Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

freno (20 agerraldi, 12 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 335 agerraldi; orobat frenu 3 agerraldi, 1 liburu eta 1 artikulutan; Egungo testuen corpusean 22 agerraldi) 1 iz balazta. ik galga.

Blue Ridge Parkway-n, Asheville ondoan, autoa bidetik atera eta, frenoei eragin arren, irrista-irristaka. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 52. orr.

Frenoa kolpetik sakatu, eta bolantea eskuinerantz jiratu du gogor. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 25. orr.

Eskuko frenoa kendu nuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 107. orr.

Frenoaren palanka altxatu eta atzera bota nuen besoa. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 110. orr.

Frenoen zarata ez zen entzuten jadanik. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 30. orr.

Txaratilaren frenoa jaitsi eta haria biltzen hasi nintzen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 111. orr.

2 irud

Jabea da orain, ez du frenorik, badirudi galdutako denbora irabazi nahi duela. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 136. orr.

Dantzak alde horretatik abantaila bat ukan dezake, hizkuntzaren frenoa ez baitu, ez? Berria - Kultura   2004-11-23

Euskal Y-arentzat PSOE gobernura iristea «nolabaiteko frenua» izan da. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus