Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gazur 1 iz esnea gatzatzean eratzen den ur gazia.

Gazura oretik bereizten zuen amak eta has gintezkeen gasnaren biltzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Gazura, berriz irakinarazten zen, gatzagiz hornitzen, bigarren gasnaren moldatzeko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Ateetan gelditu zen, botila hutsak jaso, eskailera izoztuetan gora egin zuen, krema- eta gazur-pintak utzi zituen, A eta B kalitatekoak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

2 seruma.

Gazur bukatu-berriaren botilaren ordaina zintzilikatzen dionean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 144. orr.

Gau amaiezinetan korridorean sentitzen diren jaberik gabeko pauso-hots etengabeen anonimotasuna; gazur-tanten neke etenik gabea. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 144. orr.

Herenegun gazura ezarri zioten. Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Ernaldutako obuluek bakarrik egiten zuten aurrera gazuretan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 27. orr.

Begiak zerura goratu eta beste gazur dosi bat txertatu zidan dermatologoak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 48. orr.

Neurri fidagarri bakarra gazur-txertakuntza bide zen, hiru-lau orduko epe barruan, eta ausikia ebakitzea neurri gehigarri hutsa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus