Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

fededun 1 izond fedea duena; kristau fedea duena.

Bazen Jopen emakume fededun bat, Tabita izenekoa. Elizen arteko biblia   Eg 9,36

Fabrikak eta meatzeak izan arren, euskaldun fededun iraun zuen Itsasondok, onerako nahiz txarrerako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 56. orr.

Euskaldun fededun xumeren kaltetan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 89. orr.

Gauza bati erreparatu izan diot maiz: jende fededunak irri egiteko duen manerari. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 183. orr.

Ateo fededunek gauza ontzat daukate izatea, esistitzea, teologoek bezal-bezalaxe. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 57. orr.

Sinbologia femeninoa omen dute oinetakoek Freud, Jung eta beste sikoanalista fededun askok diotenez. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 97. orr.

Eta anarkista fededun bat bere ideien gezurpean harrapatzea ez da gauza zaila. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 277. orr.

Fededuna zen, eta sinesmenari tinko eusten zion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 184. orr.

Gu fededunak eta kristauak gara. Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Euskaldun gazteen egitekoa, egundaino bezala, euskaldun eta fededun irautea zen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 105. orr.

-Ez ginan zuhurregiak, atzerakoiegiak, fededunegiak? Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 142. orr.

2 (izen gisa)

Fededun edo fedegabe, aberats edo erromes, herritar edo atzerritar, denen egitekoa dela bakea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 139. orr.

Zergatik Frantziako kardinale, apezpiku, apez eta fededun gehienek erregeen, enperadoreen, edozein buruzagiren baitan ezartzen duten itsutuki beren fede osoa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 51. orr.

Fededun eta profeten odola isuri zuten. Elizen arteko biblia   Ap 16,6

Lourdesera, kontsultatu dudan Philipe Aziz-en liburuak dioenaren arabera, hiru milioi fededun etortzen dira urtero, osasun bila. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 70. orr.

100 milioi fededun baino gehiago dituen erlijioa. Berria - Kirola   2004-11-20

Egun hauetan, fededun edo fedegabe, aberats edo erromes, herritar edo atzerritar, denen egitekoa dela bakea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 139. orr.

Eri den fededun bati komunioa eraman diot. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 38. orr.

Siria, Persia, Armenia edo Egiptoko fededun asko Nestorioren edo monofisiten kide bihurtu ziren. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 181. orr.

3 (izenondoekin)

Fededun suharrak baitziren eta bihotz onekoak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 75. orr.

Esanekoa zen, xaloa, zintzoa eta fededun sutsua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 60. orr.

Maritain, Bernanos, Mauriac, Mounier, Congar, Journet edo don Sturzo bezalako fededun ausart batzuk. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 164. orr.

Tomista momifikatu edo fededun inoxent baten argumentuak ez zaizkit aski. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 43. orr.

Euskalzale suharra, mendigoizale hauta, fededun jarraikia, Seaska eta Ikastolen sustatzaile handia... Herria   2005-09-15

Fededun laikoena. Herria   2005-07-21

4 (hitz elkartuetan)

Fededun-elkartearen bizimodua. Elizen arteko biblia   Eg 2,43 tit

Gutxitan ikusi da fededun-kongregazio bat aitorlekuan sartzeko gu bezain penatua. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 158. orr.

Koranean ere, judu eta kristauekin batera, sabatarrak fededun talde gisa aipatzen dira. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 249. orr.

Fededun fama zeukan herri batentzat. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 163. orr.

Euskaldun buraso langile fededun odola. Herria   2001-11-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus