Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

formatu2 (orobat formato) 1 iz argazkien, margolanen eta kidekoen luze-zabalak.

Bi parametrok definitzen dute formatua: irudiaren tamaina absolutuak eta haren neurri nagusien tamaina erlatiboak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 138. orr.

Aspaldi honetan formatu handiko argazkiekin dabil lanean. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 122. orr.

Lehenbailehen jakin behar dugu zein izango den erabiliko dugun formatua: kartela, iragarkia prentsan (orrialde erdikoa ala bazter batean azalduko den modulu parea?), pegatina bat... Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 51. orr.

Bat-bateko argazki ugari ere egin ditu, 35 milimetroko formatuan eta mota guztietako giro, lagun eta egoeretan. Berria - Kultura   2004-04-09

A4 formatuko orri pila handi izugarri bat luzatu zidan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 31. orr.

Fitxen formatoa neurtu, beraz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 349. orr.

2 tamaina.

Formato txiki eta ertaineko estrukturak egin ditu, alanbre, aluminio eta pinturarekin. Berria - Kultura   2004-09-19

Formatu txikiko obra ezezagunak bildu ditu 'Divertimento' erakusketak Txillida-Leku museoan. Berria - Kultura   2004-04-29

Gaur estreinatuko du Bilbon 'Kaputen kanta' formatu txikiko musikala. Berria - Kultura   2004-10-26

Izan ere, formatu askotako antzezlanak izango dira ikusgai. Berria - Kultura   2004-05-20

3 filmez mintzatuz, zabalera.

Formatua: 35 mm, koloreetan. Berria - Harian   2005-05-17

1932. eta 1935. urteen artean 16 milimetroko formatuan eta minutu erditik 30 minutura arteko iraupeneko bobinetan, gizakiaren eta animalien jokabidea ikertu eta filmatu zuen Laburuk. Berria - Kultura   2004-07-24

4 liburuez mintzatuz, forma.

Apal bakoitzak formato berdineko hogeita hamabi liburu dauzka. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 58. orr.

Zortziko formatoan inprimaturiko ale bat zen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 238. orr.

5 (informatikan)

Maikak kopiatu-kolatu zituen eta "word" formatuan pasarazi-eta, bere disketan grabatu. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 184. orr.

Jende askok Word formatua erabiltzen du artxiboak bidaltzeko. Berria - Gaiak   2004-04-30

6 edukiei buruz, aurkezpen era.

"Bertso-paperak" berriz, deituko nieke paper-formatoan eskuratzeko modukoak direnei. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 58. orr.

Aurreko urteetan, Kultura Sailak liburu formatuan argitaratu zuen gida, baina aurrerantzean euskarri elektronikoa izango du, eta eguneratzen joango dira. Berria - Kultura   2004-01-22

Epe jakin batean liburu-formatoan sartu beharreko materiala sortu behar genuelako. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 16. orr.

Hiru euskal nobelatan oinarritutako beste horrenbeste TV movie ekoizteko asmoa du, formatu digitalean. Berria - Harian   2005-05-17

Bi formatu ditu: idatzizkoa eta elektronikoa. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 77. orr.

Donostiako Orfeoiak lau opera eskainiko ditu DVD formatuan bere egoitzan. Berria - Kultura   2004-02-01

Bere katalogoa mp3 formatuan erosteko aukera ireki du Metak zigiluak. Berria - Kultura   2004-07-10

Diskoa osorik jaitsiz gero, azala eta kontrazala PDF formatuan eskura ditzake erosleak. Berria - Kultura   2004-07-10

Formatu horizontaleko margo akrilikoak dira. Berria - Kultura   2004-06-08

Formatua: digitala, koloreetan. Berria - Harian   2005-05-17

Bertso-saio formatu berri batzuk sortu eta esperimentatu dituzte. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere formatu (3); eta formatu (8); formatu akustikoan (3); formatu batean (4); formatu berri (3); formatu digitalean (3); formatu ertaineko (3); formatu eta (8); formatu handiko (26); formatu handikoak (4); formatu txikiko (24); formatu txikikoak (4); formatua da (3)

formato handiko (3); formato txikiko (5); ohiko formatoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus