ezker ala eskuin, nondik eramango gaituen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Mariaren esku batek -ezker ala eskuin ezin zehaztu mezulari gazteak- krabelin zuria bota zion Kopenhageko printzeari, baina loreak zalgurdiko kristala jo, eta lurrean geratu zen maspildurik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

12 ezker eta eskuin (orobat eskuin eta ezker g.er.) ezkerrera eta eskuinera.

Ezker eta eskuin, arbola ttipi pollitak eta laster behi edo zaldi aterpe zahar baten ondotik, xaradi bat, zernahi zuhaixka sistakor elkarri lotuak daudela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Azofra bere karrika nagusi luze eta ederrarekin agertzen zait: hemen ere, etxeak eraiki dira, ezker eta eskuin, Caminoari esker.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Adiskide anitz handik joanak ziren ezker eta eskuin lantegia erre zenetik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Gorantza leunean kale hertsiaren bukaeran, zuhaitz ederrak ezker eta eskuin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.

23an ibili naiz herri horretan zer topografia mota duen jakin nahiz eta horretako kurritu naiz ezker eta eskuin, proiektu bat egiteko asmoarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.

Bertzeen oharkabean ihes egin nahi duelakoa jokatuz, burua apaldu eta urrats luzean zeharkatu nuen erredakzioa, ezker eta eskuin beldurtu antzo begiraka. harmail nagusiko berrikuntzen bigarren fasea amaituta, prentsarako gunearen ezker eta eskuin ezarri dituzten kabinak estreinatuko dituzte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Euskal-Herriko parropiez eta Iraultza handiko gertakariez zernahi lekukotasun eta argitasun bildu zuen, zernahi paper zahar miatuz ere eskuin eta ezker. 70 eta 80 hamarkadetan ezker eta eskuin, mugaz bi aldetan, hiri, herrixka edo auzo guzietan ibiliak dira, kantaldiz kantaldi. Israeldarrak, ordea, oinak busti gabe igaro ziren itsas erditik, ur-harresiak zituztela ezker eta eskuin.  Herria   2003-01-14

Burua astintzen zuen zakurrak, batera eta bestera, ezker eta eskuin, pasio animal berberaz alde bietara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

13 ezker-eskuin (orobat eskuin-ezker g.er.)

Etsaia ikusitakoan, haren aurka egiten zuen ezpata eskuan, inork atzetik jarraitzen ote zion begiratzeke eta, gehienetan, ezker-eskuin ezpataz joz, ezker-eskuin ezpataz zaurituz, bidea egiten zuen, lagunak sar zitezen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Lepoa ezker-eskuin bihurrikatu zuen, zelatari eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.  Elizen arteko biblia   Za 4,3

Ezker-eskuinetan ate nabarrak ziren eta lurrean koadrodun baldosa merkeak, koskekin batzuk, zikinune arrez beste batzuk.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ala eskuin (5); antonio carton eskuin (5); atzo eskuin (4); aurka eskuin (4); baina eskuin (12); barriolaren eskuin (4); bat eskuin (8); belarria eta eskuin (7); bere eskuin (15); blok eskuin (13); blok eskuin muturreko (13); burua ezker eskuin (16); buruari ezker eskuin (9); carton eskuin (6); da eskuin (17); da eskuin eta (9); dauka eskuin (7); dauka eskuin hankako (4); den eskuin (6); dira eskuin (10); dira eskuin eta (6); ditu eskuin (6); ditu ezker eskuin (4); du eskuin (28); du eskuin hankan (5); duen eskuin (8); edo eskuin (12); egin zuen eskuin (5); erdiko eskuin (5); ere eskuin (12)

eskuin ala (9); eskuin ala ezker (6); eskuin alboko (19); eskuin albokoa (13); eskuin albokoak (5); eskuin albokoaren (4); eskuin alde (10); eskuin aldea (5); eskuin aldean (64); eskuin aldeko (17); eskuin aldera (43); eskuin aldetik (18); eskuin begia (4); eskuin begiratu (24); eskuin begiratu du (5); eskuin begiratu zuen (10); eskuin begiratzen (5); eskuin behatu (5); eskuin belaunean (9); eskuin belauneko (8); eskuin besoa (17); eskuin besoan (4); eskuin buruko (12); eskuin burukoak (7); eskuin edo (12); eskuin edo ezker (7); eskuin eragin (12); eskuin eragin zion (5); eskuin eraginez (4); eskuin eskua (54); eskuin eskuak (17); eskuin eskuan (29); eskuin eskuarekin (7); eskuin eskuaren (4); eskuin eskuari (6); eskuin eskuaz (15); eskuin eskuko (67); eskuin eskuko eri (5); eskuin eskuko eta (7); eskuin eskuko hatz (27); eskuin eskura (4); eskuin eta (137); eskuin eta ezker (107); eskuin eta ezkerreko (4); eskuin ezker (22); eskuin hanka (12); eskuin hankako (38); eskuin hankako orkatilan (6); eskuin hankan (13); eskuin hartu (5); eskuin hegal (4); eskuin hegala (15); eskuin hegalean (52); eskuin hegalean jokatzen (4); eskuin hegaleko (43); eskuin hegaleko atzelari (6); eskuin hegaleko erdilari (4); eskuin hegaleko espainiarra (4); eskuin hegalekoa (23); eskuin hegalekoak (12); eskuin hegalera (8); eskuin hegalerako (5); eskuin hegaletik (32); eskuin hegian (5); eskuin higitu (4); eskuin higitzen (4); eskuin izterrean (11); eskuin izterreko (5); eskuin jo (5); eskuin mugitu (16); eskuin mugitu zuen (9); eskuin mugitzen (11); eskuin mugitzen zuela (5); eskuin muturra (13); eskuin muturrak (16); eskuin muturrarekin (5); eskuin muturraren (17); eskuin muturrari (6); eskuin muturrean (5); eskuin muturreko (146); eskuin muturreko alderdi (15); eskuin muturreko alderdiak (9); eskuin muturreko alderdiek (6); eskuin muturreko alderdiko (7); eskuin muturreko talde (8); eskuin muturreko taldeak (4); eskuin muturreko taldeek (6); eskuin muturrekoa (9); eskuin muturrekoak (4); eskuin oinarekin (5); eskuin oineko (8); eskuin oineko erpuruak (7); eskuin orkatila (5); eskuin orkatilan (11); eskuin sorbalda (5); eskuin ta (7); eskuin ta ezker (6); eskuin zangoa (4); eskuin zangoko (8); eskuin zein (4); eskuko eta eskuin (7)

eta eskuin (154); eta eskuin aldean (5); eta eskuin aldera (5); eta eskuin eskuko (11); eta eskuin muturrak (4); eta eskuin muturreko (12); eta eskuin oineko (7); eta ezker eskuin (27); ez eskuin (6); ezker ala eskuin (4); ezker edo eskuin (4); ezker eskuin (340); ezker eskuin begiratu (24); ezker eskuin begiratzen (4); ezker eskuin behatu (5); ezker eskuin eragin (12); ezker eskuin eraginez (4); ezker eskuin eta (8); ezker eskuin higitu (4); ezker eskuin higitzen (4); ezker eskuin mugitu (16); ezker eskuin mugitzen (11); ezker eta eskuin (43); frango eskuin (5); frango eskuin eta (4); gero eskuin (4); gero ezker eskuin (4); gorputzaren eskuin (4); haren eskuin (7); hartu zuen eskuin (7); ibaiaren eskuin (8); izanen da eskuin (4); izquierdo eskuin (4); jose izquierdo eskuin (4); le pen eskuin (4); lizarrako eskuin (4); nire eskuin (7); pen eskuin (4); portlandeko eskuin (7); taldeko eskuin (4); vlaams blok eskuin (11); zein eskuin (4); zelai erdiko eskuin (5); zen eskuin (10); zituen eskuin (5); zituen ezker eskuin (4); zuen eskuin (34); zuen eskuin eskuko (4); zuen eskuin hankako (4); zuen ezker eskuin (5)

baina eskuina (5); bere eskuina (4); du eskuinak (6); esku eskuina (4); eskuina ere (5); eskuina eta (18); eskuina eta ezkerra (6); eskuina ez (6); eskuinak eta (5); eskuinak ez (6); eskuinaren aldetik (5); eskuinaren arteko (7); eskuinaren esku (6); eskuinaren eta (12); eskuinaren eta ezkerraren (4); eskuinari aurre (4); eskuinaz eta (5); eta eskuina (18); eta eskuinak (8); eta eskuinarekin (4); eta eskuinaren (21); eta eskuinaren arteko (7); eta eskuinaz (6); eta zentro eskuinak (4); ezkerra eta eskuina (4); ezkerra eta eskuinaren (4); hauteskundeetan eskuinak (4); nafarroako eskuina (4); nafarroako eskuinak (6); zentro eskuinak (10); zentro eskuinaren (6); zuen eskuina (4); zuen eskuinak (4); zure eskuina (5); zure eskuinak (4)

bat eskuinean (4); bata eskuinean (4); bata eskuinean eta (4); bere eskuinean (8); du eskuinean (4); eseri nire eskuinean (4); eskuinean dagoen (4); eskuinean edo (4); eskuinean edo ezkerrean (4); eskuinean eserita (5); eskuinean eta (25); eskuinean eta bestea (7); eskuinean zegoen (7); eta eskuinean (21); ezkerrean eta eskuinean (5); haren eskuinean (4); nire eskuinean (15); zuen eskuinean (4)

ala eskuineko (4); ala eskuinekoa (4); bat eskuineko (9); behar duenaren eskuineko (4); bere eskuineko (17); bere eskuineko eskua (5); da eskuineko (7); du eskuineko (7); duen eskuineko (5); duenaren eskuineko (4); duenaren eskuineko belarria (4); edo eskuineko (7); ere eskuineko (5); eskuineko ala (8); eskuineko ala ezkerreko (8); eskuineko aldea (10); eskuineko aldean (22); eskuineko alderdi (14); eskuineko alderdia (7); eskuineko alderdiak (10); eskuineko alderdiek (6); eskuineko alderdien (7); eskuineko alderdiko (13); eskuineko aldetik (8); eskuineko begia (12); eskuineko begiaren (4); eskuineko belarria (10); eskuineko belarria eta (7); eskuineko belaunean (4); eskuineko besoa (31); eskuineko bi (16); eskuineko ertzean (4); eskuineko esku (5); eskuineko eskua (58); eskuineko eskuak (5); eskuineko eskuan (24); eskuineko eskuarekin (10); eskuineko eskuaz (16); eskuineko eskuko (6); eskuineko eskutik (4); eskuineko eta (9); eskuineko eta ezkerreko (6); eskuineko gobernuak (8); eskuineko gobernuaren (4); eskuineko hainbat (4); eskuineko hanka (16); eskuineko hankan (5); eskuineko hatz (4); eskuineko hautagai (6); eskuineko hautagaia (6); eskuineko hautagaiak (5); eskuineko indar (4); eskuineko indarrek (7); eskuineko izterra (4); eskuineko izterrean (8); eskuineko koalizioko (5); eskuineko masaila (4); eskuineko murrutik (4); eskuineko oina (8); eskuineko politikari (4); eskuineko saihets (4); eskuineko saihetsa (5); eskuineko saihetsean (4); eskuineko sorbaldan (5); eskuineko ur (4); eskuineko xoko (6); eskuinekoa dela (5); eskuinekoa eta (7); eskuinekoak dira (4); eta eskuineko (91); eta eskuineko besoa (5); eta eskuineko eskua (4); eta eskuineko eskuan (4); eta eskuineko eskuaz (4); eta eskuineko izterra (4); eta eskuinekoa (6); eta eskuinekoan (4); eta eskuinekoaz (4); ez eskuineko (6); ezker eskuineko (10); ezker eta eskuineko (5); ezkerreko eta eskuineko (9); haren eskuineko (6); ibaiaren eskuineko (6); izan eskuineko (5); izan eskuineko ala (5); mutur eskuineko (12); nire eskuineko (6); ump eskuineko (5); zein eskuineko (7); zen eskuineko (10); zentro eskuineko (32); zentro eskuineko koalizioko (5); zeukan eskuineko (6); zuen eskuineko (17); zuten eskuineko (4)

edo eskuinera (9); erdian eskuinetik (6); eskuinera begira (4); eskuinera begiratu (4); eskuinera egin (10); eskuinera eta (17); eskuinera eta ezkerrera (6); eskuinera jo (10); eskuinera jokatu (4); eskuinera sortzen (4); eskuinetara hartu (4); eskuinetara jiratu (5); eskuinetik eta (8); eskuinetik ezkerrera (20); eta eskuinera (24); eta eskuinetara (13); eta eskuinetik (11); eta eskuinez (5); ez eskuinera (5); ezker eskuinera (5); ezkerrera edo eskuinera (5); ezkerrera eta eskuinera (11); ezkerretik eskuinera (58); ezkerretik eskuinera eta (5); ezkerretik eskuinera sortzen (4); ezkerretik eskuinerako (7); ezkerretik eskuinerat (8); ezkerretik eta eskuinetik (6); perpausak ezkerretik eskuinera (4); zuen eskuinetik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus