Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gazitu, gazi(tu), gazitzen 1 du ad gazi bihurtu.

Bai, gauza ona da gatza; baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Elizen arteko biblia   Lk 14,34

Eta begiak gazitu egingo zaizkizu, haizeagatik eta hotzagatik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 279. orr.

Ezpainak miazkatzen dituzte, gazitzeko. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 303. orr.

Musu eman zioten elkarri kresalak gazitutako ezpainetan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 84. orr.

Zauriak gazitzea bezalakoa zen, ordea. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 46. orr.

Disimulatzen ahalegintzen den arren, irria gazitu egiten zaio beti Vera xaloari. Berria - Kultura   2004-09-24

Kepa Butronen heriotzak gazitu egin zuen Leioako eta Sopelako ikastoletako kideen umorea. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

2 jakiak gatzetan ondu.

Gazitzeko upelak garbitzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 82. orr.

Arrain-puska bat erre eta jan egin zuen; gainerakoa gazitu. Elizen arteko biblia   Tb 6,5

3 (era burutua izenondo gisa)

Jaki gazituak arras gogoko zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 257. orr.

Arkume izter gazitu bat, gozokia bezain guria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 139. orr.

Txerri okela gazituzko zerrendak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 80. orr.

Uretan egositako txerriki gazituaren puskak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 105. orr.

Ogia eta gazta ez ezik zerri gazitua ere janen genian. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 191. orr.

Hango freskurak, itsas oskoldunen laztasunetik arrain gazituen usain mingotsera pasatzen zenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 189. orr.

Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 254. orr.

Sardina eta antxoa gazitua ugari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 255. orr.

Balea-haragi gazitu eta lehorra. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain gazitu (4); arrain gazituen (3); gazitu berriro (3); gazitu eta (4); gazitu puska (5); gazitu puska bat (4); gazitzen eta (3); nola gazitu berriro (3); txerriki gazitu (4); txerriki gazitu puska (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus