Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faltatu, falta, faltatzen da ad falta izan.

Igeldoko On Migel faltatu zenean, Pedro bere anaiak jarraitu zuen lan berean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 41. orr.

Gero, etxetik alde egin behar izan nuenean, ez zait txakurrik faltatu izan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Aspaldikoa eta barnakoa dela heien planta trixtearen erroa, baitezpadako gauza zerbait zakotela faltatu haur edo gazte denboran.  Herria   2002-10-10

Gutxi faltatu omen zitzaion beste aldetik ateratzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Jean-Michel Iturria urruñar gaztea, 33 urte, bere etxetik batere funtsik gabe faltatua otsailaren 28-an eta nihun etzena ageri, igandean atxeman dute Ibardingo alde hortan.  Herria   2003-03-27

Ahantzi gabe Mayi, bere andrea, segur sustengu paregabea agertu zaiona eta borondate onarekin onetsi duena bere senarra etxetik maiz faltatzea, bertzeen zerbitzuko.  Herria   2004-04-15

1995-an egina izan den erreferendoman partida galdu du berrogoi-ta bi mila botz faltaturik.  Herria   2001-01-18

Algerian badira 31 europear faltatuak.  Herria   2003-05-01

Ez zitzaizkigun berrogeita hamar metro ere faltatuko beheko bihurgunera iristeko, eta hara non aurreratzen gaituen Joxe Marik, etxekonekoak, bizikletan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Etzako lana faltatuko Blair gobernu buruari, ez baitzituen alabainan arras beteak duela lau urte hitzemanak oro eta botz aldi huntan ere baitu frango hitzemanik.  Herria   2001-06-14

Buruari oxigenoa faltatuko balitzaio bezala da.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat faltatu (3); bat faltatu (3); faltatu da (4); faltatu da (4); faltatu dira (3); faltatu dira (3); faltatu izan (3); faltatu izan (3); faltatu zitzaidan (3); faltatu zitzaidan (3); faltatua zen (3); funtsik gabe faltatua (3); gabe faltatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus