Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaizkitu (Egungo testuen corpusean 308 agerraldi), gaizki(tu), gaizkitzen 1 da/du ad alditxartu, gaixotu.

Eta gero behera joan ginen, abailetan, irristatuz eta murgilduz, eta, zorabioak hartuta, arrunt gaizkitu nintzen, mendi tontor handiren batetik behera ametsetan eroriko banintz bezala. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 70. orr.

Karlos Ohando gaizkitu egin zen amorruaren amorruz. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 76. orr.

Itsasartea gurutzatzeko bidaia laburrean, hainbesteraino gaizkitu zen Walden doktorea, non Doverra iritsi zirenean andetan atera behar izan baitzuten itsasontzitik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 95. orr.

Kanpinean bat-batean gaizkitu, eta hona ziztuan ekartzera deliberatu ninduan, badaezpada ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 76. orr.

Hauetakoren bat gaizkitzen bada, bakartegira joan eta etzan egiten da, eta inor ez da hartaz arduratzen, ez hil ondoren ez aurretik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 327. orr.

Baina hanka gaizkitu zitzaion gurditik erori ondoren. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 140. orr.

Alboko gelan, nire aitak, tumor batek zeharo gaizkitua, bere azken hilabeteak bizi zituen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 90. orr.

Nik aurrena baiezkoa egin diot buruaz, ongi nengoela adierazteko; baina, egia esatera, ongi gaizkitua nengoen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 311. orr.

Ez duk horregatik txorabiatzen, Lubis, erretzen dituen zigarro nazkante horiek gaizkitzen ditek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 289. orr.

Hilabete osoan horrela jardun beharko dudala pentsatze hutsak gaizkitu egiten nau. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 33. orr.

Pentsatu zuen ezen ez zuela zertan gaizkitu besteren besoetan zetzan emakume zirtzil batengatik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 315. orr.

2 okerrera egin.

Maite duzun norbait etxean gaixorik utzi eta gaizkitu ote den bihozkada duzunean berriro hara itzultzeko behartzen zaituen premia atsekabetsu horixe sentitzen nuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 325. orr.

Gerla horiek guztiek larriagotu eta gaizkitu baizik ez zituzten euskaldunen eta espainolen arteko gaizki hartzeak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 125. orr.

Senditzen bainuen, txakurra eta gatua bezala ariko ginela betiko erran-merranetan, eta hain segur gauzak gaizkituz joanen zirela, gasnarik jan gabe zutitu nintzen eta logelara joan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 127. orr.

Jabea ez bada etxetik ateratzen, adibidez, zakurraren psikismoa gaizkitu liteke. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 82. orr.

· 3 du ad ipar gaizki erabili, erantzuki egin.

Eta hiru abiatur angles gorde zinituelakotz zure apezpikuak (Grente, kardinale izan beharrak) gaizkitu baitzintuen, ikusiko duzu zer ongietorria eginen dautzun. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 83. orr.

Frantzian ere frantsesak gaizkitu ditut, espainolak higuintzen baitituzte soil-soilik espainolak direlakotz. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaizkitu (5); eta gaizkitu (5); gaizkitu egin (4); gaizkitu egin (4); gaizkitu egin zen (3); gaizkitu egin zen (3); gaizkitu egiten (4); gaizkitu egiten (4); gaizkitu eta (4); gaizkitu eta (4); gaizkitu zen (4); gaizkitu zen (4); gaizkitzen ari (8); gaizkitzen ari da (4); gaizkitzen hasi (3); hutsak gaizkitu (3); hutsak gaizkitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus