Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaiztoki (Egungo testuen corpusean 40 agerraldi; orobat gaixtoki Egungo testuen corpusean 9 agerraldi) adlag gaiztakeriaz.

Isildu eta gaiztoki begiratu zion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 132. orr.

-Bakea eman, otoi, eta habil hoa antzara ferratzera! -ihardetsi zidan gaiztoki emazteak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 202. orr.

Giza batasun/berdintasun esentzial metafisikoan diferentzia eta erlatibismoa gaiztoki sartzen dutenak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 142. orr.

Nik bezain ongi ezagutzen zituzten ene gurasoek, adibidez, etxe ondo-ondoan, Plaza Zaharreko Irazu anaiak; guk gaixtoki geure artean “Txakurtxulo” deitzen genuen ostatukoak. Txillardegi   «Putzu» - 15. orr.

Errepara diezaiogun lehen letra horri, gure erbinudeak hanka bat gaixtoki altxatuz erakusten digun izenari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 137. orr.

Bilau batek noble bat hil edo apez bat gaiztoki zauritzean etortzen zen maizenik halako zigorra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus