Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gautar (orobat gautiar g.er.) izond 1 gauari dagokiona; gauekoa.

Hontza gautarrak eta mozolo isilak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 22. orr.

Igelak, apoak, zingiretako kantari gautar horiek guztiak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 93. orr.

Hasieran beldur zen bisitari gautarrak ez ote zion kalte egingo. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.

Bilkuratik etxerako ibilaldi gautarrean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 106. orr.

Joan-etorri gautiar zaratatsuei. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 190. orr.

Hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 274. orr.

Katuen begirada elektriko gautar hori galtzen ari da. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 37. orr.

Ene esku ukaldi gautarra ez zitzaiokeen aski: egiazko arta sail baten premia zeukan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 206. orr.

Ilargi gautarra? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 246. orr.

Oreina, esate baterako, Europako leku gehienetan gautar bilakatu da. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 188. orr.

2 (izenlagun gisa)

Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan, argiz eta gautiar bizitzaz pil-pil. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 135. orr.

3 (izan aditzarekin)

Gautarra zen ohituraz, eta dantzarako zaletasuna eta haurrak lapurtzeko jaidura zuen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 193. orr.

Oso disko gautiarra da, gauaren erritmoa, xuxurla gordetzen ditu. Berria - Kultura   2004-12-01

Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 48. orr.

4 (izen gisa)

Orain, bertze gautiar bat ari zen, gizaseme bat, leku berean ate joka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus