Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzontzilo (163 agerraldi, 48 liburu eta 10 artikulutan; Egungo testuen corpusean 792 agerraldi; orobat gantzontzilo g.er., kaltzontzilo g.er. kaltzontzillo g.er. eta kantzontzilo g.er.) iz pl galtzazpiak.

Arestiko galtza kirastuen ordez, galtzontzilo luze batzuk jantzi nituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 208. orr.

Prakak eta galtzontzilo urdin argiak erantzi nizkion hantxe. Aitor Arana   «Onan» - 22. orr.

Fresko... horixe! kaltzontzillo luzeak ibili behar... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 111. orr.

Galtzontziloen oihal finaren atzean. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 32. orr.

Galtzontzilotan irten zaitezke oholtzara. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 42. orr.

Irudi erridikulu samarra zeukan, han gela erdian zutik kieto, kantzontzilotan eta kamiseta erdi jantzita. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 136. orr.

Aski barregarria sentitzen nintzen Edurneren aitzinean galtzontzilo hutsetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 319. orr.

Gizon errespetagarriak galtzontzilo hutsetan dagoela ere jarrai zezakek errespetagarria izaten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 199. orr.

Xaharra eskaileretara atera zen laster, atorra eta kaltzontzilo hutsean, aztoraturik. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 48. orr.

Karrajoan zeuden laurak, galtzontzilo hutsik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 263. orr.

Galtzontziloen zirrikituan labaindu zuen eskua, eta zakila igurtzi zidan behatzekin. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 35. orr.

Agerikoa zen galtzontzilopean biok zakila gogorturik geneukala. Aitor Arana   «Onan» - 90. orr.

Monjaburuak agindu zuen ezetz, pikondoak kendu beharrik ez zegoela, baina pikoei banan bana gantzontziloak janzteko. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 86. orr.

· Baimena eskatu gabe, galtzontzilotik tiratu zuen, beheiti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 320. orr.

· Galtzontzilo pare guztiak jarri zituen [ordenagailuaren] botoien gainean, kotoizko galtzontziloak, botoiak babesteko. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus