Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galai 1 iz dama bati lagun egiten dion gizonezkoa.

Konturatu nintzen Anna Mari eta Lilian zirela beren galaiekin berriketan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 97. orr.

Zinera joanen zara, arratsaldean, zure galaiarekin? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 92. orr.

Ezkongaietan, Kernan jauna ez zitzaion galai batere txarra iruditzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 230. orr.

Bere galaia lagun zuela.   - 143. orr.

2 gizon dotore eta erakargarria.

Gizon ospetsu eta galai eder hura amaren maitalea izan zelako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 243. orr.

– Eta zer moduz dabil gure galaia? –esan zuen orduan dama guztiz atseginak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 266. orr.

Galai deabru hori! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 268. orr.

3 (zinemakoa)

Cary Grant, 30eko eta 40ko hamarkadetako komedia estatubatuarraren ikur nagusietakoa ez ezik, garaiko galaien eredua ere izan zen. Berria - Kultura   2004-01-18

· 4 izond (pertsonez) itxura ederrekoa.

Joanes gizon irakurria eta galaia omen zen, emakumeek atsegin dituztenetarik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 30. orr.

Agure galai baten aire bizi eta adeitsuaz. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 100. orr.

Bart mutil ezin galaiago eta ezin segailago batekin lo egin dut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 133. orr.

Naturak andregai galaiaren eder itxura hartzen du udaberria heltzen denean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 147. orr.

Ai, zein besterik, joandako mendeetako dama galaiak ezpada... Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 57. orr.

Galai izana, bihurtu zen amoltsu.   - 272. orr.

Bidezko naiz, eta ez naiz jadanik galai.   - 322. orr.

Andrakaz galaia izaten be baekian Vulkanoren semeak. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 15. orr.

Traje berdozta bat soinean, dotore eta galai ematen zuen, nabarmena inondik ere herri xehearen artean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 203. orr.

Juliok eleberri frantsesak irakurtzen zituen, idazle erdi-naturalista, erdi-galaienak Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 58. orr.

5 (giza ekintzez) adeitsua eta itxura ederrekoa.

Ezin nuen arrunkeria hura Danelekin lotu, dotoreziaren eta hizketamodu galaiaren gainean eraikia baitzuen emakume ia guztiek goratzen zuten bere gorte-egile fama. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 90. orr.

Hugok ez zuen oso portaera galaia erakutsi frogabidearen balioa zalantzan jarriaz. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 153. orr.

Ez zen neskarik pasatzen berak bere oihu ero galaiez ekingo ez zionik. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 18. orr.

· Castris zen, printzeek, erregeek, munduan maitasun urrin bat utzi zuela dirudien mende galai hark guztiak maite izan zuen dantzari handia. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 133. orr.

· Isidora Itzurun Diaz de Ganboa deitura galaia zen Perikoren izen arruntari atzetik zetorkion Istillaga lehorraren aldean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 110. orr.

· 6 adlag galaiki.

Mila esker, mila esker -egin zion oihu Ninik, esker onez eta galai. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 64. orr.

Eta, enbarazu pixka batez, galaixeago azaltzen hasi nintzen, ez bainuen astirik galdetzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 242. orr.

-Ea bada, galai porta hadi! Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi galai (4); eta galai (4); eta galaia (3); galai baten (4); gizon galai (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus