Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galga (148 agerraldi, 45 liburu eta 48 artikulutan; ETCn 1.141 agerraldi) 1 iz balazta. ik freno.

Iskin egiten diote oztopoari edo azken-azken unean zapaltzen dute galga, beste irtenbiderik ez badago.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 143. orr.

Beraz, segurtasun-galga / maiz gantzutzea hobe da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 234. orr.

Gero eta martxa txikiagoak sartuz, motorea galga gisa erabiliz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 25. orr.

Bat-batean galga-hots izugarria entzun zen eta auto baten edo auto batzuen kraskatekoa beste batzuen kontra.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 79. orr.

Berriro atera zituzten gurpilok, aurrean pistarik egon ez arren, eta galga-zapatak ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Baluke borreroak irriño harro bat egiteko aitzakia, tornuari ezarri dion galgak eragotzi egiten du lepoaren presioak manibela atzeraka eroan dezan, arin ekartzen du heriotza.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.

Bide batez, Sutximistak galga aumatikoa du eta...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

2 irud

Haren gidari bakarra bertutea dela, haren galga bakarra kontzientzia txarra den bezalaxe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 225. orr.

Bere kemen guztiak bildurik egin zuen aukera eta bere patuari buruz zihoan hartxintxar bakan batzuk beste galgarik gabe, zeinek, esan gabe doa, ezin, bada, geldiarazi leize-zuloan amiltzen ari dena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Nire amodioak izutzen zaitu, bortxazkoa, galgarik gabea iruditzen zaizu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 263. orr.

Teknologiaren aurrerapen ordu arte galgarik gabea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Galgarik gabeko indibidualismo horrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Gaizkitik hurbilago dago alabaina galga ahaltsu horrek bararazi ez duena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Eta Dabidek [...] nire bizitzan poliziarena egin izan duela iruditzen zait, eta harekin galga sakatzen bizi izan naizela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.

Baina bi urte pasatu eta gero, jeloskortasunak beste batena dirudi eta malenkonia dut bihotz-galga bakar.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 57. orr.

3 geldigailua.

Korrika eta aho-galgarik gabe doazen zaldi-zurdak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko: galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari; bestela, ezin zara hurbildu.  Elizen arteko biblia   Sal 32,9

4 maila.

Kopistek, inprenta deabrutuz, demokratizazio horren kontra altxa eta, aldi berean, beren lanpostuak eta beren galga soziala gorde nahi zituzten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Antozianinekin glukosaren oxidazioa ostera bere galga zuzenera ekartzeko saioa egin zitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Gaztea nintzen, susmagarria nintzen, galga berean zeuden biak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 122. orr.

5 neurria.

Merkatuak arrakasta eskaintzen dio kalitatearen galga bakartzat: zenbat saldu, hainbat balio.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Gogor salatzen zuen telebistaren gorabehera serioak eta arinak arrunkeriaren galgarekin berdintzeko joera ia naturala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

6 oreka.

Erdibide horretan eta galga malenkoniatsu hori lortu ezinik gelditzen nintzen Schumannen pieza batzuekin  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

7 galda.

Eguzki galgatan, laino eta hodeirik gabe, erre eta kiskali den lur azalean  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.

8 galgan adlag garaiera edo maila berean. ik sestra1 3.

Gaineko maila dena berdin eta galgan jartzeraino harriarekin leunduz, zoladura beltz baten itxura ematen zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.

9 galga jarri galgatu.

Berrehun metroz berrehun metro galga jarri, gelditu, enbragea kendu, enbragea sartu, martxa aldatu beharra izango da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Modu horretara iritziak, agian gizartearen zutabe bakarra denak, indarrari eta grinei galga jar diezaien.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

Burutik mihira zetozkigun hitzei galgarik jarri gabe.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 176. orr.

Makinaren oldar hiltzaileari galga jartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Malkoei galga jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Guk ez baitugu ez begi zehatzik, ez begi ilunik, ez distantziari galga jar diezaiokeen begirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

· PSOE eta PP alderdiek «eskuko galga» jarrita zutela adierazi zuen ERCko Joan Puigek.  Berria - Mundua   2004-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguzki galgatan (3); eta galga (9); galga arbuiatuz (3); galga bakarra (3); galga da (3); galga direla (3); galga jarri (8); galga jartzeko (3); galga jartzen (8); galgarik gabe (6); galgarik gabe gelditu (3); galgarik gabeko (3); galgarik jarri (3); obedientziaren galga (3); obedientziaren galga arbuiatuz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus