Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldialdi 1 iz zerbait gelditzen den aldia. (ibilaldietan eta kidekoetan)

Beharturiko geldialdi horiek ez zuten Mikel Strogoff biziki pozten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 173. orr.

Geldialdia: 20 minutu. 9131

Geldialdia hamaika ordukoa da eta hemen gaude Gorria eta biok, ukondoa karelean jarrita. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 44. orr.

Bost minutuko geldialdi bat, bide bazterrean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 209. orr.

Bost metrotik bost metrora geldialdiak eginez.   - 210. orr.

Zer dela eta ez den Donostiako geldialdia egin. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 332. orr.

Lehen geldialdia, Louren etxea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 226. orr.

Hurrengo geldialdia, berriz, Bergaran egin zuen, bazkaltzeko. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 33. orr.

Autobusaren geldialdi bakoitzak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 99. orr.

Bi kazetariei, aldiz, egokia iruditu zitzaien Ixinen geldialdia egitea, eta beren ibilgailua posta etxean gordearazi zuten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 180. orr.

Ibilaldian zehar oso ondo hartu gaituzte, batez ere egin ditugun geldialdietan. Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Indarrak berritzeko geldialdi luze bat egin ondoren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 359. orr.

Geroxeago, baina, geldialdia luzatzen zela ikusita, trenetik jaitsi eta familia alai harekin bildu nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 65. orr.

Hura ere gehiago izutzen zuen geldialdiak ekaitzaldiak baino. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 63. orr.

Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino, izerdia geldi-aldian izaten da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 310. orr.

2 (lanean, jardueran)

Hainbat langilek lan geldialdiak eskatu dituzte osasun arazoak argudiatuta. Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Borroka Eguna dela eta, geldialdiak izango dira ikastetxeetan. Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Donostiako Usandizaga institutuan 15 minutuko geldialdia. Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Azaroaren 24tik aurrera egunero bi orduko geldialdiak egiten hasi ginen [Ambulancias de Gipuzkoako langileek]. Berria - Ekonomia   2004-01-15

Geldialdia egin duten ikastetxeen artean, Getxo, Eibar, Elgoibar, [...]. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Tabernarien geldialdia. Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Legebiltzarrak, berriz, udan geldialdia egiten du. Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Halaber, udako geldialdiaren ostean, datozen hilabeteak Euskal Herriaren etorkizunean «erabakigarriak» izango direla aurreratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Ulertezina litzateke geldialdi biologikoa egitea eta beita bizia ez debekatzea. Berria - Harian   2005-06-03

Hilaren 12a eta 14a artean, urteroko geldialdia egin zuten seigarren erreaktorean. Berria - Gaiak   2004-10-24

Irailean, ETAk su-etena iragarri zuenean, nolabaiteko geldialdia izan zuten polizia operazioek. Berria - Harian   2005-10-29

Azken hiruhilekoan geldialdi nabarmena izan dute guztiek, eta bereziki bi motorrek: Frantzia eta Alemania %0,1 baizik ez dira hazi uztailetik irailera. Berria - Ekonomia   2004-12-07

Hiru urtez atzeraldian edo geldialdian izan ondoren, 2004an bizkortzen ari da Alemaniako ekonomiaren hazkuntza. Berria - Ekonomia   2004-08-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus