Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gehikuntza (43 agerraldi, 12 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.679 agerraldi) iz 1 gehitzea. ik gehiketa.

Papar-aldea pixka bat itxi beharko huke, periferia zirkularreko botoi baten gehikuntzaz edo gorakuntzaz. Indiako janari-horniduraren gehikuntza [...] ez zela bideratu nekazarien egoera pertsonala hobetzera, nekazarien kopurua gehitzera baizik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

Populazioaren gehikuntzak eskaturiko tokiagatik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 33. orr.

Langabezia tasaren urtarrileko gehikuntza.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

2003. urteko KPIaren gainetik 600 euroko soldata gehikuntza lineala.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Ezagutza enpirikoaren gehikuntza oro eta hautemapenaren aurrerapen bakoitza barneko sentsuaren determinazioaren hedatze bat besterik ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 113. orr.

Gure eszeptikoak ez zituen bereiztu bi judizio mota hauek [...] eta zuzenean ezinezkotzat jotzen zuen adigaien berezko gehikuntza hori.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 261. orr.

Eragiketa bitxia, gero, kantitate finitu batzuen kopuru finitu bat ez, baizik eta elementu ezin txikiagoen "kopuru infinitu" bat gehitzen duen gehikuntza hori!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta berdin pinturako joera puntillista ere, kolore-orban txikitxoak elkarren ondoan jarriz adierazi nahi baitzuen kolorea, orban horiek begian gehikuntza bidezko kolore bakar batean "batuko" baitziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

2a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eboluzioak berekin dakarren konplexutasun-gehikuntza, berriz, genomei aldiro ADN puskak gehitzearen ondorio zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Aberastasun gehikuntza hauek ez dira normaltzat hartu behar.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 178. orr.

Produktibitate gehikuntzak soilik enpresen irabazien onerako badira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.

LPEEren ekoizpen gehikuntzak eta AEBetako erreserben datu onak Brent upela merkatu [zuten].  Berria - Ekonomia   2004-06-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus