Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gainbehera (Egungo testuen corpusean 2.620 agerraldi; orobat gain(-)behera g.er) 1 iz malda behera.

Handik aurreraxeago harriartea zeharo estutzen zen eta bideak hain hartzen zuen gainbehera latza, non ezinezkoa zen zaldiz jarraitzea. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 191. orr.

Gain-behera ederrean trenbiderainoko mahastiak zeuzkan baserri baten langan gelditu ziren. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 243. orr.

2 irud

Ziklo ekonomiko batean honako fase hauek bereiz daitezke: goraldia, gailurra, atzeraldia edo gainbehera, depresioa edo hondoa eta susperraldia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 109. orr.

Nerbioetako gainbehera baten ondorioz ospitalera eraman zutela besterik. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 113. orr.

Lau partida galdu ditu jarraian Lagun Aro Bilbok eta lehenbailehen eten nahi dute gainbehera. Berria - Kirola   2004-11-20

80ko hamarkadan komunismoak izan zuen gainbeherak bultzatu zuen Eslovenia independentzia aldarrikatzera. Berria - Mundua   2004-04-30

Egako hiriari izena bera eman zion antzinako auzoaren arrastoak nituen begien aurrean, gainbehera nabarmenean. Txillardegi   «Putzu» - 172. orr.

Armada frantziarra gainbehera geldiezin batean amildurik dago. Berria - Kultura   2004-05-01

Taldea 1974an desegin zen, gainbehera prozesu larrian baitzegoen. Berria - Kultura   2004-05-18

Zalantza oro adimen gainbeheraren adierazgarri dun gazteagan, gorputz ahultasunaren seinale zaharragan. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 143. orr.

3 (-en atzizkiaren ondoren)

Eremu urriko hizkuntzen gainbehera. Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Gure kontsumo-gizartearen gainbehera egoera horren lekuko argia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 87. orr.

Orduan hasi zen herri maputxearen gainbehera. Berria - Mundua   2004-06-02

Oswald Spengler-ek K.o. 1919an argitaratutako Mendebaldearen Gainbehera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 301. orr.

Horrek, azkenean, EBren krisia ekarriko du, eta sistemaren gainbehera. Berria - Mundua   2004-06-20

«Joaten badira, herrialdearen gainbehera etorriko da», gaineratu zuen Donohuek. Berria - Mundua   2004-01-08

Egoera larria da eta egun gutxiren buruan finantza sistemaren gainbehera gerta daiteke. Berria - Mundua   2004-11-30

Nikelaren nazioarteko prezioaren gainbehera gertatuagatik ere. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 112. orr.

Borroka odoltsu hark Parisen kolonialismoaren gainbehera areagotu zuen. Berria - Mundua   2004-05-09

Parmalat enpresa erraldoiaren gainbehera ekonomikoak kinka larrian ipini du Parma. Berria - Kirola   2004-01-15

Partida pilaketak taldearen gainbehera eragin zuela esan zuten orduan. Berria - Kirola   2004-08-28

Azken bost urteotan etengabea izan da Bartzelonaren gainbehera. Berria - Kirola   2004-01-17

Edonork ikusten du trikitiaren mundua egun jasaten ari den gainbehera. Berria - Kultura   2004-09-30

Izena mailegatu dion hiriburuak izana kutsatua iduri, hondoraino inoiz ez datorren gainbeheraren malenkoniak zartatzen du bezeroa “Lisboan” sartu ahala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 7. orr.

4 malda.

Gainbehera ttipi baten ondotik, Burdin Zubian gaude. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 110. orr.

Luzaidek topografia arrunt berezia du: goratasun desberdinek, batean patar, bestean gainbehera, bidea funditzen dute. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 170. orr.

Pareta oinarritzen zen harkaitz bloke handi batek betetzen zuen atearen eskuineko bazterra, pikor-harrizko gainbehera bat eginik bordaren barnean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 214. orr.

Gainbehera leuneko teilatuek eta egituraren geometriak euskal estilo arkitektonikoaren ezaugarri nagusiak gordetzen dituzten arren, desagertu egin dira, ordea, Donibane Lohizunetik Hondarribiaraino hain alaiak egiten zituzten anil urdinez edo gaztainez margoturiko habetegi konplexu haiek. Berria - Kultura   2004-12-26

· 5 adlag ik gain 4
6 gainbeheran ik gain 5.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus