Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galleta (113 agerraldi, 31 liburu eta 14 artikulu; Egungo testuen corpusean 689 agerraldi; edo gaileta 86 agerraldi, 34 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 960 agerraldi) 1 iz irinez, arrautzez eta abarrez eginiko orea, labean erretzen dena.

Galletak kakao-esnetan beratzen utzita. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 23. orr.

–Nik esnea galletekin besterik ez diat hartuko. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 423. orr.

Kafesnea gailetekin zutik gosaltzeko leihotik begira. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 422. orr.

Basokada bat colacao hartzen du pastekin edo galletekin eta zukua. Berria - Kirola   2004-06-16

Gosaritarako, zukua, gaileta pare bat, eta segurantziazko hitzak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 37. orr.

Goizero hartzen ditut kafea eta gurinezko gaileta danimarkarrak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 104. orr.

Gailetak txikitu eta zopak egiten hasi zen. Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Gailetak esnetan busti ondoren astiro ahoratuz, dastatuz eta irentsiz. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 78. orr.

Opil eta azukredun krakaden kopurua %84 emendatu da, azukredun gailetak %24 eta sodak %17. Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Hain garrantzitsuak al dira jendearen iritzia, dirua, arrakasta, hoteletako atondoak, osasuna, aterkiak edo Uneeda gailetak…? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 535. orr.

Gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 145. orr.

Manyak, zerbitzariak, tea eta galletak ekarri zizkigun. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 51. orr.

Esnegainezko galleta batzuk. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 22. orr.

Kaxakada bat galleta lehor. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 20. orr.

Jateko, gelatik atera eta gaztazko galletak hartu genituen makinan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 39. orr.

Janari-dendetako erakusleihoetako galleta lizunduak hantxe zeuden, koloregabetzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 34. orr.

Bertze zigarro bat piztu nuen hark azpila galletaz husten zuen bitartean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 385. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Olibet galleta lantegiko neskek errepidea iragan zuten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 93. orr.

Botila bat garagardo hori eta erretilu txiki bat bete arrowroot galleta. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 157. orr.

Koilarak katapultatzat harturik galleta-zopa beratuak jaurtitzen. Sinbolikoa da altxorra: galleta-kaxa bat, barruan goxo batzuk eta zorion txartela besterik ez duena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 117. orr.

Gaileta fabrika batek babesturiko zinema lehiaketarako H gidoia prestatzen ari da. Berria - Kultura   2004-10-14

Guk gaileta lata batekin antolatu genuen brinkel bat Burgosen berrogeita hamabian. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 135. orr.

Gurasoenetik Nescafea, esne kontzentratua eta hainbat gaileta-pakete neramatzan. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 65. orr.

Alboan gaileta paketetxoa zabalik duela. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 66. orr.

Gaileta-poltsa huts baten bila. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 66. orr.

Izenburuak gaileta-markak balira bezala aipatzeko Txokolatea eta gaileta klase guztiak. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 76. orr.

3 bizkotxo lehorra, itsasontzietan janari gisa eramaten zena.

Hainbat bertute, sei gaileta eta ur pitxer batekin itsaso zakarraren menpe dagoen eskifaia salbatuko zuketenak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 39. orr.

Arraioa! –esan zuen McAvoy kapitainak, bere gaileta-puska lurrera bota eta lema bueltaka zerabilelarik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galletak (8); galleta bat (10); galleta bat hartu (4); galleta batzuk (6); galleta kaxa (3); galleta puska (3); galletak eta (3); katilua koilara galletak (3); koilara galletak (3)

eta gaileta (6); eta gailetak (13); gaileta batzuk (3); gaileta kaxa (3); gailetak eta (3); kafesnea eta gailetak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus