Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbitoki (Egungo testuen corpusean 143 agerraldi) 1 iz ibaian edo, arropa eskuz garbitzen den tokia. ik garbitegi 2.

Debako Artzabal auzoko garbitokia 1851ean eraikia da. Berria - Kultura   2004-07-15

Errepidearen bihurgune batean bazen zubitxo bat, adarpe lehorrean garbitoki bat zuena. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 197. orr.

Euria ari zuela-eta egitekorik batere gabe, ez bazen akuriak garbitokian banku gainean lasterketak egiten ibilaraztea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 98. orr.

2 aipatzen dena garbitzen den tokia. ik garbitegi 3.

Tuterako auto garbitoki batean. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

3 purgatorioa.

Jaiera sutsuz bildu behar du mundu guztia bere otoitzean: bekatari tristeak, zintzoak, eta Garbitokiko atxilotuak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 115. orr.

Deliberatuki barruan eutsitako irudirik txikienak urratua behar du izan eramangaitza den garbi-toki baten bidez, Jainkoaren aurpegiraino iritsi arte. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus