Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galdu-gorde 1 iz garrantzia.

Gauza serioa delako eta ez delako serioa aldi berean, joko bat delako, baina batik bat jolas bat, solas bat (biak gauza bera dira etorkiz), galdu-gorde handiko jolas bat, errealitatearen [...] garaipen zeharokoa eta osotarakoa etengabe auzitan jartzen ari dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

2 galdu-gordean1 (ETCn 31 agerraldi; orobat galdugordean ETCn 2 agerraldi) galtzeko zorian. ik galzori 2.

Negozioa galdugordean zegoela eta hondoa jotzerat zihoala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Koroaren bila abiatu bezain fite geratu ginen bidean trabaturik eta gibelaturik, ez koroarik eta ez biktoria loriosik, esperantza guztiak pipiztaturik eta geure biziak ere galdugordean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Beste batzuek, ordea, galdu-gordean bezala edukitzen dute beren emetasuna, eta askoz ere beranduago, [...] hasten dira luzatzen eta liraintzen, ia molde transparenteak hartzeraino.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.

Galdu-gordean zeukan hitzen bat mihiratu zaiolako berak ere uste ez zuela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 68. orr.

3 galdu-gordean2 nora ezean.

Hegaztiak eta piztiak galdu-gordean aldentzen ziren, kirats bortitzari ihesi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

· Jakitun zen ez zela berezko eztitasuna eta sakonean bazekien galdu-gordean zebilen tigrea zela, eta eraso egiteko abagune egokia noiz etorriko zain zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus