Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxekoandre (ETCn 2.701 agerraldi; orobat etxeko andre ETCn 255 agerraldi eta etxekandre ETCn 14 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian etxekoandre agertzen da) 1 iz etxeko jaunaren emaztea.

Ni, etxekoandre, Karakulianbro erraldoia nauzu, Malindrania uharteko Jauna, ezohiko borrokan Don Kijote Mantxakoak bentzutu nauena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

Zaldun batzuetatik besteetara doan aldea ikusi dezazun, esan dizut hau guztia, etxekoandre.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.

Emazterik ezean, neskatikoa zen, bere 13 urtetan, Garrüzeko etxekoandre.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

-Hurrengoa arte, etxekoandre, eta eskerrik asko -hots egin zioten Ligugnanakoek ate alartzetik-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.

Misterio hutsa da nor izan zitekeen neskame lorezale hori, Marie-Émilie Coulomb Etxauzeko etxekoandrearen ganberako neskame hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.

Kantoiaren bueltan bizi den begirada gozoko etxekoandrea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

Nola gogoratu dezakezu hori, etxekoandre?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

-Jainkoak egunon, etxekoandre!  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 34. orr.

Bi emakumeak gosaltzera jaitsi zirenean, burruntzalia pertza batean sartu, eta txokolatea katiluetan banatzen ari zen ostatuko etxekoandrea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Benta bateko etxekoandrea naiz, hiru bat orduko bidea dut haraino, eta denbora doia gelditzen zait kanpaiek Jainkoaren eguna bukatu dela adierazi bitartean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

Hoteleko etxekoandreak prestatu didan iratzargailuak ohetik punpeka jalgiarazirik, banoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Irekitzen dio etxekoandreak atea, eta mutilak azaltzen dio motorrez zihoala istripu izan eta min hartu duela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Etxekoandreak ardo xuri bat atera zigun.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Etxekoandrea emakume ilebeltz, azal zuriko bat zen, aurpegia ia perfektua zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Etxekoandrea bere zopa-katiluaren aurrean eseri zen; gonbidatuari etxeko jaun-andreen erdian jartzeko eskatu zioten, eta zerbitzariak ezpainzapiak lotu zizkien haurrei lepo inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

Etxeko jauna, etxekoandrea eta inudea lasterka joan ziren kolonia-uraren bila, eta Txitxikov alde guztietatik garbitzen hasi ziren hirurak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Etxekoandrearen senarra astakirten bat denez, zilegi zaie bi maitaleei ezkontzaz kanpoko harremana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Kafe bat eskatu nion etxekoandreari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Etxekoandreari lotarakoak egiten laguntzera joan zenean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 352. orr.

Egunez etxekoandreak eltze artean lanpetuta ibiltzen dira, baina ilunabarrean askotan agertzen zitzaizkion Taibeleri lagunak berriketan aritzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Etxekoandreak azaldu zidan ura garbi irten artean eduki behar nuela iturrian.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 46. orr.

Etxekoandreak Frantzian lau ordu ematen zituen egunero sukaldean, 1950 urtean; egun, ordubete eskas.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Etxekoandreen elkarteek Marta dohatsua dute zaindari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Sinets iezadazu etxekoandre eder horrek, zorionez beterik zaudela, zure gaztelu honetan niri ostatu eman didazulako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 54. orr.

Gaur goizean, gazteen hondakinak aurkitu dituen etxekoandre gajoak zalantza egin du: DYAkoei ala ALFUSekoei, ez daki nori deitu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

Hona hemen gure arteko etxekoandre klasiko ganoradun batek, oro har, familiaren elikadura dela eta, izan dituen zereginak: [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Izan ere, gozoa zen pastela, eta are gozoagoa iruditu zitzaion etxekoandre zaharrarekin izaniko iskanbila eta tirabiraren ondotik. haserre bizian ziren norbait ausartu izanaz beren etxekoandre bertutetsuari makurrik egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Bazen han etxekoandre ospetsu bat, eta bere etxean bazkaltzera sarrarazi zuen Eliseo.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,8

Ahal bezain lasai gosaltzen ari ziren tabernako etxekoandre jatorrari esker.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 178. orr.

Nabari zen etxekoandre maratzak zirela eta bazekitela gauzak ondo antolatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Okinekin batera, inguruetako obretako langileak, gudarosteko gudariak eta etxekoandre goiztiarrak ere joaten ziren iturri beretara.  Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

Lehenagotik ere ez zeukan fama on-onik etxekoandre alargun hark.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Atalasera agertu emakumeak iduritzenago zuen etxekoandre lanpetua, nik gogoan erabili bezalako sorgin, igarle edo belagilea baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Oso etxekoandre garbi eta txukuna zen, eta hori biziki estimatzen zen herrian.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Ostatuko indiar etxekoandre txirikorda belzdunak ikerlariak ginela uste zuen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Brooklyngo etxekoandre ezkondu zoriontsu bat bi umerekin eta beharbada beste baten esperoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Itxura guztien arabera, egundoko etxekoandre puska omen du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Juliak eta biek beti agertu izan zuten harrotasun pixka bat beren ahizpa serio eta etxekoandre-itxurakoaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.

-Horixe, noski, hitz egin dezagun tximino horretaz -erantzun zion neskame-etxekoandreak, haserretzeko beti prest-, a zer galera betiko galduko balitz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Etxekoandre jendea imajinatzen nuen nik entzule, gure ama tarteko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus