Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaza (orobat gasa) 1 iz ehun mota mehe eta sarea.

Muselinak, satenak eta gazak garai hartan moda-modan zeuden kolore margul horietakoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Haragien toles zabalek neska dantzari baten gona bilduak zekarzkioten gogora, eta azaleko gazak, azaleko farfailak andre polit baten aldaka ikusten uzten zuela esan ohi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Nire eskumuturretatik norbait ari zela gaza elastiko luze bat ateratzen, dantzan zen belo bat...  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 43. orr.

Haren azpian, zir-djameh zeraman, zetazko gazaz egina, eta gerruntze gainean pirahn izeneko mantarra, oihal berekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Urrezko eskumuturrekoa eta gasazko musuzapi bat eskumuturrekoan lotua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 122. orr.

Emakume handi musugorri bat, gasazko jantzi zuri-beltza soinean, arnasestuka sartu zen gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Buruan bueltan gasa bat zeukan eta begiratu arraro bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 212. orr.

Aireak gasa fin baten antzera gauzei eutsi eta bere sarean goxoki gordetzen zituelarik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

Belo arin bat zekarten aurpegi aldera, eta haien begi bizien aurretik gasazko hodei bat pasatzen zela esan zitekeen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

2 (zaurietan-eta erabiltzen dena)

Ezinezkoa zen odol hura guztia garbitzea burkoaren ondoan zeuden gazak eta eskuzapiak erabiliz. Zeren oineko behatza infektatu egin baitzait eta pomada jarri behar dut, eta gazak eta esparatrapua.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Gaza esterilizatuekin eta iodo-tinturarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus